- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Kondairaren eta naturaren artean
Lierganes Santanderretik 24 kilometrora dagoen herri polit bat da. Erdi Aroko harribitxi honek harrizko kaleak eta lorez beteriko etxeak ditu. XVII. mendearen hasieran, izugarrizko arrakasta izan zuen Kanoi Fabrika sortu zenean, Espainiako lehen fabrika izanik.
Horretaz gain, Lierganes ezaguna da bere bainuetxeagatik.
Joan gaitezen bere xarma guztiak ezagutzera, ezin hobeak goiz batean bisitatzeko.
EZINBESTEKOAK.
⏩Alde Zaharra. Alde zaharreko kale estuetatik galtzea gomendatzen dizut. Joan Curtius kaletik, Markesaren plazaraino doan ibilbidean, XVII. eta XVIII. mendeetako arkitektura duten etxeak ikusiko dituzu, askok armarriak dituztelarik. Guztiek mendiko arkitektura dute komunean, zurezko balkoi loredunekin eta harrizko fatxadekin.
Plazan Kanoien etxearekin topo egingo duzu. 1714 eta 1716 urteen artean eraiki zen Domingo de la Cantolla Mieraren, Inkisizioaren idazkaria, aginduz. Asko harritu ninduen fatxadako harriaren itxura belztuak. Bertan, burdin forjatuzko balkoi bat, armarria, Karmengo kapera zenaren gurutzea, kanpaia eta eraikinaren izkinetan dauden kanoiak ikus ditzakezu, seguruenik herrian zegoen Kanoi Fabrikaren omenez.
⏩Zubi Nagusia. Kantabriako harrizko lehenetarikoa izan zen, Bartolome de Hermosak 1587 eta 1606. urteen artean eraikia. Tamaina ezberdinetako erdi-puntuko bi arku ditu.
Zubiaren atzekaldean, Lierganesen "titiak" deituriko bi mendien ikuspegia izango duzu eta ondoan, 1667ko irin-errota zahar bat dago.

Bertan egonda, Miera ibaiaren ertzetik paseo atsegin bat ematea gomendatzen dizut.
⏩Arrain gizonaren estatua. Zubi Nagusiaren azpian, Gizon Arrainaren omenez, brontzez egindako estatua dago. Kondairak dioenez, 1674. urtean, Francisco de la Vega gaztea Miera ibaira joan zen bainua hartzera lagun batzuekin. Hauek irtetzen ez zela ikusita, hiltzat jo zuten. 1679an, 5 urte geroago, Cadizeko arrantzale batzuek izaki arrotz baina giza itxurako batekin topo egin zuten. Harrapatu zutenean, "izaki" horrek "Lierganes" hitza soilik esaten zuen. Kantabriako herri bat zela jakin ondoren, Frantzisko familiarekin itzuli zen, baina 9 urteren buruan itsasoan desagertu zen berriro, eta inork ez zuen haren berri izan. Bere nortasuna egiaztatu eta amaren etxera itzuli ondoren, Frantzisko beste bederatzi urtez bizi izan zen Lierganesen, berriro itsasoan desagertu zen arte, hartaz ezer gehiago jakin gabe.
Kondaira nahasi samarra da, baina bitxia da, herria bezala.


- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan


