4 EGUN ERROMAN

2 EGUN ZAMORAN

Kastilla eta Leongo ipar-mendebaldean kokatuta, Zamora probintzia Espainiako altxor ezkutuetako bat da. Bere hiriburua, Zamora hiria, “erromanikoaren hiria” bezala ezagutzen da, izan ere, Europako erromaniko tenplu gehien kontzentratzen ditu leku txiki batean. 

Bi egun nahikoak dira Zamoraren esentzia harrapatzeko. Hurrengo lerroetan bi eguneko ibilbidea proposatuko dizut.

1. EGUNA.
Eguna Sanabriako Lakuko Parke Naturalean hasiko dugu. Aparkalekutik 6km joan-etorriko mendi-ibilaldi sinple eta atsegin baten hasiera da. Bertan, Arrainen aintzira eta Behorren aintzira bisitatzen dira.
Bertan ogitarteko batzuk jateko aprobetxatu genuen.

Hortik Erdi Aroko xarma berezia duen herri zoragarri batera joan ginen, Puebla de Sanabriara. Kale harritsuetan zehar paseatu genuen bisitariarentzat ezinbestekoak diren leku batzuk bisitatuz:

Benaventeko Kondeen Gaztelua. XV. mendeko gaztelu ikusgarria, herriaren goialdean kokatua, Sanabria haraneko bistak miresteko leku ezin hobea.

Alde zaharretik bueltaka geundela, Santa María del Azogue elizatik pasatu ginen, erromaniko eta gotiko estiloko eliza, xehetasun arkitektoniko paregabeekin.
Ezin dituzu galdu beheko zubitik dauden ikuspegiak!
Benaventen geneukan ostatua. Dutxatu eta zerbait hartzera atera ginen. Tabernetan giroa zegoen, herri alaia iruditu zitzaidan.
Berandu baino lehen afaltzera joatea erabaki genuen.
Jatetxea: El Pikaro
Oso ondo afaldu genuen, hestebeteak eta txuleta ... probatu beharra zegoen.

2. EGUNA.
Zamora ez da Espainiako tokirik ezagunena, baina behin bisitatuta esan dezaket xarma berezia duela. Zer ikusi dezakezu Zamoran?
⏩Santiago del Burgo eliza. Hiriaren bihotzean dago, Plaza Mayor parean, eta XII. mendekoa da.
⏩San Juan Bautista eliza. XII. mendean eraikiaerromaniko estilo garbia du, baina geroagoko estilo gotiko eta barrokoko ukituak ere baditu. 
Aste Santuko prozesioetan, puntu estrategikoa da, hemendik igarotzen dira hainbat kofradia.
Aurrean XV. mendeko errenazentista jauregi ikusgarri bat dago: Alba eta Aliste kondeen jauregia. Gaur egun paradore gisa funtzionatzen du.
Gaztelua. XI. mendekoa. Barruan museotxo bat dago, baina benetako altxorra goialdeko ikuspegia da: hiri osoa eta Duero ibaia, ikusgarri.
Zamoran paseatzea denboran atzera egitea bezalakoa da. Kale harritsuak, plazak, eta eraikin historikoak nonahi. 
Toro herrira joan ginen eguerdian. Kasualitatez Erdi Aroko merkatu ezagun bat zegoen, urtero bisitari ugari erakartzen dituena. Herria postuz eta apaingarriz beteta zegoen. Artisauak, musikariak, zaldunak eta pailazoak kaleetan barna zebiltzaten.
Erosketa pare bat egin ondoren, libre zegoen terrazatxo batean tapa batzuk jan genituen.
Benaventera itzuli nahi genuen, herriaz berriro lasai gozatzeko eta atzoko leku berean afaltzeko. Hori bai, oraingoan arraina eskatu genuen.



Egin atzera