- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Kokapena:
Distantzia: 15km
Iraupena: 3 ordu
Zailtasun- maila: erraza
Non aparkatu: Armintzan
Ibilbidearen nondik norakoa:
Armintzako aparkalekuan utzi genuen autoa. Biribilgunean bertan (herriko gimnasioaren ondoan) gorantz eramango gaituen bidetxoa hartuko dugu, Ermua mendirantz. Ibiltzen hasi eta metro gutxira, Armintzako portu polita ikusiko dugu, eta artadi-baso batean sartuko gara.
Ondo seinalizatuta dago eta GR-123 jarraitu besterik ez dugu egin behar Ermua mendirantz.
Ondo seinalizatuta dago eta GR-123 jarraitu besterik ez dugu egin behar Ermua mendirantz.
Lehenengo geldialdia mendiaren tontorrean egin genuen, begiratoki naturalaz gozatzeko. Ikusiko duzunez, postontzia Gorlizko itsasargiaren kopia txiki bat da, oso polita.
Ermua menditik (289 m) itsasargira, gutxi gora behera, 1.3 kilometro daude. Bidezidorrak, ez du galerarik. Zalantzak dituzun lekuetan, gezi bat aurkituko duzu.
Itsasargiak bunker bat, kanoi bat eta gotortutako pasabideak kontserbatzen ditu. Hemen gelditu ginen pixka batez, indarberritzeko eta kostaldearen ikuspegi paregabeaz gozatzeko. Kantauri itsasoko begiratoki zoragarria aurrean!
Begiratu zer bistak ...
Begiratokiaren ezkerretara dagoen aldapa batetik jaitsi beharko duzu bertara iristeko. Frankismo garaian defentsa militarrerako leku bat izan zen, gaur egun, nire ustez askoren ezkutalekua. Leku honetan hotzikara sartzen zait...

Gorlizera iristeko Kukullu bidea hartu genuen. Momentu batean bitan banatzen da; guk ezkerreko bidezidorra hartu genuen, itsaslabarra inguratzen duena. Azkorriaga gotorlekuaren hondakinetatik pasatu ginen, XVIII. mendean eraikiak, kostaldea kortsarioen erasoetatik babesteko.
Basoan sartuta hasiko dugu gure jaitsiera. Bidea seinalizatuta ez izan arren, argia da, asko zapalduta dagoelako.
Egin atzera
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan






