- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Mila bataila gal ditzakezu, baina barrea galtzean bakarrik ezagutuko duzu benetako porrota (Ho Chi Minh).
2018ko udan egindako Camboya & Vietnam bidaiaren ibilbidea azaltzera nator hurrengo lerroetan. Bilbo- Hong Kong hegaldia hartu genuenez, 2 egunez egon ginen Hong Kongen bertan. Aurreko sarrera batean argitaratu nuen bi egunetan Hong Kongen ikus daitekeena. Bisitatu 2 egun Hong Kongen sarrera informazio gehiago nahi baldin baduzu.
Era berean, bidaiaren lehenengo hiru egunak Camboyan eman genituen. Ez utzi irakurri gabe 3 egun Camboyan sarrera, hor baituzu Angkorren inguruko bitxikeri guztiak.
Bidaia Camboyan hasi arren, Vietnametik jarraitu zuen. Hemen uzten dut bidaia honen ibilbide osoa:
Uztailak 14-15 HONG KONG
Uztailak 15 SIEM REAPERA HEGAZKINA (CAMBOYA)
Uztailak 16-17 SIEM REAP
Uztailak 18 HO CHI MINHERAKO BIDEAN
Uztailak 19 HO CHI MINH
Uztailak 20 MEKONG DELTA
Uztailak 21 HO CHI MINH + HOI ANERA HEGAZKINA
Uztailak 21-22-23-24 HOI AN
Uztailak 24-25-26 HUE
Uztailak 26 HUE + TAM COCERA AUTOBUSA (GAUA)
Uztailak 27-28-29-30 TAM COC
Uztailak 30-31 HANOI + SAPARA AUTOBUSA (GAUA)
Abuztuak 1-2-3 SAPA
Abuztuak 3 HANOIRA AUTOBUSA (GAUA)
Abuztuak 4 HANOI
Abuztuak 5 HALONG BAY
Abuztuak 6 HALONG BAY + HANOI
Abuztuak 7 HANOI-HONG KONG
Vietnamek bere historian zehar erakutzi du erresilientea eta pazientea dela. Txinatar domeinuaren ia mila urteen ondoren, bizirik iraun zuen, baita XIX. mendeko frantziar kolonizazioaren eta XX. mendeko gerra eta iraultzen ondoren ere.
Camboyatik Vietnamera joateko autobusez joan ginen. Sarrerak hoteleko harrera- lekuan erosi genituen 18€-tara. Nahiz eta enpresa asko izan, guk Virak Buntham aukeratu genuen ordutegi oso zabala izateagatik. Autobusak goizaldeko 6.00etatik 23.00k arte daude, baina guk arratsaldeko bat aukeratu genuen. Hoteleko sarreran zegoen gelatxo batean itxaron genuen lasai- lasai. Hitzartu genuen ordua baino beranduago zebiltzaten autobus enpresakoak eta hoteleko langileak hain aspertuta ikusi gintuen, janaria ateratzen hasi zitzaigula. Etxeko platano frijitua atera zigun, bi plater gutxienez.
Ez dakit zenbat denbora egon ginen itxaroten, kontua galdu genuen baina azkenean... tuk-tuk bat etorri zen gure bila sleeping busera gerturatzeko.
Azkenean bai! Autobusean geunden Ho Chi Minherako bidean.
ZER IKUSI? EGUNEZ EGUN.
1. EGUNA (ARRATSALDEA HO CHI MINHEN)
Goizean heldu ginen hirira, Ho Chi Minhera. Zuku fresko bat edan eta zuzenean hotelera joan ginen check-in egitera eta lotara, birritan pentsatu gabe. Guk Blessing Central Hotel aukeratu genuen, prezio onekoa eta kokapen bikainekoa. Dena den, garbiketan hobetu dezakete.
Eguerdirako esnatu ginen eta sabel-orroak entzuten genituenez, bazkaltzera joan ginen. Jatetxe bikain bat topatu genuen eta Saigonen egin genuen egonaldian birritan joan ginen. Hitzik gabe utzi gintuen!
JATETXEA: Pizza 4P´s
Entsaladak, pasta, pizzak... gozo baino gozoago. Nik izokin pasta eskatu nuen limonada fresko batekin eta munduko platerrik gozoena iruditu zitzaidan! Seguruenik neukan goseak eraginen bat izango zuen...
Tripa beteta, arratsaldea topera aprobetxatzeko intentzioa geneukan eta hala egin genuen. Oinez mugitu ginen Dong Khoi zonaldean ikusi beharreko interesguneetatik.
⏩Notre Dameko katedrala. Kolonizatzaile frantsesek eraiki zuten 1877 eta 1883 urteen artean eta 58 metroko altuerara iristen da. Barrutik bisitatzea merezi dutela irakurri genuen arren, guri ez ziguten sartzen utzi, agian itxurengatik edo turista aurpegiangatik. Adreiluzko eraikina kanpotik ikustearekin konformatu ginen. Katedralaren aurrean dagoen plazan, Ama Birjinaren estatua bat ikusiko duzu.
Eskumatara eginda, postetxe nagusiarekin topo egingo duzu. Gustave Eiffelek XIX. mendearen amaieran eraikitako frantziar estiloko eraikin polita da. Posta bulegoa martxan dago eta doainik sar daiteke.
Katedralaren aurrez aurre geratzen den kalea jarraituz gero, Udaletxera helduko zara. Baina lehenago geldialditxo bat egin genuen bidean topatutako merkataritza- gune batean. Bertan 6 urteko vietnamdar neskatxa baten lagun egin nintzen, hantxe ibili ginen biok ingelesa praktikatzen zerbait edan eta hankak luzatzen genituen bitartean.
Udaletxearen aurrealdeko lorategietara joan ginen eta estatua bat eta eraikuntza bat nabarmentzen ziren. Tipo hori herrialdeko gizonik ezagunena da, aberriaren benetako aita: Ho Chi Minh jauna. Atzean geratzen den eraikin koloniala da herriko etxea. Kuxkuxerook ezin gaitezke sartu!
⏩Opera etxea. 1897ko frantziar garaiko eraikina. Antza Parisen dagoen Petit Palaisen oinarriturik dago. Barrualdea ikusi nahi baduzu, antzezlan batera joan behar zara, ez baitago bistatzeko irekita.Denboraz nahiko ondo genbiltzanez, hurrengo egunerako txangoa kontratatzera joan ginen. Daily Travel enpresarekin egin genuen eta bere egoitza 2km baino gutxiagotara geratzen zitzaigun. Horrela Ho Chi Minheko kaleetatik paseotxo bat emateko aprobetxatu genuen.
Iluntzen hasi baino lehenago, Ben Thanh Street food marketekin topo egin genuen. Zelako aurkikuntza! Honetan postu ezberdinak daude janari merkearekin. Bakoitzak nahi duena erosi eta mahai luze batzuetan esertzeko aukera dago.
Ez genuen Ho Chi Minhetik alde egin nahi bahn xèoa probatu barik. Hegoaldeko plater tipikoa da ganba, txerri haragia eta soja kimuak dituen krep fina. Hau uhaza hosto batekin batera jaten da saltsa berezi batean bustiz, baina hau guztia prestatu egin behar da eta guk ez geneukan ideiarik ere ez. Eseri ginenean eta gure alboko familiak egin behar genuen txikizioa barruntatu zuenean, guri laguntzeko prest agertu ziren eta afaria prestatu ziguten. Horretaz gain, klase azkar bat eman zidaten zotzekin nola jan ikasteko. Gizon hari eskerrak eman behar dizkiot!
Bapo- bapo jan ostean eta alboko familia agurtuta, hotelerantz joan ginen, nekatuta geunden eta.
2. EGUNA (MEKONG TXANGOA)
Hotelean gosaldu eta goizaldeko 7.45etan Daily Travel agentziaren eraikinean geunden, horra etortzekoa baitzen autobusa gure bila. Hemen uzten dizkizuet datuak:
Agentzia: Daily Travel
Helbidea: Khanh Phong Tower, 159 Nguyen Du street, district 1.
Prezioa: 18€/ 2 pertsona
Mekong ibaia Indotxinako herrialdeak lotzen dituen 4.000km baino gehiagoko luzeerako bide naturala da.
Ordu bat eta hogeita hamar minututan My Tho hirira iritsi ginen.
Vinh Trang pagoda bisitatu genuen, Vietnamgo hegoaldeko zaharrenetako eta handienetako bat omen da. Gainera, Budaren estatua erraldoiak dituen tenplua da, urrez bustitako egurrez apainduta.
Vinh Trang pagoda bisitatu ondoren, gure autobusak motordun txalupa batera eraman gintuen. Tien ibaian zehar bueltatxo bat eman genuen, aire freskoaz gozatuz.
Thoi Son irlan lehorreratu ginen eta sasoiko frutez gozatu genuen musika folklorikoa entzun bitartean. Aber, emakumeak oso ondo abestu ez zuen egiten baina tira...
Ondoren, erleen eztia eta limoizko tea probatzera eraman gintuzten. Imajinatuko duzunez, beraien helburua ahalik eta gehien saltzea da.
Motordun ontziak Ben Tre probintziara eraman gintuen eta hor kokozko gozokien tailerra bisitatu genuen, eskuz nola egiten dituzten jakiteko.
Hortik, Adarbakar deituriko uhartera joan ginen krokodiloen etxaldea bisitatzeko. No coment! Toki honetan bazkaltzen eman ziguten eta espero baino hobeto jan genuen.
Ho Chi Minhera itzuli baino lehen, egurrezko txalupetan ibili ginen Mekong ibaian zehar. Txalupetako langileek ezkutuan dirua eskatzen dizute eta ez da egoera erosoa.
Merezi du txangoa egitea?
Hotelera heldu, dutxa bat hartu eta arropaz aldatu ondoren, kalera irten ginen. Estresagarria da kalean paseatzea eta errepideak gurutzatzea, ehunka mila motorrengatik eta Vietnamen klaxona etengabe erabiltzeko duten ohituragatik. Trafikoa nahiko kaotikoa da eta kaleak zeharkatzea erronka handia izan daiteke. Ez duzu sinisten? Ikusi, ikusi.
Eutsi tinko eta segi oinez. Kaos horretan datza hiriaren magiaren zati bat, hipnotikoa dena.
Pham Ngu Lao kalean amaitu genuen, motxileroak batzen diren tokia dela esaten da. Guk zuku fresko bat hartzeko aprobatxatu genuen kaletik pasatzen zen jendea begiratu bitartean. Orduak egon naiteke horrela...Afaltzeko ordua iritsi zitzaigun eta ez genuen larregi pentsatu: Pizza 4P´s.
3. EGUNA (HO CHI MING + HOI ANERA HEGAZKINA)
Gosaldu, check-out egin, gure motxilak hoteleko langileei utzi eta kalera. Lehenengo geldialdia, Independentzia Jauregia. Bisitan zehar bulego desberdinak bisitatu genituen. Eraikin honetako sotoak ikaragarriak dira. Bertan, benetako bunker bat aurkitu genuen, Vietnamgo gudaren garaira eraman gintuena, eta prest zegoena presidentea eta ministroen kontseilu osoa ebakuatzeko eta puntu horretatik gerra-aparatu osoa zuzentzeko gatazka zibilean zehar.
Prezioa: 40.000 dong (1.63 €).
⏩Ben Than merkatua. Hiriaren erdigunean dago, souvenirrak, arropa, janaria ... saltzen dituzte. Goizeko lehen ordutik gauerdira arte dago irekita. Bueltatxo azkarra eman genuen, ez genuelako ezer erosteko intentziorik, oraindik merkatu asko geratzen zitzaizkigun ikusteko eta. Egia esan, prezioen aldetik eta antolakuntza aldetik, gehien gustatu zitzaiguna izan zen. Beraz, zerbait gustatzen baldin bazaizu, ez pentsatu birritan.
Bazkaltzera joan baino lehen, Mariammanen tenplu hindura sartu ginen. Tenplu koloretsu honetan sartu baino lehen zapatak erantzi behar dira.
Ordutegia: 7.30-19.30.
Ben Thanh Street food marketen amaitu genuen bazkaltzen. Motxilak hartu eta aireporturantz abiatu ginen. Aireportura joateko autobusa merkatuaren alboan dagoen Ben Than Stationetik irten zen.
Pare bat ordu aireportuan egin ostean eta hegaldi labur bat eta gero, Hoi Anen geunden.
Ez geneukan gogo larregirik taxistekin eztabaidan hasteko, oso berandu zen eta. Beraz, guk zehaztutako prezioa onartzen ez zuenari Ayo Pelayo! esan genion. Gazte batek onartu zuen (9€/pertsonako) eta berarekin joan ginen. Egia esan beldurra pasatu nuen taxi horren barruan, gauza arraroak egiten hasi zen (edo niri iruditu zitzaizkidan); bat- batean oso motel zihoan eta denbora gutxira azkar. Gainera gaua izanda, ez genuen leihoen bestaldekoa ikusten, beraz ez genekien nondik genbiltzan. Baina askotan gertatzen den bezala... beltz guztiak ez dira ikatzak, ezta zuri guztiak irinak ere! Askotan aurreiritzi merkeak sortzen zaizkigu, edo niri behintzat.
Hotelera heldu eta zuzenean lotara joan ginen.
4. EGUNA ( HOI AN)
Hoi Anen Venus hotela aukeratu genuen alde zaharretik oso hurbil dagoena. Gainera, aire zabaleko igerilekua eskaintzen du. Hotela bizikletaz ibiltzeko leku ezin hobean dago eta horrexegatik bizikletak alokatzeko zerbitzua du.
Ondo gosaldu eta gero, alde zaharrerako bidean jarri ginen eta Toa Than Tay Ninh tenpluarekin topo egin genuen.
Tiketak 24 orduz baino ez da baliozkoa, beraz ondo programatu. Guk hurrengo egunerako utzi genituen eraikuntza barruetako bisitak.
Doainik ziren tenpluak bisitatzen jarraitu genuen...
⏩Phac Hat pagoda. Fatxada koloretsua eta patio nagusia duen pagoda, ehunka landare eta bonsaiekin.
Sarrera doakoa da.
Hurrengo geldialdia Japoniarren zubi estalian egin genuen. Hiria ibai batek banatzen zuenez, merkatari japoniarrek zubi bat finantzatu zuten. Sarrera itxi zezaketen ate sendoak eta japoniar estiloko teilatua du, oinarri batez eta harrizko pilarez eutsia eta santutegi taoista txiki bat. Zubia zeharkatzea doakoa da. Tiketa soilik beharrezkoa da zubiaren barruan dagoen tenplu txiki batera sartu nahi baldin baduzu. Gu begiradatxo bat botatzera sartu ginen.
