- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Kokapena:
Distantzia: 9km
Iraupena: 3 ordu inguru
Zailtasun- maila: erraza
Non aparkatu: Bakioko aparkalekuan
Ibilbidearen nondik norakoa:
Bakiotik irten ginen San Pelayo auzorako noranzkoan, asfaltatutako bide batetik.
Urrunean Gaztelugatxeko uhartea ikusiko dugu.
San Pelayo auzotik itsasertzera jaitsiko gara Eneperi jatetxearen ondoko aparkalekura helduz. Hortxe dagoen informazio seinalearen ondoan hasten da bidea.
Jaisten gaudela, bidegurutze batekin topo egingo duzu: begiratokia zuzen edota eskuinerantz ermita. Lehenik, ermitarako bidea hartu genuen eta bueltan, begiratokira joan ginen.
Prest! Eskailerak igotzeko momentua da.
Eskaileren amaieran, ustez San Joan Bautistak utzi zuen aztarnaren gainean jarri ahal izango duzu zeure oina, zorte ona ekarriko baitizu.
Aurrez aurre baselizarekin topo egingo dugu. Gaur egun ikusten dugun baseliza ez da jatorrizkoa; lehen ermita IX. mendean eraiki zela uste da, XII. mendean zehar komentu izateko. Disfrutatu Kantauri itsaso harroaren ikuspegi liluragarriez! Itsasoak ezin pentsatuzko labarrak, tunelak eta arkuak zizelkatu ditu uhartean.
Egin atzera
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan



