- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan

Izan zenaren handitasuna, mantentzen da.
2018an, Camboya & Vietnam bidaia egin genuen. Bilbo- Hong Kong helgaldia hartu genuenez, 2 egunez egon ginen bertan.
Bisitatu 2 egun Hong Kongen sarrera informazio gehiago nahi baldin baduzu.
Hemen uzten dut bidaia honen ibilbidea:
Uztailak 14-15 HONG KONG
Uztailak 15 SIEM REAPERA HEGAZKINA (CAMBOYA)
Uztailak 16-17 SIEM REAP
Uztailak 18 HO CHI MINHERAKO BIDEAN
Uztailak 19 HO CHI MINH
Uztailak 20 MEKONG DELTA
Uztailak 21 HO CHI MINH + HOI ANERA HEGAZKINA
Uztailak 21-22-23-24 HOI AN
Uztailak 24-25-26 HUE
Uztailak 26 HUE + TAM COCERA TRENA (GAUA)
Uztailak 27-28-29-30 TAM COC
Uztailak 30-31 HANOI + SAPARA TRENA (GAUA)
Abuztuak 1-2-3 SAPA
Abuztuak 3 HANOIRA TRENA (GAUA)
Abuztuak 4 HANOI
Abuztuak 5 HALONG
Abuztuak 6 HANOI
Abuztuak 7 HANOI-HONG KONG
Hurrengo lerroetan Camboyako egunak kontatuko ditut, zehazki Siem Reapen egindako 3 gauak.
ZER IKUSI? EGUNEZ EGUN.
Zenbait gomendio hasi aurretik:
- Siem Reapetik motxilan janaria eta ura eramatea.
- Ez ahaztu txanoaz, eguzkitako kremaz, eguzkitako betaurrekoetaz ... Arropa erosoa eraman eta tenpluetarako oinetako egokiak.
- Arropa egokia erabiltzea gomendatzen da. Tenpluetara sartzeko, beharrezkoa da sorbaldak eta hankak estalita izatea.
1. EGUNA (ARRATSALDEA)
Gure hegazkina arratsaldez irten zen Hong Kongetik Siem Reaperako norabidean. Arratsaldeko 15.50h-tan irten eta bi ordu eta 45 minututan gure hurrengo helmugako aireportuan geunden poz- pozik eta irrikitan.


Srah Srang lakuaren ondotik pasa ondoren, egun honetako azken geldialdia heldu zitzaigun.
3. EGUNA.
Tenpluan tximinoak daude eta solte dabiltza. Ni zuek izanda ez nintzateke larregirik hurbilduko badaezpada. Janaria eta objektu txikiak ere ondo gordeta eraman beraien albotik pasatzerakoan, oso lapur onak dira eta.🐵 Ez dizuet gezurrik esango, emozionatuta nengoen tenpluan tximinoak solte zeudelako. Hasieran zeharka begiratzen nien, ez nintzen animalitxo horietaz fidatzen!
Kanbodiarrek tenplu honi "Angelina Jolieren tenplua" deitzen diote, "Lara Croft: Tomb Raider" filma grabatzeko aukeratutako tokietako bat izan baitzen.
Lurra zapaldu bezain pronto, bisari dagozkion izapide guztiak egin, motxilak hartu eta aireportuaren kanpoaldean geunden. Egiten zuen beroa eta hezetasuna ikaragarria zen eta gaineko jertse guztiak kentzen hasi ginen.
Bat- batean, gizon kuadrilla bat hurbildu zitzaigun ingelesez berba egiten. Eta momentu horretan ezagutu genuen SUNY💚💚, Camboyatik egin genuen bidaian zehar izan genuen konfiantzazko gidaria eta laguna.

Bi egunetarako Tuk tuka 50$ ordaindu genuen (negoziatu egin behar da). Honetan ibilbide luzea, laburra, egunsentia eta Banteay Srey hitzartu genituen.
Adostu prezioa, ordutegiak eta ibilbideak tuk- tukera igo aurretik eta ez ordaindu diru guztia hasieran. Erdia igotzerakoan eta beste erdia bukaeran.
Tuk tukean nengoen bitartean, hainbat pentsamendu pasatu zitzaizkidan burutik, zoriontsu nintzen, seguruenik azken hilabeteetan planifikatzen ibilitako bidaia egiten nengoelako eta nire lehendabiziko bidaia luzearen emozioak pil- pilean nituelako.
Sunyrekin ti-ta batean heldu ginen hotelera, gidatzeko modu bitxia baitute. Klaxon- hotsa gora, klaxon-hotsa behera... ondoko tuk tukarekin istripu bat izango duzula pentsatzen duzunean, elkarri klaxona jo eta bolanteari gira egiten diote, elkar errespetatuz. Beraien artean ulertzen eta errespetatzen diren artean... guri bost!
Hotelera heldu ginenean dutxa bat hartu eta kalera irten ginen. Gaua zenez, Pub Streeteko jatetxe batean afaldu genuen.
Kaleko postuetako "izozki frijitua" probatu gabe ezin zarete joan, guztiz gomendagarriak. Uste dut gauero bat jan nuela.
2. EGUNA.
Gosaldu eta gero, Suny hotelaren atean itxaroten genuen irribarretsu. Gu ere oso pozik geunden Angkorreko tenpluak bisitatzeko irrikitan geundelako.
Jakin, Angkorrek milioi bat biztanle zituela. Etxeak, jauregiak eta eraikin publikoak egurrez eraikitzen ziren, adreiluzko edo harrizko egiturak jainkoentzat erreserbatuak baitzeuden. Munduko zortzigarren miraria da eta egia esan ez nau harritzen. Ni txundituta geratu nintzen, inoiz ahazten ez duzun leku horietakoa da.
Mota ezberdinetak sarrerak daude (pertsonako):
⧫ 1 egun: 37$
⧫ 3 egun: 62$
⧫ 7 egun: 72$
Guk 3 egunetarako sarrera erosi genuen, nahiz eta hirugarren egun hori ez aprobetxatu.
Txartelak bisitariak gorde behar ditu eta txarteldegiko langileari erakutsi, hala eskatzen bada.
Sarrerak gune ofizialean soilik eros daitezke. Hori da egin genuen lehen gauza, Sunyk leihatilara hurbildu gintuen tuk tukean, Siem Reap erdigunetik 8 km ingurura baitago.
Tenpluak urteko egun guztietan daude irekita, 5.30etatik 17.30etara.
Angkor bisitatzeko, gaur egun bi aukera baino ez dituzu: bizikleta eguzki kiskalgarriaren azpian edo tuk tuka (gehienez 4 pertsona).

Lehenengoz, Banteay Srey bisitatzera joan ginen, urrunena da eta. Bidean umeak jolasten, behiak, errepide ondoko janari- postuak... ikusten joan ginen. Harri larroseko tenplu batekin topo egin genuen, ederra benetan! Emakumeek soilik eraiki zutela uste da, bere eskulturen fintasunagatik.

⏩Preah Kahn. Monastegi handi bat da, pasabidez eta baxuerliebez betea. Jatorriz monasterio budista eta geroago, Jayavarman VII.a erregearen egoitza izan zen.
Hormetan zehar, harrian sartzen diren zuhaitz erraldoiekin topo egiten duzu, sustraiak nonahi dituztela eta adaxka oso altuekin. Harritu egin nintzen zuhaitz garai horiek zutik nola jarraitzen duten ikusteaz! HARRIGARRIA!!
Beroa, izerdia, gosea ... dena ate joka izan arren, Sunyk hurrengo geldialdira eraman gintuen.
⏩Preah Neak Poan. Lau urmael txikiagoz osatutako aintzira biribil baten erdian dagoen dorre txikia. Aparkalekutik dorrera doan bidea ikaragarria da; uraren gainetik doan egurrezko pasabideak, bi alboetan, paisaia bitxia erakusten digu.
Hurrengo geldialdira iritsi eta itzalaren bila hasi ginen zertxobait bazkaltzeko. Guk eraman genuen jana, hotel ondoko supermerkatuan erosita. Denbora batez Sunyri libre eman genion.
⏩Ta Som. Tenplu gehienak bezala, lau sarrera ditu puntu kardinaletara begira. Gu mendebaldetik sartu ginen, Neak Pean bisitatzetik gentozen eta. Atearen goikaldean, beti bezala, buda aurpegiek jasotzen gintuzten.
Sunyri siestatik esnatu ondoren, bideari ekin genion, nekatuta baina goizeko ilusio berdinarekin.
⏩East Mebon. Tenplu hau, X. mendearen amaieran eraiki zen eta Angkorren ondoren, parke arkeologikoaren barnean dagoen mendixka formako tenplurik handiena da.⏩Pre Rup. Tenplu hinduista hau Shiva jainkoari eskainia dago eta ikerketen arabera, tenplu hau hil errituetarako zela uste da. Tenpluak piramide-forma du eta hiru mailatan banatuta dago. Azken mailan bost dorre altxatzen dira, ikusgarrizko bistak eskainiz.
⏩Banteay Kdei. XII. mendearen amaieran eraikitako monasterio budista da. Denboraren joanak eraso egin dion arren, khmer arkitektura behatzeko tokirik hoberenetako bat da.
Bete-beteko egunaren ostean, dutxa hartu eta kalera irtetzeko momentua iritsi zitzaigun. Siem Reapeko merkatutxoetatik bueltatxo bat eman eta bidaiako lehen erosketak egiten hasi ginen. Leku guztietatik eraman behar da oroigarriren bat ...😜
Berandutu baino lehen afaltzeko toki bat bilatu genuen...
JATETXEA: Cambodian BBQ
Toki perfektua da sentsazio berriak aurkitzeko. Haragi sail batekin datoz, ahatea, behia, arraina, oilaskoa, txerrikia, txipiroia, ganbak... Abenturazaleago sentitzen bazara, igelak, kanguruak, ostrukak eta krokodiloak ere badituzte. Gu abenturazaleak bai, baina hain ausartak ez!
Egia esan janaria hamarrekoa izan zen, kalitate- prezio bikaina.
Eguna ezin izan genuen amaitu "izozki frijitua" jan gabe, oraingo honetan beste zapore bat probatu genuen. Berandutu baino lehen, hotelera joan ginen.
Goizaldeko 5.30etan Angkor Waten geunden egunsentia ikusteko asmotan. Heldu ginenean oraindik gaua zen eta hotelean prestatu ziguten piknika gosaldu genuen.
Gu bezala, beste hainbeste, eguzkia noiz irtengo zain. Zain eta zain, zain eta zain... Irten zen? Ba ez, egun lainotsu bat aukeratu genuen egunsentia ikusteko😡 (egin barre lasai).
Dena den, Angkor Wat bisitatu ahal izan genuen lasai, jende larregirik gabe. Zerbait positiboa ateratzearren goiz jeikitzeari!!
Jainko hinduei eraikitako tenplua da. Hiru tontorrek triada hinduista irudikatzen dute. Siem Reap inguruan ezin da egon Angkor Waten tontorra baino altuera handiagoko eraikuntzarik.
Euria hasi zen☂☂. Egia esan ondo etorri zitzaigun, behintzat gu freskatzeko. Hezetasun maila altua da eta momentu batzuetan zaila egiten da, nekatu eta gogaitzen zaituelarik. Baina une horietan onena zera da: zauden tokian zaudela, gelditu, arnasa sakon hartu eta zeure ingurura begiratu, bertan egoteagatik zortedun zarela zeure buruari birgogorarazteko. Eta aurrera, irribarre handi batekin!!
Angkor Thomera hegoaldeko atetik sartu ginen, hurbilena zen eta.

