4 EGUN ERROMAN

3 EGUN HUESCAN


Bidaiatzea bizitzea da.

Hans Christian Andersen

                                                                     
Ongi etorri Huescako sarrerara! Pirinioetako mendiko paisaia ikusgarriak, arroila sakonak eta ondare kultural ikusgarria duten herriak ezagutuko dituzu.
3 eguneko ibilbide bat proposatzen dizut, maiteminduko zaituena. Ohartarazi nahi dizut leku asko utzi ditugula ezagutzeko, baina Huescako probintzia behin eta berriz itzultzeko helmuga denez, ez dago arazorik.

EGUNEZ EGUN.

Ostiral arratsalde batean irten ginen Huescarantz, eta ibilbidea autoz egin genuenez, gauez iritsi ginen.
Sarvisé herri txikian (Ara-Ordesa harana) dagoen ostatu bat aukeratu genuen. Hostal Pirineos zuen izena, zerbitzu bikaina eskaintzen zuen hotel xarmanta.
Bero-bero afaldu genuen herriko tabernan eta lo egitera joan ginen zuzenean.

1. EGUNA. 
Egunon!!🐔🐔
Hoteleko jabea zoragarria izan zen gurekin. Lehenik, egundoko gosari bat prestatu zigun, ogi txigortua, zukua, kafea eta nahi genuen guztia eta gehiago. Gainera, gaurko ibilbideetarako gomendioak eman zizkigun.
Maleta guztiak hartu eta Torlarantz abiatu ginen, gure lehen geldialdirantz. Aragoiko Pirinioetan bisitatu beharreko herri garai bat da, 1.032 metro baino gehiagora dagoena. 
Ordesako haranera sartzeko atea izanik, bertan hartu behar da autobusa Ordesako belardira joateko.
Urteko garai jakin batzuetan ezin da autoa belardiraino igo, eta eskerrak... errepideak errespetua ematen du. Jakin lehen igoera goizeko 7etan hasten dela eta 15 minuturo gutxi gora behera pasatzen direla autobusak.
Prezioa: 4.5 €
Garrantzitsua da goiz ibiltzea eta goiz joatea tiketak hartzeko, egunean 1.800 pertsona baino ezin baitira igo, Parke Nazionalaren kontserbazio arrazoiengatik.
Autobusen irteeraren ondoan, ibilgailua doan aparka daiteke, aparkaleku handi bat baitago.
⏩Ordesako Parke Nazionala eta Monte PerdidoDuela 10.000 urte, izotzezko mantu baten azpian lurperatuta zegoen. Izotz-mantu horren oroitzapenak iparraldeko aurpegian jarraitzen du. Han dago Pirinioetako glaziar bakanetako bat, oraindik ere klima-aldaketari aurre egiten diona. 
Bide ezberdinak izan arren, oso gomendagarria da guk egindakoa, ziurrenik ezagunena, GR-11 jarraitzen duena Cola de Caballo ur- jauziraino.
Ibilbidea Ordesako Belardian hasten da, Arazas ibaitik gertu. Arripas ur-jauziaren atzean, pagadi batek Soasoko Harmailak ezkutatzen ditu azken unera arte. Harmailetatik urak salto egiten du. Gero, bidea pinu beltzezko frondetatik igarotzen da, Mendi Galduaren bista onekin, 1700 metroko altueran dagoen ur-jauziaren oinera iritsi arte.
Itzulera bide beretik egiten da.  5-6 orduko ibilbidea da (geldialdiekin), 18 km guztira.
Autobusez jaitsi ondoren, Torlatik buelta bat eman genuen eta zerbait jan genuen El Taillon pizzerian. Pizza onak eta entsalada oso eskuzabalak jan genituen. 
Hortik autoa hartu genuen Aínsa herrira hurbiltzeko. Erdi Aroko herria, denboran ainguratuta geratu dela dirudiena. Herri txikia da eta oso azkar bisitatzen da.
Harresiaren ondoan aparkatu genuen, ordainpeko aparkaleku batean (0.5€/ 1h). Herria gaztelutik eta harresitik bisitatzen hasi ginen, azken hori, primeran kontserbatzen da bere ateekin.
Plaza Nagusira hurbildu ginenean, artisauen postu txiki batzuk aurkitu genituen, herriari oraindik Erdi Aroko kutsua ematen ziotenak.
Oso plaza ederra iruditu zitzaidan bere estilo erromanikoko ataripeekin eta 
etxe guztiek jatorrizko itxura mantendu dute bertan. Erdian, Santa Maria kanpandorre erromanikoa eta XI. mendeko kolegiata bat ere nabarmentzen dira.
Ondo esan dudan bezala, herria oso txikia da eta pis-pas batean bisitatzen duzu, alde zaharra 2 kale nagusi paralelotan banatzen baita: Kale Nagusia eta Santa Cruz kalea.
Pixkanaka-pixkanaka hurrengo ostaturantz joan ginen, ordu betera geratzen zitzaigun kotxez. Casa Barranco ostatua aukeratu genuen, beste munduko ezer ez zena. Inguruan ez zegoenez taberna askorik, ostatu berean afaldu genuen.

