4 EGUN ERROMAN

UREDERRA IBAIAREN ITURBURUKO IBILBIDEA

  Kokapena: 

Distantzia: 6km (joan-etorria)

Iraupena: 2 ordu 

Zailtasun- maila: erraza

Non aparkatu: aparkalekuan

Ibilbidearen nondik norakoa:
Urederra ibaiaren iturburuko ibilbidea, 1987an Natur Erreserba izendatu zuten eta Nafarroako naturagune babestua da, horrexegaitik zenbait muga ditu: egunez gehienez 500 pertsonako edukiera ezartzen da (aurrez erreserbatu beharra) eta ibilbidearen azken zatian sartzea debekatuta dago, ingurumena zaintzeko.
Baquedano herritik sartu ginen, informazio- gunea eta aparkalekua dagoen tokira iritsiz. Nahitaezkoa da autoa bertan uztea, ezin baita herri horretako kaleetan aparkatu dagokion baimenik gabe.
Seinaleek Baquedano herriko kale nagusian barrena eramango zaituzte, garbitokia eta frontoia zeharkatuz, erreserbaren bide ofizialera heldu arte.
Kartel batek hartxintxarrezko bide batera eramango zaitu. Ondoren, metalezko ate berde batera helduko zara eta informazio- panel bat topatuko duzu aurrez aurre. Bidearen hasiera oso erraza da, zailtasunik gabea. Basoz inguratuta gaudela, lehenengo ur-jauziak ikusten hasiko zara. Begirada guztiak ibaira zuzendu arren, ez ahaztu pagoz eta haritzez osatutako baso eder batetik zoazela.
Bidexka behar bezala egokituta dago, egurrezko pasabideekin eta eskailerekin.
Tonu berde eta urdinak agerian geratzen dira ibilbide osoan zehar.
Txoko guztietan geratuko zara argazkiak ateratzeko. Izan ere begiratzen duzun tokira begiratzen duzula, ur-jauziek liluratu egiten dute.
Hasieran aipatu bezala, ibaiaren iturburua itxita dago, ezin da pasatu. Baina orain dela urte batzuk aukera izan nuen ibaiaren jaiotzaz gozatzeko. Ibilbidearen bukaeran ur- jauzi erraldoi bat topatu nuen, Pilatosen Balkoitik erortzen zena.
Orain, etorri zaren tokitik itzultzea baino ez zaizu geratzen.
Tasa: 5€ autoa
Egin atzera