Kale nagusiko jatetxe batean bazkaldu genuen. Denborarik galdu gabe, hotelean bizikletak alokatu genituen Cua Dai hondartzara joateko. Gutxi gora behera 1€ ordaindu genuen bizikletagatik. Bideak ez dauka misteriorik, dena zuzena delako, baina kontuz trafikoarekin, motorrak, autoak eta kamioiak saihesten joan behar zarelako. 20 minutu inguru behar izan genituen bertara heltzeko.
Bizikletak aparkatzeko "aparkaleku" bat dago eta nola ez kobratu egiten dizute.
Hondartza ez da beste munduko ezer baina errefreskatzeko eta lo kuluxka bat egiteko ez dago gaizki.
Hotelean dutxa hartu eta arropaz aldatu eta gero, alde zaharra gauez bisitatzen aritu ginen, momentu horretan pizten baitira Hoi Aneko faroltxo famatuak.
Zubiaren bestaldera gurutzatu eta bertako jatetxe batean inprobisatu genuen afaria. Night Marketen amaitu genuen gaua.
5. EGUNA ( HOI AN)
Ondo deskantsatu eta indarrak batu ostean, egun berriari egun onak eman genizkion.
Aurreko egunean, bizikletarekin hotelerantz gindoazela tenplu kurioso bat ikusi genuen eta bertatik pasatzea erabaki genuen, Confucius tenplutik.
Eta orain bai. Hirugune zaharreko eraikuntzak bisitatzera joan ginen eguerdira arte. XVI. eta XVII. mendeetan, Hoi Aneko merkataritza portua, Asiako hego-ekialdeko porturik handienetakoa zela uste da. Atzerriko ontziak asko joaten ziren 4-6 hilabeteko merkataritza azoketara. Japoniako, Txinako, Herbehereetako eta Indiako merkatariek beren merkataritza- postuak edo etxebizitza iraunkorrak ezarri zituzten. Ia osorik kontserbatu diren eraikuntzak, xake- taulako karratuak osatuz gurutzatzen diren kaleetan kokatzen dira. Hiria 1999an izendatu zuten Munduko Ondare eta horrexegaitik nahiko arau zorrotzak dituzte. Lehenengo geldialdia Quang Trieu tenpluan egin genuen. Sarreran dauden dragoiek bisitariari gailentzen diote.
Egiten zuen beroari aurre egiteko "Mot" izeneko infusioa probatu genuen, limoiarekin, kanelarekin eta loto- tearekin egindako edari freskagarria.

Bidean Quan Trang etxea, Quan Cong tenplua eta merkatua bisitatu genituen. Arte galeria batetik ere pasatu ginen.
Doakoa zenez, Txinako Komunitateen Aretora ere sartu ginen. 1773an sortua, areto honek hainbat tokitako komunitateak biltzeko balio izan zuen, hala nola Fu Kien, Cantón, Hainan, Chaozhou ....
Goizaldeko azken bisita Phuc Kien tenpluan egin genuen.
Gure asmoa bizikletak hartu eta eguerdi-arratsaldea hondartzan pasatzea zen. Horretarako hotelera joan beharra geneukan eta berriro ere, japoniar zubia gurutzatu genuen. Ez dakit zenbat alditan zeharkatu genuen egun hauetan zehar, baina ez zara nekatzen. Eta nola ez! Zubian geunden bakoitzean argazkiak ateratzera animatzen ginen.
Bigarren egun honetan, An Bang hondartzara joan ginen, aurrekoa baino garbiagoa eta gomendagarriagoa iruditu zitzaigun. Gainera hondartza honetan taberna gehiago daude. Bertan bazkaldu genuen hondartzara jaitsi baino lehen. Nahiko lainotuta zegoen zerua; uretara ez nintzen sartu, baina lo seko geratu bai.
Aurreko egunean bezala, hotelean dutxa hartu eta afaltzera irten ginen. Oraingo honetan erreserbatuta geneukan Tripadvisorren topatu genuen jatetxe bat.
JATETXEA: Morning Glory
Janari gozoa zerbitzatu ziguten baina prezioz garestitxoa iruditu zitzaigun. Dena den, Hoi Aneko plater tipiko batzuk probatzeko aukera izan genituen: white rose, arroz- irinarekin egindako zakutxo beteak (ez zitzaizkidan gustatu) eta wantona, gari- opil frijituak oilasko eta barazkiekin.
Azken bueltatxoa eman genuen alde zaharretik hiriari agur esan baino lehen.
6. EGUNA (HOI ANEN GOIZA+ HUE)
Goiza hoteleko igerilekuan pasatu genuen, relax apur bat ez dator gaizki. Bidaiko anekdotaren bat kontatzea nahi? Igerileku honetan txinatar familia bateko bi kide salbatu nituen. BAI...😨😨 Igerilekuaren erdira arte sartu ziren amama eta iloba eta noski, ez zekiten igeri egiten. Gu ginen igerilekuko etzaulkietan geunden bakarrak eta antza konturatu nintzen bakarra. Beraz birritan pentsatu gabe, sorosle baten modura, uretara bota eta salbatu nituen jajaja. Hoteleko langileak etorri ziren eskerrak ematera (imajinatu ni harro- harro). Geroztik zerua irabazita daukat!!!Hoi Anen inguruko gomendio batzuk:
-Egunak soberan izanez gero, Hoi Anen egun bat gehiago egitea ondo legoke hondartzaz gozatzeko.
- Jostundegi ugari daude hirian eta egun batetik bestera zuk aukeraturiko trajea egiten dizute zure neurrira.
Huerako bidean jarri ginen eta horretarako sleeping bus bat hartu genuen, 5€ kostatu zitzaiguna. Bidean Marmolezko mendiak daude. Gu denbora faltagatik ez ginen joan, baina autobusetik ikusi genituen. Itxura ona zuten.
Esaten dute Huerainoko tren-ibilbidea herrialdeko onenetakoa dela, beraz aukera baduzu egin ezazu.
Autobusak Hueren kanpoaldean utzi zigun botata, gasolindegi baten alboan zehazki. Mugikorreko aplikazio baten bidez taxi bat hartu genuen espainiar bikote batekin. Taxistak gure hotelaren parean utzi zigun.
Kha Hotela aukeratu genuen Hueko egonaldirako. Eta asmatu genuen! Kokapen bikaina, garbia, erosoa eta arreta bikaina langileen aldetik.
Hotelera heldu, dutxa fresko bat hartu eta pixka bat deskantsatzea erabaki genuen. Autobuseko bidaiak leher eginda utzi zigun!
Pilak kargatuta genituela, hoteleko langilearekin eseri ginen hurrengo eguneko txangoa programatzera. Bisitatu beharreko tokien distantziak handiak dira oinez edo bizikletaz egiteko. Horregaitik auto pribatu bat alokatu genuen, 18€ pertsonako.
Arratsaldea lasai hartu genuen eta terrazatxo batean eseri ginen. Mota honetako bidaiak neketsuak dira eta ondo dator noizean behin horrelako momentuak izatea, lasai, ezer egin eta ezertan pentsatu gabe.
Hotelaren alboko kaleetatik paseatu eta afaltzera joan ginen.
JATETXEA: Madame Thu restaurant
Primeran afaldu genuen zonaldeko janari tipikoa prezio oso merkean.
Berandutu baino lehen hotelera joan ginen deskantsatzera.
7. EGUNA (HUE)
Gosaldu, motxilak egin eta prest. Gure gidaria hotelaren kanpoaldean zegoen gure zain.
Jakin gaur egun Huek 350.000 biztanle inguru dituela. Hiria bere ondare historiko arkitektonikoagatik nabarmentzen da, izan ere, 1993an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Egun honetan zehar 4 toki bisitatu genituen: hiri debekatua eta hiru hilobi.
Barruti Inperialean edo hiri debekatuan bakarrik sartzeak 150.000 dong (6€) balio du. Guk sarrera garestienak hartu genituen 360.000 VND, sarrera honetan ikusi beharreko leku guztiak sartzen baitira.
Kalkulatu gutxienez egun erdia hiri debekatuarentzat. Garai batean enperadorea bizi zen leku hau harresiz inguraturik dago eta garrantzi arkitektoniko handiko hainbat eraikin nabarmen daude. Hoberena Ngo Moneko atetik sartzea da eta bisita erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan egitea.
Lehendabizi, Thai Hoa jauregiarekin topo egingo duzu. 1805ean eraikia, egurrezko 80 zutabez sustengatuta dago. Gorantz begiratuz gero, dragoien marrazki politak topatuko dituzu. Gune honetan ezin dira argazkiak atera.

Thai Hoa jauregiaren atzean, Mandarinen aretoak daude, non hauek gorteko zeremonietarako prestatzen ziren.
Horretaz gain, Co Ha lorategiak, Truong San egoitza, Dien Tho egoitza (errege- erreginen jantzi bordatuak ikus daitezke) eta Thai To Mieu tenplua bisitatu genituen.




Hueren inguruan esan, egun bakar batean denbora ematen duela toki printzipalak autoz ezagutzeko. Egun batekin soberan. Huek berak ez du merezi, baina inguruan dagoenak bai. Beraz aukera izanez gero, ez izan dudarik.
Prezioa: 100.000VND/4 €



12. EGUNA (HANOIRA BIDAIA)
Motxilak eta traste guztiak batzea tokatzen zitzaizkigun. Goiz esnatu ginen gosaltzeko eta check-out egiteko.
Ngoc Son tenplurako sarrera ikasle txartelarekin 15.000 VND (0.62 €) balio du. 



Gosaldu ondoren, Sapako turismo bulegora hurbildu ginen, aurreko egunean bigarren trekking bat kontratatu baikenuen. Oraingoan turismo bulego berean kontratatu genuen hmong gida batekin. 16€ kostatu zitzaigun pertsona bakoitzeko (bazkaria barne). 
Edariak ez daude prezioan barne, beraz, eraman ura itsasontzira. Barruko edarien prezioak garestiak ziren.
19. EGUNA (HALONG BAY+ HANOIRA BUELTA)
Azken horretan, bederatzi hautestontzi dinastikoak daude.
Autora igo eta barruti inperialetik 4km-ra dagoen Thien Mu pagodan utzi zigun gidariak. Hueren nortasun-ikur hau Perfume ibaiaren albotxoan dago.
Ez genuen denbora larregirik behar izan tenplua bisitatzeko. Eskerrak abanikoak genituela beroari aurre egiteko, baina gosea eta nekea agertzen hasiak ziren.
Bueltan gure gidariak aire girotua jarrita zeukan. Eskerrak! Hurrengo geldialdira arte 12km geratzen zitzaizkigun, denbora nahikotxo deskantsatzeko eta apur batean eserita egoteko.
Hurrengo geldialdian Minh Mang hilobia topatu genuen. Hilobi polita eta ikusgarria, paraje natural polit batean kokatua dagoena.
Hilobia erraz bisitatzen da, ibilbidea lineala delako. Joan- etorria leku berdinetik egingo duzu.
Mokadutxo bat jan eta Khai Dinhen hilobira joan ginen, azken aurreko bisita.
Zenbat urte uste duzu behar izan zutela Khai Dinh Vietnamgo azkenaurreko enperadorearen hilobi hau eraikitzeko? 11! Barrutik ikusgarria da, ez da xehetasunik falta.
Azkena. Tu Duc enperadorearen, azken enperadorea, hilobia. Barruan hainbat jauregi eta lorategi ditu, izan ere, enperadorea bizi zen bitartean udako jauregi gisa erabili zuen.
Horietako eraikuntza batean enperadorearen hilobia dago eta kondairak dioenez, badaezpada hilobiaren eraikuntzan parte hartu zuten pertsona guztiak exekutatu zituzten.
Arratsaldearen lehen parterako hotelean geunden, gidaria agurtu eta logelara joan ginen dutxa hartzera eta hankak luzatzera.
Ez zara imajinatzen ze ondo etorri zitzaigun lo kuluxka! Pilak kargatuta, berriro geunden prest kaleko beroari aurre egiteko.
Gozotegi batean eseri ginen, zukua eta pastel puxka bat eskatu genuen, indarrak hartzeko besterik ez😉. Gozotegiaren aurrez aurre, manikura eta pedikura denda bat ikusi genuen eta ez geneukanez beste zereginik, gure azazkalak konpontzera eta polit- polito jartzera joan ginen. Nork esaten dio ezetz horrelako mimotxoei?
Berandutu baino lehen afaltzeko toki baten bila jarri ginen. Ez genuen pentsatu askorik eta bibrazio onak eman zizkigun lehen jatetxean sartu ginen.
JATETXEA: Little Italy restaurantPizza batzuk afalduta bapo- bapo geunden.
Lotara... 💤💤💤💤
8. EGUNA (HUE+ TAM COCERA AUTOBUSA)
Ez ginen oso goiz esnatu, ez geneukan presa handirik. Gure azken orduak ziren Huen eta herriko merkatura joatea erabaki genuen, Dong Ba Marketera. Ibaiaren bestaldean dago eta onena Cau Truong Tien zubia zeharkatzea da.
Ez dakit nola deskribatu merkatuan izan nituen sentsazio ezberdinak.


Lehendabizi arropak zeuden tokira joan ginen. Arropa guztia pilatuta zeukaten, ehundaka postu topatu genituen, pasabide estuekin. Ezinezkoa zen zerbait topatzea, bertakoek ez dakit nola egiten duten. Gero, janaria zegoen postuetara jaitsi ginen, baina ez genuen denbora larregirik iraun. Bertako hatsak, janariaren inguruan zeuden euliak, elikagaien itxurak ... atzera bota zigun eta sabela nahastu ere.
Ziztu bizian irten ginen merkatutik eta gure ostatua zegoen zonaldera joan ginen. Merkatuak bazkaltzeko gogo guztiak kendu zizkigun, beraz terraza batean eseri ginen freskagarri bat edatera eta jendeari begiratzera. BAI! Hauxe da nire zaletasunik gustokoena, jendeari paseatzen begiratzea. Orduak egon naiteke horrela...😆😆😆
Baina joateko ordua iritsi zitzaigun. Hotelean genituen motxilak hartu eta autobusaren geltokira joan ginen oinez.
Hurrengo helmuga... Tam Coc.
9. EGUNA (TAM COC)
Autobusez egin genuen bidaia, 10 ordu baino gehiagoko ibilaldia sleeping bus batean.
Autobusak Ninh Binhen utzi zigun (irakurri dugunagatik ez du merezi bisitatzea) eta gero taxi bat hartu genuen hotelera arte.
Sleeping busaren prezioa: 250.000VND /10.08€
Taxia: 3.23€
Tam Coc Ninh Binhetik 9 bat kilometrora dago eta bere erakargarritasun handiena paisaia berdea da, arroz-soroen kolore berde ezberdin eta distiratsuak.
Taxia ezin izan zen gure hotelera arte pasatu, autorik gabeko zonalde batetan zegoelako gure ostatua: Tam Coc bungalow. Beraz, oraindik ostatura joateko goiz xamar zenez, gosaltzera joan ginen.
