4 EGUN ERROMAN

EGUNPASA PUENTEDEYN

Milioika urtetan zehar, Nela ibaiaren higaduraren eraginez, harrizko arku natural paregabe baten gainean Puentedey herri txikia dago. 50 biztanle baino gutxiagorekin, 2022an Espainiako herririk ederrenen zerrendan sartu zen. Zerrenda horretan sartzeko ondare arkitektonikoaren zaintza, garbitasuna, berdeguneen zaintza, tradizioekiko arreta eta errespetua ... baloratzen dute.
Bertakoentzat zubiak esanahi magikoa du "Jainkoaren zubia" deitzen diote. Herria bisitatzeak ez dizu denbora larregirik eramango, baina merezi du bere kale estuak arakatzea:
-San Pelaio eliza. Herriaren goikaldean dago eraikuntza erromaniko hau, maldaren bat edo beste igo beharko duzu. 
-Brizuela jauregia. XV. eta XVI. mendeen artean eraikitako eraikin zibil garrantzitsua da eta muturretan bi dorre karratu sendoekin eraiki zen. Jauregi hau 1949an Interes Kulturaleko Ondare izendatu zuten.
-San Andres begiratokia.  Zintzilik zaudela pentsatuko duzu. Plataforma hau airean esekita dago eta Puentedeyren ikuspegi panoramikoa eskaintzen du. Bertatik etxeak, harkaitza, eliza, denak erabateko harmonian daudela dirudite.
-Ogi-labe zaharra eta alea ehotzeko errota bat aurkituko dituzu. Labe hori emakumeek bakarrik erabiltzen zuten normalean eta 15 egunetik behin labean egiten zuten lan, herria elikatzeko beharrezkoa zen ogia prestatzeko. 
Errota harrizko etxe txiki baten barruan dago.
Bidean zehar azalpen-seinaleak ikus ditzakezu eta argazki zaharrak ere, iraganean nolakoak ziren ikusteko. 
Hemen bukatzen dugu Puentedeyra egindako bisita, herri txikia izan arren asko gustatu zitzaigun.
Egin atzera