4 EGUN ERROMAN

     

                       Ehun metrotik behin, mundua aldatu egiten da.

Gabonetan Erromara bidaiatzea esperientzia berezia da, zentzumen guztiak pizten dituena. Hiriak bere ohiko handitasun historikoa mantentzen du, baina garai honetan argi epelak, apaingarriak eta kaleetako giro alaia gehitzen zaizkio. 

Neguko eguzki leunak fatxadak urre kolorez margotzen ditu, eta terrazetan kafe bero baten bueltan biltzen dira bisitariak zein bertakoak. Denda txikiek erakusleihoak apaintzen dituzte, gozotegiek usain gozoak zabaltzen dituzte, eta bazter askotan aurki daitezke jaiotzak eta artisau lanak.

Erroman, Gabonak ez dira soilik ospakizun bat; tradizioaren, historiaren eta eguneroko bizitzaren arteko nahasketa bizia dira. Hiriak erritmo berezi bat hartzen du, lasaiagoa baina aldi berean biziz betea. 

ZER IKUSI? EGUNEZ EGUN.

1. EGUNA

Goizean abiatu ginen Bilbotik. Ordu batzuk geroago, 13:35erako, dagoeneko Erromako aireportuan geunden. Lehen inpresioek berehala harrapatu gintuzten.

Aireportutik gure ostatura iristeko taxi  bat kontratatu genuen. Tarifa finkoa da Erroma erdialderaino (50 €) eta zure ostatuko atean uzten zaitu. 5 €-ko deskontua ematen dizute bueltan erabiltzeko, gehi hiriko mapa bat.

Martxaren arabera bazkaldu genuen, eramateko janaria jartzen zuten jatetxe batean, baina guk han bazkaldu genuen. Eskatu genituen pastak oso gozo zeuden baina garesti.

Arratsaldean egin genuen lehenengo gauza free tour bat izan zen. Bi orduko ibilbide gidatu honetan, Erromatar Inperiotik hasi eta Pizkundera —eta harago— doan arkitekturaz gozatu genuen.Tourra Piazza di Spagna plazan hasi zen. 

Plazatik Trinità dei Monti elizaraino igotzen den eskailera dotore eta ikonikoa igo genuen. Piazza ezberdinetatik pasatu ginen, esaterako Piazza Colonnako Marco Aurelioren Zutabe zizelkatua gertutik miretsi genuen. 
Adrianoren Tenpluaren aurrean, mendeetako historia nola gurutzatzen den ikusi ahal izan genuen.
Eta, noski, ibilbidea amaitzeko, Fontana di Trevi erromantikoaren aurrean giroaz blaitu ginen.
Horrez gain, datozen egunetan berriro ikusiko genituen leku gehiago bisitatu genituen. Gaua aprobetxatuz, Koliseora hurbildu ginen eta bere argiztapenaz gozatu genuen. 
Afaltzeko, Koliseotik gertu dagoen jatetxe batera joan ginen entsalada bat, barazkitxoak eta pizza batzutaz gozatzera.

2. EGUNA

Goiz esnatu ginen Vatikanora joateko. Vatikano Tiber mendiaren mendebaldeko tontor txiki baten gainean dago. Ba al zenekien ez dagoela Vatikano baino herrialde txikiagorik? 0,44 km²-ko azalera du, eta 900 pertsona inguru bizi dira guztira. Civitatisetik sarrerak hartu genituen Eliza Katoliko Erromatarraren arte bildumarik handiena biltzen duten Vatikanoko Museoak bisitatzeko. 
Bisitaren hasiera eskailera kiribilean edo Bramanteren eskaileran hasi genuen.
Areto eta galeria ezberdinetatik pasatu ginen ...
Kapera Sixtina enblematikora ere sartu ginen, Erromako altxorrik handienetakora. Bi artelan ospetsu ditu: Michelangeloren sabaiko freskoak eta haren Azken Epaiketa.
Museoak eta kapera bisitatzeko, 3 orduko tourra kontratatu genuen EnRoma webgunetik, 52 eurotan.
Onena sarrera guztiak aldez aurretik Internetez hartzea da.
Hortik San Pedro basilika bisitatzera joan ginen. Italiako basilikarik handiena, bikainena eta ikusgarriena. Hainbat mirari artistiko ditu, Italiako hiru lan ospetsuenetakoak barne: Michelangeloren Pietatea, kupula eta Berniniren 29 metroko brontzezko baldakina aita santuaren aldarearen gainean.
506an basilika berri bat eraikitzen hasi zen. Arkitektoa hil ondoren, beste arkitekto batzuk jatorrizko planoak aldatzen saiatu ziren, eta, horrela, obra eten zuten. Ia ez zen aurrerapausorik eman, harik eta 1547an Michelangelok proiektua bere gain hartu zuen arte, 72 urte zituela. Ez zuen amaitu.
Balkoi nagusitik, Aita Santuak bedeinkazioa ematen du Gabonetan eta Aste Santuan.
Irteeran, mezaren baterako prestatzen ari ziren San Pedro plazarekin topo egin genuen. Goitik ikusita, sarraila-begi erraldoi baten antza du.
Azken buelta bat eman genuen Vatikanotik Rione XIV Bistrotera bazkaltzera joan aurretik. Janari eta arreta bikaina duen leku txiki eta erosoa da. Pasta eta lasagna goxoa jan genuen; bereziki aipamena lasagnaren etxeko tomateari.
Bazkal ostean, Vatikano atzean utzi genuen. Toki hau ez da handitasuna bakarrik, engainuzko eta lizunkeriazko istorioen iragan iluna ere bada. 
Arratsaldeko lehen zatian, Gaztelua eta San Angelo zubia eta Piazza Navona bisitatu genituen. Plazara bidean ezin izan genuen Gelateria Frigidariuma galdu. Txokolatez estalitako izozki krematsu eta gozo bat jan genuen!! 
Abenduan Gabonetako azoka antolatzen da. Plazan 3 iturri aurkituko dituzu:
·Fontana dei Quattro Fiumi. Egiptoko obelisko zorrotz bat eta Nilo, Ganges, Danubio eta Rio de Plata ibaien pertsonifikazio gihartsuak erakusten ditu, orduan ezagutzen ziren lau kontinenteak bezala.
·Fontana del Moro.
·Fontana Neptuno. Neptuno irudikatzen du, itsas munstro baten aurka borrokan.


Gainera, plazan honako hauek ere aurkituko dituzu:
·Eliza di Sant 'Agnese in Agone. Eliza barrokoa da, fatxada ikusgarria eta barrualde gangadun aberatsa du.
·Santa Maria Sopra Minerva basilika. Erromako eliza gotiko bakarra da.
Arratsean Trasteverera joan ginen. Beste auzoekiko desberdina da, giro handikoa, bohemioa eta mota guztietako jendearekin. Paseatzen ari ginen bitartean, Santa Maria basilika topatu genuen. Erromako zaharrena da, Ama Birjinari eskainia. Terraza batean freskagarri bat hartu ondoren, afaltzera joan ginen.
Jatetxea: Prosciutteria Cantina dei Papi. 
Toki ona Toskanako sukaldea probatzeko. Fianbrez, gaztaz, frutaz eta olibaz betetako oholak.

3. EGUNA
Hegoaldean, antzinako hiriaren hondamendi handia dago. Apartamentuan gosaldu ondoren, metroa hartu genuen Koliseoan gelditzeko.
UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen eta mundu modernoko 7 mirarien zerrendan agertzen da. Vespasiano enperadoreak K.o. 72. urtean agindu zuen eraikitzea. Baina ez zen bukatuta ikusteko bezain beste bizi, eta bere semeak bukatu zuen obra. Inaugurazioa zela eta, 100 eguneko jolasak egin ziren eta 5.000 animalia hil ziren. Geroago, Trajanok 117 egun iraungo zuen sarraskia antolatu zuen, eta 9.000 gladiadore eta 10.000 animalia hil ziren.
50.000 lagunentzako lekuarekin, Europako lehen anfiteatro finkoa eta handiena izan zen. Gladiadoreen arteko borrokak V. mendean debekatu ziren, baina basapiztiekin borrokak VI. mendearen erdialdera arte iraun zuten.
Ikusleen eserlekuak hiru solairutan banatzen ziren: behekoan, magistratuak eta goi funtzionarioak; erdian hiritar dirudunak, eta goiko harmailetan bestelakoak.
Sarrera: 19€ (24 ordu – Koliseoa, Erromatar Foroa, Palatinoa).
Ordutegia: 9.00 – 16.30
Handik irtetean, Konstantinoren arkua aurkituko duzu. Arku hirukoitza, k.o. 315. urtean eraikia. 25 metrorekin, Erromako arkurik handiena da.
Hurrengo geltokia... Palatino mendiaren hondarrak. Han, izatez Romulok hiria sortu zuen K.a. 735ean, bere anaia bikia, Remo, hil ondoren.
Zer ikusiko duzu bertan?
·Stadio. Antzinako jauregi inperialaren zati bat, enperadoreek jokoak eta ekitaldi pribatuak egiteko erabili zuten.
Septimio Severoren termak eta Domus Severiana jauregia ere ikus daitezke. Hemendik Zirku Nagusia miretsi daiteke.
·Domus Augustana eta Domus Flavia, jauregiaren zati publikoa. 
·Orti Farnesiani. Europako lorategi botaniko zaharrenetako bat. Iparraldeko muturrean dagoen balkoi batek, Erromatar Foroaren gaineko bista ikusgarriak eskaintzen ditu.
Erromatar Foroa. Tenplu eta espazio publikoen auzo ikusgarria, Erromatar Inperioaren gune sozial, politiko eta komertzial bihurtu zena. Inperioa erori ondoren, abandonuan erori zen, eta azkenean artzaintza-lur gisa erabili zen. Erdi Aroan, bere harria eta marmola arpilatu egin zituzten. Gaur egun, hondakinen bilduma da.
·Via Sacra eta Julio Zesarren tenplua.
·Curia eta Lapis Niger. Erromatar senatuaren egoitza, beranduago Erdi Aroko eliza bihurtu zen. Aurrean Lapis Niger dago, Romuloren hilobia omen zegoen.
·Septimio Severoren eta Rostriren arkua. 23 metroko garaiera duen arkua da eta gertu Rostri podiuma dago. 
·Saturnoren tenplua eta inguruak. Tenplu garrantzitsua izan zen, altxor nazionalaren egoitza ere bazena. 
·Julia basilika eta Kastor eta Poluxen tenplua. 
·Vestalen etxea eta Majencioren basilika. 
·Titoren arkua.
Erroma sortu zen zazpi muinoetako batetik atera ginen, Campidogliotik. 
Campidoglio plaza, Miguel Angelek diseinatua, Erromako plazarik ederrenetakoa da. Hemen Erromako udaletxea (Palazzo Senatorio) topatuko duzu. 
Campidoglioren atzealdetik Erromatar Foroaren ikuspegi pribilegiatuak dituzu.
Apurka-apurka Piazza Veneziara jaitsi ginen.
·Santa Maria basilika Aracoeli.
·Vittoriano. Italiako lehen erregearen omenez eraikitako marmol zurizko molea. Merezi du terrazara igotzea, bista ederrak dituelako eta, gainera, doan delako.
Autobusez joan ginen Erromako merkatu nagusira bazkaltzera, eta bertan eskaintza gastronomiko zabala dago (pizzak, hanburgesak, pasta...).
Bazkalostean, autobusa hartu genuen berriro, Priorato di Maltako hiribildura joateko. Ate berdeko sarrailaren begitik begiratuz gero, San Pedro basilikako kupula ikus daiteke. Toki honetatik hiru estatu aldi berean ikusten dituzu: Vatikanoa (bere Basilika eta kupula), Italia eta Maltako Ordena subiranoa, beste herrialde baten lurraldetzat hartzen dena, nazioarteko erakunde independentea.
Hortik Bocca della Verita ikustera joan ginen. Marmol erraldoizko disko batean zizelkatutako aurpegi bizardun hau Erromako bitxikeriarik ezagunenetako bat da. Kondairak dioenez, eskua ahoan sartu eta gezur bat esaten bada, ahoa bat-batean itxi eta kosk egingo dizu. Jatorrian, iturri baten edo estolda baten estalkia zen.
Ordutegia: 9.30 – 16.50
Abenduaren 24a eta amaren urtebetetzea zenez, afaria jatetxe guay batean erreserbatuta geneukan, baina lehenago Panteoitik pasatu ginen. K.o. 125. urtekoa da. Panteoia, grezierazko pan (dena) eta theos (jainkoa) hitzetatik eratorria, errege hondarrak dauden hileta-ganbera garrantzitsu bihurtu zen.
Sarrerako arkupe monumentala 11.8 m-ko altuerako 16 zutabe korintoarrek osatzen dute.
Jatetxea: Clorofilla

4. EGUNA
Bikain gosaldu genuen gure eguna ondo hasteko. Eta dagoeneko bisitatuta geneukan leku batean hasi ginen. Orain goizez lasai bisitatu nahi genuen.
Fontana di Trevi. Erromako iturririk ospetsuena da. Marmol zuri aparduna eta esmeralda koloreko ura duen obra barrokoa, 20 metroko zabalera eta 26 metroko altuera duena. Nicola Salvik diseinatu zuen 1732an eta itsasoko jainkoaren gurdia ageri da.
Tradizioak dio uretara txanpon bat bota behar dela, Erromara itzultzea bermatzeko. Kalkuluen arabera, 3.000€ inguru botatzen dira egunean. Dirua egunero jasotzen da eta Caritasi ematen zaio.
Txanpona botatzeko protokoloa: eskuineko eskuarekin, ezkerreko sorbaldaren gainetik, iturriari bizkarra emanez.
Bidaia honen hasierara itzuli ginen, Piazza di Spagnara. Eskalinata (Francesco de Sanctis italiarrak diseinatutako 135 maila) 1725ean eraiki zen. Debekatuta dago harmailetan eseri, jan eta edatea. Baita maletak arrastatzea ere.

Bere gainean Chiesa della Trinitá deo Monti dago. Eskailera-mailen hasieran, Barcaccia hondoratzen ari den itsasontzi baten iturria dago.
Paseotxo bat emanez Piazza del Popolora iritsi ginen. XVI. mendean eraikia, Erromako plaza ezagunenetako bat da, eta, jada, Erromatar Inperioaren garaian, hirirako sarreratzat hartzen zen. Mendeetan zehar exekuzio publikoen eszenatokia izan zen. Obeliskoak, bere erdian dagoena, 36 metro neurtzen du, eta antzinako Egiptotik ekarri zuen Augustok. Bertan, Chiesa di Santa María del Popolo ere aurki dezakegu.
Eta exekuzioen eszenatoki batetik bestera joan ginen, Campo de Fiorira. Egunez hiriko azokarik ospetsuenetako bat hartzen du.
Ghetto judua. Artisauen estudioekin, denda txikiekin, okindegiekin eta trattoriekin. 1943ko urriaren 16an naziek auzo hau inguratu zuten, 1000 judu baino gehiago harrapatuz, euren etxeetatik indarrez ateraz Auschwitzera deportatuak izateko. Kaleetan paseatu ahala, Holokaustoko erromatar biktimak oroitarazten dituzten plakak ikusiko dituzu, biktimen etxeen aurrean.
Berandu samar egin zitzaigunez, kosta egin zitzaigun jateko lekua aurkitzea. Baina jatetxe batean ilara pixka bat egin ondoren, sartu egin ginen. Nik boloseña bat eskatu nuen, albondigekin.
Dortoken iturritik pasatu ginen, Marceloren antzokitik (Koliseoa miniaturan)... berriro Fontana de Trevin amaitu arte. Gure azken eguna zen hirian, beraz, azken buelta bat eman nahi izan genuen ingurutik, apartamentura erretiratu eta afaltzeko pizza pare bat eskatu aurretik.

Eta hurrengo egunak... Florentzian.

 NOLA MUGITU GAITEZKE?
Hirian ibiltzeko, sarrera honetan ikusiko duzunez, oinez joatea gomendatzen dut beti, baina ibilbide luzeagoetarako hiri-busak edo metroa erabili. Billeteek 1,50€ balio dute.



Egin atzera