Check- in egiteko ordua iritsi zitzaigunean hotelerantz abiatu ginen. Gure bungalowra joan ginen "deskantsatzeko" asmotan. Baina ezin izan genuen, labezomorro erraldoi batekin borrokatu behar izan genuelako. Ordu askoren buruan, gu irten ginen garaile. Hotelean bertan bazkaldu genuen; nik arroza ananarekin eskatu nuen eta momentu hartan bizitza osoan jandako platerrik gozoena iruditu zitzaidan, seguraski gose nintzelako eta izugarrizko ikuspegiez inguratuta geundelako.
Denbora galdu gabe eta apur bat nekaturik, ibiltzeari ekin genion. Hori bai, lehendabizi, herriaren erdian zegoen postutxo batean, Vietnamgo txano tipiko bana erosi genuen.
Bich Dong pagodarantz gindoazela euria hasi zen, baina berdin zitzaigun. Nik gogo ikaragarriak nituen hainbestetan argazkietan ikusi nuen pagodatxo txikia ikusteko.
Bidean ez ginen inorekin gurutzatu, arraroa iruditu zitzaigun. 2km ibili ondoren, sorpresa itzela geneukan gure izan...
Pagodako sarreraren aurrez aurre geunden. Ikusgarria benetan, naturaz inguratutako arkua eta aintzira zeharkatzen duen zubi txikia. Sarbidea urpean zegoen baina guri bost. Galtzerdiak eta zapatilak kendu, eskuetan hartu eta barrura!
Kontu handiz bisitatu genuen tenplua, nahiko labainkor baitzegoen lurra. Gure aurretik zihoan emakume bat irrist egin eta izugarrizko kolpea eman zen ipurdian.
Iluntzen hasia zenez, herrirako bidean jarri ginen. Bueltan beste ezusteko bat ...
Afaltzera joan aurretik, Tam Coceko kaiari buelta oso bat eman genion. Supermerkatuan zertxobait erosi genuen, hotelean afaldu ahal izateko eta lotara arin joateko.
10. EGUNA (TAM COC)
Zer deritzozue honi? Imajinatu zer izango litzakeen bista hauekin gosaltzea. Ba gure hamargarren egunean horrela gosaldu genuen. Gu zukua eta tostadak jan bitartean, gure alboko errekatik txalupatxoak pasatzen.
Egun honetarako hotelean bizikletak alokatu genituen. Bizikletara igo, lau pausu eman eta lurrera joan nintzen; lehenengo ni eta bizikleta nire gainera. Ondo hasi nuen eguna ... Ikuskizunaren lehen lerroan bertako familia bat zegoen, beraien aurpegiak oraindik gordeta ditut, flipatuta geratu ziren ni lurrean negarrez eta oihuka ikusterakoan, ez ziren beraien etxeko ataritik mugitu.
Arnasa sakon hartu ondoren eta egun bikaina aurretik nuela imajinatuta, bidean jarri ginen, lasai- lasai pedalei eragiteari utzi gabe. Google mapsek Mua leizeetara arte eraman zigun.
500 maila dituen eskailera bihurri batek eramango zaitu gailurreraino. Tontorrean, gainera, dragoi baten estatua handi bat dago, goitik begiratuta paisaia menderatzen duena. Baina gu badaezpada ez ginen hurbildu, harrien artetik ibili beharra zegoelako eta ikusita nire eguna nola hasi zen, hobe ez arriskatu.
Eskailera guztiak jaitsitakoan, bertan zegoen postu batean freskagarri batzuk hartu genituen, berriro bizikleta hartu baino lehen. Google Maps jartzera nindoala, konturatu nintzen tableta hondatuta zegoela, ziurrenik hezetasuna eta xirimiriagatik. Ikus dezakezuenez, egunak zoragarri jarraitu zuen ...
Itsasontziz paseatzera joateko ordua iritsi zitzaigun. Guk ez genuen Van Lam ontziraleku ezagunetik egin, baizik eta gutxiago masifikatutako toki xarmant batetik: Trang An. Bizikletaz joan ginen bertara arte, auto gutxidun errepide bat zeharkatuz.
Bizikletak parkinean utzi ondoren, sarrerak erostera joan ginen.
Prezioa: 150000 dong txaluparengatik (6€) + 120000 dong (4,80 €) parkerako sarreragatik.
Tam Cocen erdigunera bueltatu ginen bazkaltzera. Bero itzela nuenez, entsalada fresko bat eskatu nuen. Ez zen entsaladarik onena, baina fresko sartu zitzaidan. Arratsaldea lasai- lasai pasa genuen. Bizikleta geneukala aprobetxatuz, Tam Coc inguruan ibili ginen arroz-soroetatik bueltaka.
Ostatuan afaldu genuen berriro ere. Egia esan ingurutik ez zegoen beste aukera askorik. Hobe ondo jaten den leku batean afaltzea!
11. EGUNA (TAM COC)
Egunon! Ez zegoen euri arrastorik. Hobeto! Gosaldu eta berriro martxan. Egun honetarako auto bat kontratatu genuen (18€ inguru pertsonako).
Lehendabizi Hoa Lura joan ginen. Vietnamgo hiriburu inperiala izan zen X. mendean, baina inork ez zuen esango gaur egun duen itxura ikusita.
Interes berezia baldin baduzue joan, bestela alde batera utz daitekeen tokia da.
Prezioa: 40000 VND
Nahiko desilusionatuta atera ginen bisitatik, ez zitzaigun bat ere ez gustatu. Baina ez da ezer gertatzen, beste bisita bat geneukan taxi gidariarekin programatuta. Hau asko gustatu zitzaigun eta gainera primeran pasatu genuen.⏩Chua Bai Dinh. Tenplu eta pagoda erraldoiez osatutako multzoa. Bertan dena handia denez, normala da txiki sentitzea.
Jakin sarreran azoka txiki bat dagoela eta bertan jateko aukera daukazula. Guk esparru barruan jan genuen zertxobait (motxiletan eraman genuen). Sarreratik lehenengo pagodara arte 15 minutu inguru dira oinez. Aldapatsua izan arren, guri ez zitzaigun hainbesterako iruditu. Nahiko alferra bazara eta ibiltzeko gogorik ez baduzu, minibus bat dago.
Sarrera: doakoa
Tenpluaren barruan gauza bitxi bat gertatu zitzaigun. Txinatar talde batekin topo egin genuen eta beraiekin argazki bat ateratzeko eskatu ziguten. Zinez, ez zen argazki bat bakarrik izan, baizik eta argazki asko atera zizkiguten. Une batez ospetsu edo pop izar sentitu nintzen.

Gure azken arratsaldea Tam Cocen lasai pasatu genuen dendatxoetara sartzen eta ontziraleku eta arroz- soroetatik paseatzen.
Terraza batean eseri ginen bidaiaz hausnartzen, nola zihoan eta oraindik geratzen zitzaigun guztiaz pentsatzen. Egia esan, nekea nabarmena zen baina oraindik indarrak genituen.
Supermerkatuan zertxobait erosi genuen gure bungalowean afaltzeko eta berandutu gabe lotara joateko.
Motxilak eta traste guztiak batzea tokatzen zitzaizkigun. Goiz esnatu ginen gosaltzeko eta check-out egiteko.
Hotelean bertan hartu genuen Tam Coc- Hanoi bidaia egiteko furgoneta bat, 150000 dong (6€) pertsonako. Furgoneta nahiko txikia zen eta zortzi bat bidaiari joan ginen nahiko estu samar.
Azkenean hirian! 8 milioi biztanle inguru biltzen dira Vietnamgo hiriburuan, Hanoien.
Autobusak erdigunean utzi zigun eta oinez joan ginen gure hotelera. Heldu orduko, hoteleko langileak komentatu zigun beraien beste hotel batera eramango zigutela bertan ez zeukatelako lekurik. Gu pertsona guztietaz fidatzen garenez, han joango ginen hoteleko harreragileak deituriko taxian. Splendid Star Boutique hotelera eraman gintuzten eta egia esan gureak baino pinta hobeagoa zeukan, beraz gu pozik😁.
Trasteak utzita kalera atera ginen, egia esan hotela oso ondo kokatuta zegoen, erdigunean.
Zerbait gozoa jateko gogoa nuen eta Tripadvisorretik fitxatutako gozotegi batera joan ginen. Tarta zati bat jan genuen zuku fresko batekin. Ederki sartu zitzaigun, gainera merke atera zen.
Hanoiko auzo zaharretik ibili ginen, hiriko erosketa-zentroa baita, bere postu ibiltariekin, merkatu estaliarekin (Dong Xuan) eta dendatxoekin.
Afaltzeko janari lasterreko jatetxe- kate batera joan ginen. Ez geneukan ohera oso berandu joateko gogorik.
13. EGUNA (HANOI+ SAPARA BIDAIA)
Hanoi hiriari gero arte! esateko eguna iritsi zitzaigun, Sapara joatekoak ginelako hiru egunetarako. Dena den, goiza eta arratsaldearen zatitxo bat geratzen zitzaizkigun hiria bisitatzen jarraitzeko.
Motxilak prestatu (hotelean gorde genituen arratsaldera arte), ondo gosaldu eta kalean geunden. Gosariak energiaz bete zigun, prest Hanoiko beroari aurre egiteko. Beroari baino, hezetasunari. Zerua beti lainotuta zegoen. Baina ez zen lainoa, baizik eta poluzioa. Ideia bat egin dezazun, egunaren amaieran, gure sudurzuloak beltzak ziren, zehatzagoak izateko, mukiak beltz ateratzen zitzaizkigun. Flipatzekoa!
Goizean goiz gaueko sleeping buserako sarrerak erostera joan ginen, Sapara eramango zigun autobusekoak (8€ inguru). Guk Holiday Travelling enpresarekin erreserbatu genituen.
Ostean, Hoan Kiem lakuaren ingurua bisitatzen hasi ginen, lehendabizi San Jose katedrala. Arraroa egiten da Hanoiko Antzinako Auzoan katedral katoliko neogotiko hau aurkitzea. Kontrastea bitxia da!
Katedraletik hurbil, Hoan Kiem aintzira eta Ngoc Son tenplua daude. Egurrezko zubi gorri eder batek Jade uhartetxoraino eramaten zaitu, non Ngoc Son tenplu txikia baitago. Tenpluaren barruan dortoka baten eskultura handi bat aurkituko duzu. Kondairak dioenez, XV. mendean heroi nazional batek ezpata magiko bat hartu zuen txinatarren kanporatzea gidatzeko eta ondoren laku honetan agertu zen dortoka bati itzuli zion.
Ordutegia: 07: 30etatik 17: 30etara.
Arratsaldean antzerkira joateko intentzioa geneukan eta badaezpada sarrerak hartu genituen, ezer gabe ez geratzeko.
Goiza errematatzeko Hoa Lo kartzelara joan ginen. Bigarren aldia da museo batean gaizki pasatzen dudala (lehena Amsterdamgo Anna Franken etxean izan zen). Leku hartan gertatutako guztia pentsatze hutsarekin azala tentetu egiten zait. Ez dut ezer gehiago azalduko, hitzak soberan daude.

Jakin toki batzuetan ikasle txartelarekin deskontua egiten dizutela.
Nahiz eta azken bisitaren ostean urdaila nahiko itxita izan, badakizu bazkaria non egin genuen? Ho Chi Minh hirian deskubritu genuen italiar jatetxean, Pizza 4P´s.
Lakuaren ingurutik urrundu ginen nahi gabe eta berandutu egin zitzaigun. Antzerkia hasteko gutxi falta zen, eta pausoa arintzea besterik ez zitzaigun geratzen.
Bat- batean euri- jasa hasi zen, inozko gehien, udako montzoia bizitzen ari ginen. Imajinatu nola heldu ginen antzokira... Atezainak zuzenean komunera bidali zigun.
Ur-txotxongiloen antzerkia, milaka urteko artea kontsideratzen da. Vietnam tradizionalaren egunerokotasuna antzezten da. Gu Thang Long Water Puppet Antzokian ikusi genuen. Sarrerak 100.000 VND inguru balio du (4€) eta ikuskizunen ordutegia nahiko zabala da.
Turistada itzela iruditu zitzaigun, baina Hanoien egonda joan behar da.
Hain geunden bustita, ezin genuela horrela jarraitu, hortaz hotelera joan ginen dutxatzera eta arropaz aldatzera. Taxian hurbildu ginen hoteleraino eta orain arte gertatu ez zitzaigunez, tokatu egin behar gintuen... Taxilariak iruzur egin nahi izan zigun, taximetroa trukatuta zegoela ikusi genuen. Guk, ez motz ez nagi, aurre egin genion oihu eta keinuen bidez eta taxia gelditzera behartu genuen. Eskerrak ondo atera zitzaigula, ni taxi-gidari batek bahituta ikusi bainintzen momentu batez.
Hotel aurrean geneukan pub batera joan ginen garagardo batzuk hartzera taxiko trago txar hori pasatzeko eta barre batzuk egiteko.
Hotelean gure gauza guztiak batu eta taxi bati deitu genion gure bila etortzeko eta autobusera hurbiltzeko. Afaria autobusean egin genuen, supermerkatuan erosi genuen frutarekin.
14. EGUNA (SAPA)
Goizaldean iritsi ginen Sapara. Zorionez, lo- kuluxka bat egin genuen autobusean, baina ez da %100ean atseden hartzen. Hanoi-Sapa ibilbidea egiteko trenak ere badaudela jakin, baina autobusak erdigunean uzten zaitu eta merkeagoa da.
Hotz egiten zuen eta xirimiria egiten zuen, tenperatura aldaketa nabaritzen zen. Oso goiz zen eta lokal guztiak itxita zeuden. Beraz, gure hotelera hurbildu ginen.
Hautatu genuen hotela Sapa Clover hotel izan zen. Toki atsegina eta koloretsua, dendaren lehen solairuan arropa denda bat dute. Gerentea oso atsegina eta adeitsua izan zen gurekin.
Sartzeko ordua baino askoz lehenago iritsi ginen. Gerenteak ez zuen ingelesez hitz egiten, eta guk beraien hizkuntzan ere ez. Beraz, keinuen eta google itzultzailearen bidez komunikatu behar izan genuen. Gela bat eskatu genion lehenbailehen (gehiago ordaindu behar bagenuen berdin zitzaigun), baina izoztuta eta neka-neka eginda geunden. Gela bat eman ziguten, gama altuagokoa, prezioan aldaketarik gabe.
Nik uste dut eraman genituen begi-zuloak eta pintak lagungarriak izan zirela.
Bidaia osoko dutxarik onena izan zela uste dut. Ohea hartu genuen bazkalordura arte.
Sapara arte joatearen arrazoia arroz- terraza txundigarriak dira, non etnia ezberdinak arroza landatzen aritzen diren ganaduaren laguntzaz.
Herriak berak ez du misteriorik eta ez dauka zeregin handirik. Azken finean kale gutxi batzuk dira. Itxura ona zeukan jatetxe batera joan ginen eta bertako janari tipikoa probatzeko aukera izan genuen. Egia esan, atera ziguten guztia oso gozo zegoen, nabaritzen zen etxeko janaria zela.
Bazkal ostean Sapako udala, katedrala, aintzira eta plaza ezagutzera joan ginen.
Plazan geundela hmong etniako emakume bat hurbildu zitzaigun trekking bat eskaintzera. Berarekin hitz egin genuen trekking horretan ikusi nahi genuenaz. Hain jatorra iruditu zitzaigun andrea, non hurrengo egunean leku berean geratu baikinen trekkinga egiteko (prezioa plazan bertan negoziatu genuen, 13€ bakoitzeko). Uste dut hori dela trekking bat kontratatzeko modurik onena, bitartekaririk gabe, hango emakumeekin (plazan emakumeak bakarrik zeuden, ez dakit non zeuden gizonezkoak, etxea edota seme-alabak zaintzen beharbada😉).
Ideia bat egin dezazun, emakume hauek goizean goiz etortzen dira beren herrixketatik Sapa erdigunera turistei trekkingak eskaintzera. Egunero hainbeste kilometro, ez du edonork egiten.
Supermerkatutik pasatu ginen hurrengo egunetako trekkingetarako gauzak erosteko.
Arroz- soroetara begira zegoen terraza batera joan ginen eta txokolate bero bat hartu genuen donuts batekin. Laino asko zegoen eta ez zen asko ikusten, baina merienda- afaria primeran sartu zitzaigun.
Dakizunez, Sapa mendizale eta trekkingak egin nahi dituen jendearen helmuga da. Horregatik, kale guztiak kirol dendaz beteta daude. Gure hotelak ere bazuen bat. Batez ere, North Facen arropak daude. Erosi aurretik, dendetako prezioak alderatzea gomendatzen dizut.

Gehiago luzatu gabe, erosketa eta oparitxo batzuk egin ondoren, hotelera itzuli ginen atseden hartzera.
15. EGUNA (SAPA)
Hotelean bertan gosaldu genuen, arrautzak barietate guztietan eskaintzen zituzten eta opiltxoak saltsa desberdinekin.
Arropa erosoa eta trekking zapatilak jantzi genituen. Plazara andrearen bila joan aurretik, ogitarteko batzuk erosi genituen, txangoan ez baitzen jatekorik sartzen.
Hantxe zegoen plazaren erdigunean irribarretsu gure zain.
Cat Cat herrixkatik igaro ginen. Herri txiki honetan ikus daiteke, nola bizi diren mendietako Vietnamgo etniak. Ikusi besterik ez genuen egin, gero ibilbidearekin jarraitu genuen.
Y Linh Ho herri txikitik pasa ginen. Hemen Hmong beltzak eta Hona Giay etniak bizi dira. Paisaia ikusgarria da arroz terraza eta mendi altu eta aldapatsuekin.
Errekasto arriskutsu samarrak, zubiak eta abar pasatzen lagundu zigun gure gidariak eta bere egunerokotasunaz ere hitz egin zigun.
Oso ingeles itxian😏 hitz egin genuen berarekin (gustatu zitzaion ni irakasle izatea, uste dut garrantzi handia ematen diotela han lanbide horri), hezkuntzaren eta eskolen inguruan galdetu nien... Entretenitu egin ginen paisaiaz gozatzen genuen bitartean.
Arroz-soro ikusgarrietatik pasatu ginen Lao Chai herrixka ikusi bitartean. Lao Chaik, "etxe zaharra" esan nahi du eta hmong beltzen ehun bat familiak osatutako komuna da.
Ta Van, herrian egin genuen geldialdia. "Taberna" itxurako toki batera eraman zigun eta kanpoan eseri gintuen plastikozko aulki batzuetan. Edari batzuk erosi eta gure ogitartekoak atera genituen. Emakume talde bat inguruan eseri zitzaigun, nola jaten genuen begiratu eta haien artean iruzkinak egin bitartean, beti irribarretsu. Motxilan genituen gauzak eskaini genizkien, baina ez zuten nahi izan. Gure gidariari edaria erosi genion, ibilbide luzea egin baikenuen oinez eta ziur aski gu bezain nekatuta zegoen.
Herri honetan Giay talde etnikoko eta beste klan batzuetako biztanleak bizi dira. Hmongak altitudeko landa-lanetan espezializatzen badira, Giay etniakoak lursail baxuagoak nahiago dituzte nekazaritza-ekoizpenerako.
Gure gidak senide batzuei deitu zien herriraino igo gintezen. Egia esan, beldur pixka bat izan nuen mutil harekin motorrean. Putzuak, zorigaiztoko errepideak, animalia solteak... gurutzatu genituen. Ez nekien zeri heldu eta ipurdian kolpe batzuk hartu nituen. Bueltan kontatu beharreko beste abentura bat!
Zuzenean hotelera joan ginen dutxatzera eta arropaz aldatzera, fresko samar egiten baitzuen.
Kalera irten eta Hanoira itzultzeko autobus- txartelak erosteko aprobetxatu genuen eta plazan jarri zuten azokara hurbildu ginen.
Dendetatik buelta bat eman eta kirol-praka batzuk erosi ondoren, afaltzera joan ginen. Kasualitatez, bikote euskaldun bidaiari batekin topo egin genuen. Haiekin hizketan aritu ginen afaldu bitartean eta gure bidaiaz eta beraiek egindako bidaiaz, eta bidaia-mota hauek zein nekagarriak eta aldi berean atsegingarriak diren komentatu genuen.
16. EGUNA (SAPA+ HANOIRA BUELTA)
Txangoaren hasieran, beste bi andre hurbildu zitzaizkigun bidaira (gure gidariaren lagunak izango zirela uste dut).
Sapa herria atzean utzita, ezerezaren erdian zegoen janari-postutxo batetik igaro ginen. Postu horretan betiko markatuko ninduen zerbait ikusi nuen. Txakur errea saltzen zuten... oraindik burua mantentzen zuelako konturatu nintzen. Uste dut ez dudala inoiz irudi hori burutik kenduko.
Gida honekin Saparen iparraldea, Ma Tra eta Ta Phin herrixkak (Hmong eta Dzao etniak) bisitatu genituen.
Azkenean, emakumeek beraiek eskuz egindako ehundaka zorro atera zizkiguten. Artelanak, egia esan. Nahikotxo erosi genituen gero lagunen artean oparitzeko.
Hotelekoek logela bat utzi ziguten dutxatzeko eta arropaz aldatzeko. Detaile bat! Maletak han utzi genituen joan arte.
Arratsaldea kalez kale igaro eta azken argazkiak atera genituen. Harritu egin ninduen zenbat ume zeuden Sapan turisten atzetik edo eskumuturrekoak saltzen. Haur batzuk 5 urtera ere ez ziren iristen. Terraza batean esertzen bazinen, dirua eskatzera edo gauzatxoak saltzera hurbiltzen zitzaizkizun. Ulertzen duzunez, ez nuen horretan parte hartuko. Nik supermerkatuan erositako litxarreriak baino ez nizkien eskaintzen eta irribarre handi batekin hartzen zituzten.
Motxilak hartuta, taxi bat erreserbatu genuen eta autobusera eraman gintuen. Azken unean galtzerdi lodi batzuk erosi nituen, bidaian hotzik ez pasatzeko. Hobe aurrea hartzea hotzari.
17. EGUNA (HANOI)
Goizaldeko 04:00ak aldera iritsi ginen hirira. Taxiak gure hotelaren ondoan utzi gintuen, baina ez genuen argirik ikusten eta itxita zegoen. Imajinatu panorama. Ingurutik bueltatxo bat eman genuen eta beste hotel bat ikusi nuen. Gau osoa pasatzeko gelarik ba ote zuten galdetu eta beteta zegoela esan zigun. Zorte txarra!😱 Ez genekien zer egin, nekatuta geunden, ez genuen nora joan eta ez genuen gogorik ordu horietan hiri ezezagun batetik bakarrik ibiltzeko. Atzera itzuli ginen, taxiak utzi gintuen plazara. Miraria bat-batean sortu zen! Irekita zegoen kafetegi bat ikusi genuen (Vivienne Café) eta hara joan ginen. Zuku batzuk eta tarta zati bat hartu eta bertan lasai asko egoteko esan ziguten, nahi genuen denbora guztia. Taberna kanpoan zuten mahaitxo batean eseri ginen.
Eszena bitxia zen: kale osoa ilunpetan, gu tarta jaten eta gure oinak mugitzen, kaleko arratoiak hurbil ez zitezen. Uste dut bi ordu baino gehiago egin genituela han eserita bonbilla piztu zitzaigun arte. Gure erreserban hotela 24 orduz irekita zegoela jartzen zuen. Beraz, ez motz, ez nagi, bigarren aldiz Splendid Holiday hotelera hurbildu ginen. Oraingoan atea jotzen hasi ginen lotan zeuden bi harreragileak esnatu genituen arte. Modu onean azaldu genion neskari erreserba bat genuela eta ea posible zen hotelera pasatzea eta gela komunean geratzea. Ezetz esan zigun. Nekatuta eta etsita nengoenez, hotelak 24 orduz irekita egon behar zuela eta ez genuela non erori aurpegiratzen hasi nintzaion. Hain gaizki ikusi ninduen, atea ireki eta harrerara sartzen utzi zigula.
Gau osoa eman genuen berarekin hizketan eta bisitatzeko tokiak gomendatu zizkigun. Ederki portatu zen egia esan.
Gau osoa eman genuen berarekin hizketan eta bisitatzeko tokiak gomendatu zizkigun. Ederki portatu zen egia esan.
Gela bat eman ziguten ordua baino lehen eta atseden hartzera geratu ginen pixka batean. Atseden hartu ondoren, mundua 🌏 desberdin ikusten da.
Arratsaldean, hurrengo egunean Vietnamen egingo genuen azken txangoa prestatzen amaitu genuen. Patata frijituak zuku batekin jan ondoren, Literaturaren tenplura abiatu ginen, bakea eta historia Hanoi inguruan. Konfuzioren omenezko tenplua da, aldi berean Vietnamgo lehen unibertsitatea izan zena.

Taxi bat hartu genuen lakuaren ekialdera itzultzeko. Buelta bat eman ondoren, janari azkarreko kate batean afaldu genuen: Lotteria. Afaltzen amaitu bezain laster, euria barra- barra hasi zen. Eskerrak aterkia eskuan genuela. Hango estolderia ez da hemengoa bezalakoa, beraz, oinak bustita eduki genituen, estoldek ez baitzuten ura irensten. Eguzki-oihal baten azpian itxoin behar izan genuen euria pixka bat gelditu arte. Eta gelditu zen. Hanoiko ikuspegiez gozatzeko aprobetxatu genuen terraza batetik smothi fresko bat hartu bitartean.
Night Marketetik buelta bat eman genuen gure hotelera oinez itzuli aurretik. Bihar goiz esnatu beharra geneukan.
18. EGUNA (HALONG BAY)
Gure motxilak hotelean bertan utzi genituen, txangotik bueltan hotel berdinera bueltatzeko asmoa geneukalako. Horrela, gure gauza guztiekin kargatu beharrean, motxilatxo txikiago batean eraman genuen egun baterako beharrezkoa. Gosaldu ostean, taxia etorri zitzaigun gure bila eta autobusera eraman gintuen.
Agentzia ezberdinetan konparaketak egin ostean, guk itsasontzia Holiday Travelling agentziarekin hartu genuen. Gure itsasontzia erdi- mailakoa zen: 2 egun eta gau bat pasatzeko logela egokia, janaria oso ona, itsasontzia ederra ...
Itsasontziaren izena: Majestic Cruise
Prezioa: 104€ inguru petsonako
08:30etan Halong Bay-rantz abiatu ginen; 3,5 orduko bidaia izan zen. Planetako altxor natural handienetako bat da. Portura iritsi eta ongi etorria eman ziguten Majestic Cruisen, ongietorri edari batekin. Segurtasun-jarraibide labur batzuk eman zizkiguten eta ganbaren check in-a egin genuen. Bazkari batez gozatu genuen Halongeko badia zoragarrian nabigatzen ari ginela eta badiako formazio harritsu liluragarriak miretsi genituen. Kondairak dioenez, ama dragoi batek eta bere semeak, vietnamdarrak defendatzeko, txinatar ontziei eraso egin zieten, su jainkotiarra, esmeraldak eta jadeak nahastuz. Bitxiak badian sakabanatuta geratu ziren eta orain ikusten ditugun uharteak sortu zituzten.
Majestic ontzira itzuli eta Pearl Farmera eraman gintuzten kayak egitera herrian zehar.
Dutxarako eta erlaxatzeko denbora eman ondoren, sukaldaritza saio bat izan genuen, Majestic Halong Cruiseko sukaldariak zuzenean gidatua. Vietnamgo plater tradizionalak praktikatzeko aukera izan genuen, hala nola udaberriko biribilkia edo Vietnamgo sukaldaritza ospetsua.
Afari aberatsaz gozatu genuen ohera joan aurretik.
A ze gaua... a zer tximistak ⚡⚡, nolako euria ☔... Beldur pixka bat pasatu nuen.
Badiako paisaiaz gosatu genuen gosaldu bitartean. Ondoren, Sung Sot kobazulora eraman gintuzten eta gidariarekin batera haitzuloa bisitatu eta esploratu genuen.
Bazkaria baino lehen, badian zehar bueltatxo bat eman ziguten, azken bueltatxoa portura joan aurretik.
Eguerdirako Hanoien bueltan geunden eta arratsaldea erosketak egiteko erabili genuen kaleetatik galduz: poltsak, motxila, opil tipikoak ...
Aho-zapore onez agurtzeko gure pizzeria gogokoenera joan ginen afaltzera, bidaia honetan askotan aipatu dizudan horretara. Oraingoan ere ez zigun huts egin.
Pena handiz agur esan behar genion bidaiari, bizitza osorako markatuko ninduen bidaia.
Oroitzapen ederrak daramatzat, milaka abentura eta anekdotaz betea, nire hurbileko inguruari kontatzeko.
20. EGUNA (HANOI- HONG KONG)
Agur Hanoi , agur. Agur Vietnam, agur.
Aireportura eramango zigun private car bat kontratatu genuen 12€-gatik.
Gure bidaia oraindik ez zegoen bukatuta Hong Kongerantz abiatu ginen triste, burumakur, nostalgiaz betea.
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan













































