4 EGUN ERROMAN

ZAMARIAIN BEGIRATOKIRAKO IBILBIDEA

  Kokapena: 

Distantzia:  7km (ibilbide zirkularra)

Iraupena: 2 ordu

Zailtasun- maila: erraza

Non aparkatu: Garaioa herrian

Ibilbidearen nondik norakoa:
Zamariaingo begiratokia Irati basotik gertu dago. Begiratokira doan ibilbide zirkularra oso ibilbide erraza da eta ondo seinalizatuta dago hasieratik.
Autoa Garaioa herrian utzi genuen, Francisco Chiquirrín iturriaren alboan zehazki. Aurrez aurre begiratokira joateko bidea markatzen gintuen poste batekin topo egin genuen.
Bidea hasiera batean, malda txikiko pista batetik igarotzen da, eskuinetara Aezkoa mendiak geratuko zaizkigularik. Gainera, ibilbidean pagoak, haritzak eta gaztainondoak ikusiko dituzu. Handik gutxira, pista amaitu eta bidezidor bat hasiko da, justu borda baten alboan. Pixka bat aurrerago, begiratokirako norabidea adierazten digun seinalea aurkituko dugu. Puntu honetan gutxi gorabehera, 30 minutu geratuko zaizkigu Zamariaingo begiratokira iristeko. Pagadi batetik pasatuko gara.
Aurrez aurre, Zamariaingo behatokian gailentzen den arroka zoragarriarekin topo egingo dugu. Ikuspegi ederrak daude hemendik! Iratiko basoko pagadiaren zati baten, Irati ibaiaren eta Beteluko hariztiaren ikuspegi ederrak ikus ditzakegu. Harkaitzean argazkia atera nahi izanez gero, kontuz ibili. Ez duzu argazki batengatik bizia arriskatu behar.
Bistaz gozatu eta argazkiak atera ondoren, igotzean egindako bide beretik itzuli ginen. Itzulerako bidea pista horri jarraituz egingo dugu Garaioara iristeko.
Egin atzera