- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Beti geratuko zaigu Paris.
Ongi etorri Argiaren Hirira! Frantziako hiriburuak urte osoan liluratzen du. Bere altxor artistikoek, moda bikainak, gastronomia finak eta monumentu bikainek ederki gatibatzen dituzte bizilagunak eta bisitariak.
Louvre, Notre Dame, Eiffel dorrea... Bidaia honetan benetako Parisez sakon gozatzeko lekurik esanguratsuenak aukeratu dira. 2021eko Gabonetan egin genuen bidaia baten kontakizuna da. Hirira egin nuen lehen bidaia ez zenez (hirugarrena baizik), beste erritmo batean gozatu genuen, erritmo motelagoan, bertako auzoez eta jendeaz gozatzen.
Hauxe da 7 egunetan zehar Parisetik egindako bidaia:
1. EGUNA. Montmatre
2. EGUNA. Tulleria
3. EGUNA. Invalides, Trocadero eta Eliseoko zelaiak
4. EGUNA. Versalles
5. EGUNA. Ille de la Cité, Auzo Latinoa, Bastille
6. EGUNA. Disneyland
7. EGUNA. Hilerria eta museoak (Orsay eta Louvre)
ZER IKUSI? EGUNEZ EGUN.
1. EGUNA. MONTMATRE
Eguerdian iritsi ginen Orlyko aireportura. Hoteleraino egiteko asmoa genuen. Lehenengo Orlybus hartu genuen Montsouris - Tombe Issoireraino. Ibilbideak 20 minutu iraun zuen eta 9.5€ kostatu zitzaigun. Han, Porte d' Orleanseraino oinez tiratu genuen, gure hotelaren norabideko metroa hartzeko.
Montmatretik ibiltzea merezi du, zalantzarik gabe. Parisko auzorik bohemioena da eta horrela izaten jarraitzen du egun ere. Ziur aski, bertako kaleetan galtzen bazara, Tertre plazara iritsiko zara, artistak elkartzen diren plazara.
Ezin izan genion ezetz esan Le Mur des je t 'aimeri. Parke txiki batean (Des Abbesses plaza), urdin koloreko labazko mural erromantiko eder bat topatuko duzu. Hemen 311 hizkuntzatan idatzita dago "maite zaitut". Erronka zure hizkuntzan aurkitzea da eta egia esan ez zitzaigun asko kostatu, denbora dezente izan baikenuen argazkia ateratzeko ilara egiten genuen bitartean.

Bakea besterik transmititzen duten kale politetan barrena ibili ginen: rue de l´ Abreuvoir, rue Norvins eta Le Passe Muraille eskultura bitxia.
Auzoaren beheko alderantz jaisten hasi aurretik, Sacre Coeurera sartu ginen. Auzoaren gainean dago, 130 metroko altuera duen muino batean. Bertatik, Parisko bista bikainak ikus daitezke. Basilika, Paul Abadiek egina, 1875ean hasi zen eraikitzen eta 1914an amaitu zen.
Basilikaren ordutegia: 6.00- 22.00
Prezioa: basilika doan. Kupula eta kripta ordainpekoak dira. Halaber, 237 maila igo beharko dituzu Jesusen Bihotzaren kupulara heltzeko. Gu ez ginen igo.
Moulin Rouge aldera jaitsi ginen. Gune bitxia, denda eta zinema bitxiekin. Neka-neka eginda geundenez, janari lasterreko jatetxe batera joatea erabaki genuen, gure hotelera itzuli aurretik afaltzeko.
2. EGUNA. TOURRA eta TULLERIA
Eguna auzoan gosaltzen hasi genuen; zukua, tostadak, cola- cao... Metroa hartu genuen erreserbatuta geneukan free tourrarekin hasi baino lehen. Baina lehenago Notre Dametik pasa ginen.
1163 eta 1245 artean eraikia Île de la Cité-n, Parisko Notre Dame katedrala munduko katedral gotiko zaharrenetako bat da. Katedralaren izenak Andre Maria esan nahi du eta Ama Birjinari eskainia dago.

Notre Damen gertaera garrantzitsuak ospatu dira, besteak beste, Napoleon Bonaparteren koroatzea, Juana de Arcoren beatifikazioa eta Enrike VI.a Ingalaterrakoaren koroatzea.
Notre Damek 69 metroko bi dorre ditu fatxadan. Dorreen goialdera iritsita, ikuspegi zoragarriak ikusteaz gain, Notre Dameko Konkordun mitikoa bizi izan zeneko kanpandorrea bisitatu ahal izango duzu, baita gargola eta ameskeria ugariak hurbiletik ikusi ere.
2019ko apirilaren 15ean Parisko Notre-Dame katedralean sutea piztu zenetik, eraikina eta inguruak itxita egon dira jendearentzat.
Zonalde honetan geundenez, Ile st. Louisera eta Shakespeare & Company liburudendara joan ginen. Hiriko liburu-dendarik zaharrena da. Ez ginen sartu, baina ilara zegoen.
Eta 11etan hiru orduko tourra genuen Sandemans New Europe-rekin.
Saint Michel plazatik abiatuta, lekurik enblematikoenetatik barrena bidea egin eta ibaia zeharkatu genuen Notre Dame katedral ospetsua miresteko (berriz ere). Maiteminduen artean maiteena den zubitik ere pasatu ginen, Pont des Arts. Orain giltzarrapoak zintzilikatzea debekatuta dago.
Saint Michel plazatik abiatuta, lekurik enblematikoenetatik barrena bidea egin eta ibaia zeharkatu genuen Notre Dame katedral ospetsua miresteko (berriz ere). Maiteminduen artean maiteena den zubitik ere pasatu ginen, Pont des Arts. Orain giltzarrapoak zintzilikatzea debekatuta dago.

Hau 2014an egindako bidaian ateratatako argazkia da.
Pont Neuf zeharkatu genuen Louvreraino eta Tuilerietako lorategietatik igaro ginen. Beste leku ikusgarri batzuetatik ere pasatu ginen, hala nola Justizia Jauregia eta Kapera Santua, eta urrunetik, Orsay Museoa eta Concordia plaza.
Hala eta guztiz ere, leku guzti hauek sakonago bisitatu genituen hurrengo egunetan.
⏩Tuilerietako lorategiak. Louvre eta Concordia plazaren artean, Tuilerietako lorategia diseinatu zen. Ez da lorategi politenetako bat, baina Louvrerako bidean daudenez, paseatu egin daiteke.

Gabonetako azoka Tuilerietako lorategietan egiten da baina ez du merezi.
Alboan Konkordia plaza dago. Luis XV.aren erregealdian eraikia, plaza ospetsu hau gertaera historikoen eszenatoki izan da ordutik. Frantziako Iraultzan agertoki odoltsu bihurtu zen, gillotina instalatu eta 1.200 pertsona baino gehiago exekutatu zituztelako. Burua moztu zieten pertsonaietako bat adibidez, Maria Antonieta izan zen. Urte batzuk geroago, erdiko monumentu bat eraiki zen: 27 metroko altuera duen granitozko obelisko bat.
Ezin izan genuen ikusi bere osotasunean obretan zegoelako. Puntu interesgarri asko Parisen 2024an egingo diren Olinpiadetarako obretan ziren.
Bazkaltzera joatea tokatzen zen.
JATETXEA: Fuxia
Plater italiar gozoak jan genituen. 42 Place du Marche Saint Honore.
Janaria jaisteko Madeleinera joan ginen. Napoleon I.ak tenplua bere armadari eskaintzea erabaki zuen. Madeleine eliza oso deigarria da kanpotik. Eraikina 20 metroko altuera duten 52 zutabe korintoarrez osatuta dago. Fatxada nagusian frontoi zabal bat dago eta, bertan, Azken Judizioaren goi-erliebe bat irudikatzen da. Obretan ere aurkitu genuen, baina aurrealdeko fatxada bakarrik.
Hortik paseotxo bat eman genuen Operaraino. Garnier Opera eraikin ikusgarria da, iraganean izan zuen aberastasuna eta handitasuna transmititzeko gai dena. Luzaro egon ginen kaleko kantariez gozatzen.
Erakusleiho batzuk ikusi bitartean, Véro-Dodat galeriara iritsi ginen. Vintage estiloko denda txiki eta boutique ugari daude, hemeretzigarren mendeko kutsu horri eusten diotenak.

Gure ibilbidea Vendome plazaraino jarraitu genuen, luxuzko dendak dauden plaza da. Begiratzea da doan den gauza bakarra. Eta hortik...
⏩Lafayette galeriak. Must bat da azken solairuraino igotzea, hor baitago begiratokia. Ilunabarrean edo gauean joatea da onena, bista zoragarriez gozatzeko. 

Merezi du gauez Louvretik ibiltzea.

Joan ginenean, zuhaitz handi bat zegoen barruan, ikusteko oso polita.

Inguruan geundela aprobetxatuz, metroa hartu aurretik piramidera joan ginen gauez argiztatuta ikusteko. Hotelean afaldu genuen.
3. EGUNA. INVALIDES, TROCADERO eta ELISEOKO ZELAIAK
Egunon! Gosaldu ondoren, Alexandro III.aren zubirantz abiatu ginen. Baina lehenago geldialdi bat egin genuen Petit Palacen, dohainik baitzen sartzea.

Handik metro gutxira, zubi bikaina topatuko duzu, 1900ean inauguratu zen urte hartako Erakusketa Unibertsalerako.

⏩Los Invalidos. Luis XIV.ak eraikin erraldoi hau eraikitzea agindu zuen gerrako elbarriak hartzeko. Kupula ikaragarria urre-koloreko berunezko xaflez estali zen, distira bikaina du, 50 urtean behin berriz urreztatzen delako. Arkitektura barrokoaren maisulantzat hartzen da, Frantziako armadaren iraganaren zati garrantzitsua delako eta Napoleonen hilobia hartzen duelako.
Trocaderora joan ginen École Militairetik igaroz. Eskola militarra eraikin multzo bat da, non ikasketa militarrak ematen diren eta Marteren Zelaira iristen diren. Hasieran, zelai hau barazkien laborantzarako eremu bat baino ez zen. Gero, maniobra-eremu gisa erabiltzen hasi zen. Gaur egun, Marteko zelaia paristarrek zein turistek erlaxatzeko eta Eiffel dorrearen oinpean lasaitasun une batez gozatzeko aukeratzen duten tokietako bat da.

Hemendik Eiffel Dorrearen argazki politak atera daitezke.
⏩Eiffel dorrea. Gustave Eiffel ingeniari bikainak gaitzespen ikaragarriak jasan behar izan zituen, ustez, Pariseko hiri-irudia hondatu zuenean dorre biluzi honekin. Bi urteko eraikuntzaren ondoren, 1889ko maiatzaren 6an inauguratu zen, unean-unean Erakusketa Unibertsalerako. Igogailuan igo daiteke edo oinez; oinez merkeagoa da, noski. Hiru maila ditu eta azken mailara igogailuan igotzen da.

Gailurraren prezioa: 26.1€ (bi igogailu)/ 19.2€ (eskailerak + igogailua gailurrera). Guk bigarren solairurako sarrerak hartu genituen, baina haizearen erruz ezin izan ginen igo eta lehenengo pisuarekin konformatu behar izan genuen. Alde proportzionala itzultzen dizute horrelako kasu batean.
Monumentuetarako sarrera guztiak internet bidez hartu genituen, aldez aurretik, ilarak saihesteko.
Hortik bazkaltzera joan ginen goseak estutzen zuelako.
Bazkaldu ondoren, Eiffel dorrera itzuli ginen, eta Rue de la Universite-ra hurbildu ginen argazki instagrameagarria ateratzera. Hori bai, ez itxaron argazki bat zu bakarrik, beste pertsona batzuekin agertuko zara. Laburbilduz, ez du merezi denbora galtzea.
Bazkaldu ondoren, Eiffel dorrera itzuli ginen, eta Rue de la Universite-ra hurbildu ginen argazki instagrameagarria ateratzera. Hori bai, ez itxaron argazki bat zu bakarrik, beste pertsona batzuekin agertuko zara. Laburbilduz, ez du merezi denbora galtzea.
⏩Trokadero. Plaza handi honen ondoan Chaillot Jauregia dago, hainbat museo, zinemateka eta antzokia. Eiffel Dorrearen ikuspegi onena hemendik dago.

Garaipen Arkura bidean, geldialdi bat egin genuen Gabonetako azoka txiki batean. Berehala, 50 metroko garaiera eta ia hainbesteko zabalera duen Garaipen Arkurantz abiatu ginen. Soldadu Ezezagunaren hilobiak, oinean dagoena, gerra guztietan eroritakoak gogorarazten ditu. Hemen ezarri ziren Napoleonen eta Victor Hugoren kaperak.

Gu izan ginenean zeremonia edo omenaldi bat bezala zegoen.
Garaipenaren Arkura joateko, ez gurutzatu errepidea, ezta pentsatu ere! Arkuraino eramaten zaituzten lurpeko eskailera batzuk daude.
Hotelera joan aurretik, Eliseoko zelaietatik pasatu ginen. Ilunabarrean paseatu genuen erakusleihoak eta zuhaitzak argiekin ikusteko.
UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Versalles jauregia, eta bere arkitekturagatik ez ezik, lorategiengatik ere nabarmentzen da, 800 hektarea baino gehiagorekin. Esparrua hiru jauregik osatzen dute: Versalles, Trianon Handia eta Trianon Txikia.

Hara iristeko, RER trenaren C linean joan ginen, eta ordubete baino lehen iritsi ginen Versalles Rive Gauche geltokira (7.3 €/ ibilbide bakoitzeko).
Ilaran jarri aurretik, supermerkatu batera joan ginen janaria erostera: ogia, urdaiazpikoa, fruta...
Eta pixka bat itxaron ondoren, sartzea lortu genuen.
Lehenbizi jauregia aurkituko dugu. Areto ugari bisitatuko badituzu ere, guztien artean Errege eta Erreginaren Gela Handiak, Ispiluen Galeria eta kapera nabarmentzen dira bereziki.
Jauregitik irten eta zerbait bazkaldu genuen modu inprobisatu batean.
Orain lorategien txanda! Udan suposatzen dot, jauregiko erakargarri nagusietako bat izango dela, baina neguan ez. Neguan galdu egiten du bere grazia.
Leku guztien artean Trianon Handia eta Maria Antonietaren Domeinua nabarmenduko nituzke.
Trenez itzuli eta erdigunean gelditu ginen Eiffel dorrea gauez ikusteko.
Noraezean ibili ginen Le Phare Saint Louis topatu arte. Galleta eta krepe bikainak, oso prezio onean jan genituen. 10 rue Andre Bonnenfant.
5. EGUNA. ILLE DE LA CITÉ, AUZO LATINOA, BASTILLE
9:30erako Katakonbetan geunden ilara egiten. 91 maila jaitsi behar dira inskripzioa aurkitzeko: Geldi, hau hildakoen erresuma da. Ongi ordenatuta ikus daitezke, milioika burezur eta hezur. Parisko antzinako hilerrietatik datoz, gaur egun urbanizatuta daudenak. Harrigarria da, burezurrek marrazkiak egiten baitituzte hormetan, eta labirinto bat bezalakoa da. Merezi du ikustea.
Denfert-Rocherau geltokian daude. Ordutegia: 10 - 17:00.
Hurrengo geralekua Saint Chapelle. Estilo gotikokoa eta 1241 eta 1248 bitartean eraiki zen hainbat erlikia gordetzeko, hala nola arantzazko koroa, gurutzearen zati bat, lantzaren burdina eta Jesukristoren martirioko belakia. Barnealdetik gehien nabarmentzen dena, goiko kaperako beirate ikusgarriak dira.

Ordutegia: 9.00- 17.00 Prezioa: 11.5 €
Auzoz aldatu genuen Latino auzoan paseatzeko:
⏩Luxenburgoko lorategiak. Lorategirik zentrikoenak, herrikoienak eta ederrenak dira. Luxenburgoko Jauregia, lorategiei izena ematen diena, gaur egun Frantziako Senatuaren egoitza da. Hemen Medicitarren iturria dago.

⏩Panteoia. Arkitektura gotikoaren sinpletasuna eta greziar arkitekturaren handitasuna uztartzeko asmoz diseinatu zen. Bertan lurperatuta daude Victor Hugo, Zola, Alejandro Dumas, Marie Curie edo Jean Monet, beste askoren artean.
Ordutegia: 10.00-18.00. Prezioa: 11.50 €

Hor dago Sorbona Unibertsitatea ere.
Pixkanaka Bastille auzorantz joan ginen. Bastille plazan zutabe handi bat topatu genuen erdigunean eta 1830eko Uztaileko iraultzaren biktimak gogorarazten ditu. Auzo honetan Des Vosgues plaza ere badago, 38 egoitza aristokratikoz inguraturik.
Asko gustatu zitzaidan auzo hau. Pausu bakoitzean txoko berriak aurkitzen joan ginen: Hotel de Ville,, Parisko udaletxea, deigarria bere dimentsioengatik; Le Centre Pompidu, abangoardiako gunea, Arte Modernoko Museo Nazionalaren egoitza, liburutegia eta musika zentroarekin edo artxibo nazionala, lorategiarekin eta jauregiarekin.
Auzo juduan eta Francois Miron kalean ere ibili ginen, Parisko etxerik zaharrenak dauden tokian, 11 eta 13 zenbakietan.
Iluntzean itsas bidaia bat egin genuen itsasontziz Senan zehar, eta afaria Eiffel dorrera begira. Oso gomendagarria eguna amaitzeko. Enpresa: Bateaux Parisiens.

Primeran tratatu gintuzten eta janari bikaina dastatu genuen. Gainera, beiratearen kontra jarri gintuzten, Eiffel dorrearen ikuspegi ikusgarriekin. Nire espektatibak gainditu zituen.
6. EGUNA. DISNEYLAND
Gunea 1992ko apirilaren 12an inauguratu zen EuroDisney izenarekin. 1995ean, Disneyland Paris izena hartu zuen. Gaur egun, ia 15 milioi bisitari jasotzen ditu urtean, eta Pariseko erakargarri turistiko nagusietako bat da.
Parke baterako edo bietarako sarrerak daude. Aholkua da zure lehen bisita bada eta parke bat bisitatu nahi baduzu, hau Disneyland izan behar dela.
Ez dut uste asko gustatzen zaigunik gure bidaietan hilerriak bisitatzea, baina, dirudienez, Pere Lachaise hilerria ikusi behar da.
Parisko hilerririk handiena: aire zabaleko museoa da, eta ordu luzez paseatu daiteke. Hainbeste famatu daude hemen hilobi hain originaletan... Aipatzekoak dira: Guillotin, gillotinaren asmatzailea, La Fontaine, Jim Morrison...Beti daude lore asko Edith Piafen hilobian.
Bi aukera ematen dizkizut museoak bisitatu nahi badituzu (bat aukeratu dezakezu edo biak ikusi bi egun desberdinetan)
⏩Louvre. XVIII. mendearen amaieran inauguratua, Louvre Museoa Frantziako museorik garrantzitsuena eta munduko bisitatuena da. Louvre Museoak 1793an ireki zituen ateak. Museo bihurtu baino lehen, Karlos V.a eta Filipe II.a bezalako errege batzuek jauregia erabili zuten beren bilduma artistikoak biltzeko. 1989an kristalezko piramide bat eraiki zen, museoko bloke gris handien monotonia hautsiz, gaur egun sarrerako ate gisa erabiltzen dena.
Bilduma handia gaika antolatuta dago hainbat sailetan: ekialdeko zaharkinak, antzinako egiptoarrak, antzinako greziar, erromatar eta etruriarrak, Louvre eta Louvre Erdi Aroko historia, pintura, eskultura, arte-objektuak, arte grafikoak eta Islamaren artea.
Museoko elementu garrantzitsuenen artean, honako hauek nabarmendu behar dira:
• Leonardo da Vinciren Gioconda.
•Antzinako Greziako Venus de Milo.
• Antzinako Egiptoko idazlea eserita.
• ...
Ideia orokor bat egiteko eta obra nabarmenenak ikusteko, gutxienez egun erdi bat eskaini behar da museoan zehar ibiltzeko.
⏩Orsayko Museoa. Orsayko Museoa 1900. urtean inauguratu zen tren geltoki zahar batean dago. Bigarren Mundu Gerraren amaieratik, geltokia abandonatuta geratu zen, eta 1960an eraisteko asmoa zegoen. Gaur egun, eraikinak oraindik gordetzen du iraganean hartu zuen tren geltokiaren xarma zaharra. Orsayko Museoan pintura inpresionistak eta post-inpresionistak daude. Manet, Pissarro, Monet, Rousseau, Van Gogh... artisten lanak ikus daitezke.
NON EGIN LO?
HOTEL ODALYS CITY PARIS MONTMATRE. Montmartre auzoko hotel bikaina. Logela zabalak eta modernoak sukaldearekin. Lamarck metro geltokia oso gertu dago.
NOLA MUGITU GAITEZKE?
Metroa garraiobiderik azkarrena, merkeena eta seguruena izateaz gain, Paris ezagutzeko komunikabiderik eraginkorrena ere bada. Lehenengo metroa 1900. urtean zirkulatu zuen.
Pariseko metroaren ordutegia 05:30etik 01:00etara da. Ostiral eta larunbat gauetan metroa ordubete beranduago ixten da, 02:00etan.
Tiketak banaka edo pack-etan eros daitezke leihatiletan (16.9€), merkeago ateratzen da.
JAKIN BEHARREKOA:
Janarian aurrezteko aholku on bat "carafe d 'eau" (iturriko ura) eskatzea da, hiri honetan doakoa baita eta, gainera, ona.

- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan

















