4 EGUN ERROMAN

PLENTZIATIK SOPELARAKO IBILBIDEA

 Kokapena: 

Distantzia: 14km (joan-etorria) 

Iraupena: 3 ordu gutxi gora behera

Zailtasun- maila: erraza

Non aparkatu: Plentziako metro geltokian

Ibilbidearen nondik norakoa:
Gure ibilbidea Plentziako metro geltokiaren albotik hasi genuen. Kotxea aparkatu eta ezkerrera egin behar da erreka bazterretik (BI-2122). Itsasadarraren ibilbideari jarraitu ondoren, San Telmo auzora iritsiko gara.
Autobus geltokiaren albotik, lurrezko bidexka bat dago, Barrikaraino igoko diguna. Bidezidor honek Muriola urbanizaziora eramango gaitu, justu Barrikako futbol zelaiaren albora.
Zuzen eginez gero, Abaroa urbanizazioa zeharkatuko duzu eta errepidea bukatu arte zuzen jarraitu behar da. Momentu batetan errepidea amaitu eta pistaren hasiera dator, Muriola hondartzara arte eramango gaituena.
Hondartza eskuinetara utzita, maldatxo txiki bat igo beharko dugu itsaslabarren gainera iritsi arte.
Txitxarro puntatik dauden ikuspegiak paregabeak dira! Gorliz geratzen zaigu aurrez aurre ...
Ez daukazu galtzerik! Itsaslabarren gainetik ibiliko gara Barrikako hondartzaren goikaldera iritsi arte eta han Flysch-a ikusteko aukera izango duzu.
Ideia bat egin dezazun, ibilbide osoa hau bezalako lurrezko bidezidor batetik dihoa, beti itsasoa gure eskuinetara utziz.
Ibilaldi honek Barrikako begiratokiraino eta aparkalekuraino eramango gaitu. Aparkalekuaren izkina batetik lurrezko bide estu bat ikusten da, aurrekoa bezalakoa. Norabide hori hartuko dugu. Itsaslabarrei altueretatik begiratzen jarraituko dugu.

Meñakozko hondartzatik igaroko gara eta azkenik, maldan behera eginez, Sopelara helduko gara.



Sopelmar urbanizazioa inguratuz gero, Arrietara hondartzarekin topo egingo duzu.
Bueltarako bide berdina egin genuen, baina kontrara. Hori bai... pintxo bat jan ondoren!😋😋
Egin atzera