2. EGUNA.
Ostatuan gosaldu eta Alquezarrerantz abiatu ginen. Onena alde zaharretik kalez kale ibiltzea da eta nahi gabe herriko punturik nabarmenenekin topo egingo duzu. Plaza Nagusia, adibidez, arkupedun plaza ederra da. Arkupeen azpian, merkatariak eta artisauak zeuden, inguruetako lurretatik etorritako produktuak saltzeko.
Kolegiata bisitatzeko aprobetxatu genuen goiza. Antzinako gotorleku arabiar batean du jatorria, IX. mendean sortua, tropa kristauen aurrerapena geldiarazteko. Gaur egun, dorreak eta harresiak kontserbatzen dira. Klaustroko hormak XIV. mendetik XVIII. mendera bitarteko fresko pinturekin apainduta daude, eta testamentu berriko eszenak kontatzen dituzte. 
Prezioa: 3€
Eguerdian, hamaiketakoa egin ondoren, Veroko pasabideen ibilbidea egin nuen. Bidezidorra ibairaino jaisten da eta Veroko arroilaren azken zatia zeharkatzen du Fuentebañoseko zubiraino. Pasabide esekiak, zurezko eskailerak eta begiratokiak ditu.
Ibilbidea zirkularra da eta 2 ordu inguru egon ginen.
Alquezarreko jatetxe guztiak beterik zeuden eta herritik irten ginen pixka bat, lekua zegoen jatetxe batera joateko: Las Melias. 18 €-ko menua dute. 
Bazkaldu ondoren, Huesca hiribururantz abiatu ginen. Aragoiko bigarren hiri populatuena da, Zaragozaren atzetik, 55.000 biztanle inguru baititu. Egia esan, hiriak ez zigun batere graziarik egin.
Huesca hiriburuan ikusi ahal izan genituen leku batzuk hauek dira: Huescako katedrala, XIII. mendean eraikitako gotiko estilokoa, Pedro Zaharraren monasterioa eta kasinoa.
Bisitatu ondoren, terraza batean eseri ginen afaltzeko ordura arte denbora egiteko. Afaltzeko La Plantcha a Babor Cerveceria - Pulperia aukeratu genuen. Tomate entsalada, olagarroa galiziar erara eta txopitoak eskatu genituen. Janari oso gozoa!
Lotarako Joaquín Costa-Un Punto Chic ostatura joan ginen. Ostatu zentrikoa, gela onekin eta langile atseginekin.

3. EGUNA.
Gosaldu eta Jakarantz abiatu ginen. Ez nintzen inoiz egon, eta itxaropen handiak nituen. Harresiaren ondoan aparkatu eta zerbait beroa hartzera joan ginen paseatzen hasi aurretik.
14.000 biztanlerekin, estilo erromanikoko lehen katedraletako bat du (XI. mendea), hiria Donejakue Bidearen gune estrategiko gisa sendotzeko eraiki zena.
Defentsa-gune izan zen hainbat mendetan, aztarna arkitektoniko nabarmenak utziz, hauen artean XVI. mendeko gotorleku pentagonal berezia.

Bidaiatzerakoan askotan gertatzen den bezala, beti ez du denbora ematen programatutakoa bisitatzeko. Horrela, bueltatzeko eta leku pendineteak bisitatzeko aitzakia izango duzu!

LEKU PENDIENTEAK.
⏩Ibon de Plan. Goi mendiko eta glaziar jatorriko aintzira honek 2000 metroko altuera du eta, Saravillotik 14 kilometroko pista ibilgarriari esker, naturaren mirari honen oinetaraino iristeko 20 minutu besterik ez dituzu beharko oinez.
⏩Loarreko gaztelua. XI. mendetik aurrera, inguruko lurralde osoa menderatzea ahalbidetzen dion haitz handi baten gainean kokatua. Defentsa-eraikina kontserbazio-egoera bikainean omen dago, eta, hasieran, Errege Jauregiaren eta monasterioaren funtzioak ere bete zituen.
⏩San Juan de la Peña monasterioa. Bere barruan, Errege Panteoia aurki dezakegu, erregeen hilobi ugarirekin. Baina benetan merrezi omen duena klaustro erromanikoa da.
Egin atzera