XII. mendearen amaieran eta XIII. mendearen hasieran eraiki zen, eskualde budistaren eraginpean. 3 km karratuko harresi- hiria da eta Angkoriano inperioaren azken hiriburua izan zen. Antzinako hiriburuak 5 sarrera ditu, bat ikur kardinal bakoitzean eta bosgarren ate bat, Victoria atea, zuzenean Errege Jauregiaren gunera daramana.
Hegoaldeko atetik sartu baino lehen, ezkerretara, Phnom Bakheng dago. Angkor inguruko eraikin handietako bat. Ilunabarra ikusteko leku ona dela diote. Oso goiz egon behar da horretarako, sarrera mugatua baita.
Orain bai, atea zeharkatu eta Sunyk parking batean utzi zigun. Angkor Thomeko tenplu eta interesgune guztiak oinez bisitatu genituen. Eta lehendabizikoa... Bayon.
⏩Bayon. XII. mendearen amaieran eraikia, bere harrizko aurpegi bikainengatik ezagutzen da. Aurpegi bakoitzak, antzinako Jemer inperioko probintzietakoren batera begiratzen duela diote.
Bizirik baina bustita irten ginen Bayonetik, euriak harrapatu zigulako. Dena den, bidearekin jarraitu genuen eta Baphuon tenplura hurbildu ginen. Phimeanakas tenplu hinduistatik eta elefanteen terrazatik pasatu ginen. Terrazak, bi metro eta erdiko garaiera eta 300 metroko luzera du, elefanteen eskulturez apaindua dagoelarik.
Oso oso nekatuta geunden, hezetasunak ez zigun lagundu. Euria zenez, txubaskeroak atera genituen baina hauek bero gehiago sorrarazten zizkiguten, beraz kendu - ipini eta ipini- kendu ibili ginen.
Parkinera hurbildu ginen Sunyren bila eta hantxe zegoen, gure zain. Tuk tukean gindoazela Sunyk zubi bitxi bat erakutsi zigun.
Eguerdia heltzear zegoela, Ta Kheo eta Thommanon tenpluak ikustera joan ginen. Egia esan ti- ta bisitatu genituen. Eta azkenengora iritsi ginen ...
⏩Ta Prohm. Asko gustatu zitzaidan konplexu monastikoetako bat da, zuhaitzak bere gainean hazi direlako, bere hormak besarkatuz (gu joan ginenean berriztatze lanetan zebiltzaten). Jayavarmen VII.a erregeak eraikiarazi zuen bere amaren omenez. ❤❤
Eta honekin Angkorreko bisita amaitutzat eman genuen. Sunyri agur esateko momentua iritsi zitzaigun...😭 Bidaia osoan zehar presente izan genituen berarekin bizitako uneak.
Berandutu baino lehen gure hotelaren alboan zegoen jatetxera joan ginen.
JATETXEA: Khmer Grill
Gure hoteletik hurbil zegoen jatetxe bikaina, arrazoizko prezioekin. Egia esan nahiko merkea iruditu zitzaigun eta janari oso gozoa. Bertara joanez gero, baietz asmatu!
Arratsaldean, izerdia kenduta, kanbodiar masaje bat ematera joan ginen. Eztakizu nola gozatu nuen eta zeinen ondo etorri zitzaidan ...
Tokia: Samanthi Spa
Prezioa: 28$ /2 pertsona
Ordutegia: 10.00etatik 23.00etara.
Sartzen zarenean, toalla fresko bat eta tea ematen dizkizute. Irtetzerakoan, beste te bat eta mango puxkak ematen dizkizute. Leku bikaina, garbia eta profesional bikainekin.
Berandutu baino lehen, afaldu eta tragotxo bat hartzera joan ginen Pub Streeteko taberna batera. Egiten zuen tenperaturarekin, ezin hobeto sartu zitzaigun Mojitoa!
Atseden hartu eta gosaldu ondoren, hoteleko igerilekuan geratzea erabaki genuen bazkal ordura arte.
JATETXEA: Spoons
Janari oso ona, aurkezpen bikaina eta langile oso adeitsuak. Hori guztia gutxi balitz, lan sozial handia egiten dute, Kanbodiako gazteei prestakuntza eta ostatua emanez. KALITATEA!
Arratsaldean gure bila etorri ziren Cambodiatik Vietnamera salto egiten lagunduko zigun autobusera hurbiltzeko. Baina hori beste baterako utziko dugu ...
NON EGIN LO?
KING ROCK BOUTIQUE HOTEL. Leku erakargarria, bibratzailea eta lasaia. Kokapen ezin hobea du, eskola baten aurrean dago, Night Streetetik 5 minutura. Iritsi ginenean, beroaz itota, zuku gozo batekin ongi etorria eman ziguten. Terrazadun gela oso zabala eta komuna are gehiago (bitan bananduta: dutxa- gunea eta komuna).
Gosaria bikaina iruditu zitzaigun. Esan, sukaldaritza tailerrak ere antolatzen dituztela.
Gehien nabarmenduko nukeena bezeroekin duten arreta da. Gurekin bikain portatu ziren, ardura handia erakutziz.
(Wat Damnak Road, Sala Kamreuk Commune, Siem Reap 85563 Camboya)

- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan











