- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Bidaiatzeak hitzik gabe uzten zaitu eta, ondoren, istorio-kontalari bihurtzen zaitu
Ibn Battuta
Ordua zan Andaluziako lurrak zapaltzeko, hain hurbil eta aldi berean urrun. Ez nuen inoiz "behera jaisteko" unea aurkitzen, baina pandemia osteko urtea primeran etorri zitzaidan bidaiatxo bat antolatzeko. Eguzkia, paisaia politak eta arrain frijitu asko bermatzen zizkigun bidaia honek.
Horrela, 2021eko abuztuan maletak egin genituen hainbeste hitz egin ziguten erkidego hori ezagutzeko. Bai, ondo irakurri duzu! Abuztuan joan ginen!😰😰 Zoroak gara, udan inori ez baitzaio bururatzen Sevillara edo Kordobara joatea, baina guri bai. Kontatuko dizkizut beroari aurre egiteko sekretuak.
Gure hegaldia 07:00etan aireratu zen Bilboko aireportutik Sevillarako noranzkoan.
Gure hegaldia 07:00etan aireratu zen Bilboko aireportutik Sevillarako noranzkoan.
08:30etarako Sevillako aireportuan geunden eta gure zirkuitua Kordobatik hastea pentsatuta geneukanez, aireportu beretik ALSA autobus bat hartu genuen.
ALSAren web orrian bonu turistiko bat aurkitu genuen, 10 egunetan gastatu beharko genituzkeen 3 bidaiaz osatua. Kordoba, Sevilla, Malaga eta Granadan barrena mugitzeko balio dizu, 24€ pertsonako. Bidaia bakoitza bere aldetik hartzea baino hobeto ateratzen zitzaigun.
ALSAren web orrian bonu turistiko bat aurkitu genuen, 10 egunetan gastatu beharko genituzkeen 3 bidaiaz osatua. Kordoba, Sevilla, Malaga eta Granadan barrena mugitzeko balio dizu, 24€ pertsonako. Bidaia bakoitza bere aldetik hartzea baino hobeto ateratzen zitzaigun.
1. EGUNA. KORDOBA
2. EGUNA. KORDOBA
3. EGUNA. KORDOBA
4. EGUNA. Malagara bidaia
5. EGUNA. BENALMADENA
6. EGUNA. MALAGA
7. EGUNA. MALAGA
8. EGUNA. NERJA-FRIGILIANA
9.EGUNA. MALAGA- Sevillara bidaia
10. EGUNA. SEVILLA
11. EGUNA. SEVILLA
12.EGUNA. SEVILLA
Bi ordutan Kordobara iritsi ginen, taxi bat hartu genuen autobus geltokian, ostaturaino joan ahal izateko (gero hitz egingo dizuet tokiaz).
Orain Kordoban zer ikusi eta ihesaldia nola antolatu kontatuko dizuet, hiru egunekin nahikoa iruditu zitzaigun.
EGUNEZ EGUN.
1. EGUNA.
Kordoba, Guadalquivir ibaiaren ertzean, Europako hirigune historiko zabalenetako eta hobekien kontserbatuetako bat dela esan dezakegu. Erromatarrek sortutako hiria, baina musulmanak, juduak eta kristauak bakean bizi izan ziren tokia.
Hiru kulturen hiria da, ondarean, kulturan, tradizioetan edo gastronomian islatzen dena.
Zuzenean, denborarik galdu gabe, Kordobako tokirik bisitatuenera hurbildu ginen:
⏩Kordobako meskita. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1984an. 785ean hasi zen eraikitzen eta hurrengo garaietan zehar hainbat handitze egin ondoren, munduko bigarren meskitarik handiena bihurtu zen, Mekaren atzetik.
Patio arkupeduna marmol, jaspe eta granitozko 800 zutabe baino gehiagok osatzen dute eta horien gainean bi koloreko 400 ferra-arku inguru daude.
Sarrera normala: 11 €/ Ikasleak: 9 €
Egiten zuen beroarekin, erlaxatzeko eta garagardotxo batzuez gozatzeko gogoak genituen, Tendillen plaza iruditu zizaigun leku egoki bat horretarako.
Lehen eguna izanda, ez geneukan gogorik hotelera berandu joateko, beraz, afaltzera joan ginen.
JATETXEA: Pedro Ximenez etxea
Afaltzeko toki aproposa, terraza du nahi izatekotan. Kopuruak eskuzabalak iruditu zitzaizkigun eta prezio onean (Erreserbatzeko telefonoa: 957 392 548). Deanes kalea , 10.
2. EGUNA.
Aurreko egunean supermerkatu batera joan ginen ostatuan egin behar genuen gosaria erostera: frutatxoa, ogi txigortua, zukua, jogurta... Bigarren egunari aurre egiteko gosari energetikoa!Motxilak prest eta kalera... beti gure ur freskoarekin kantinploran sartuta.
Auzo juduan eman genuen goiza. Mendeetan zehar kristauak, juduak eta musulmanak elkarrekin bizi izan ziren, Kordobako auzorik zaharrena eta garrantzitsuena izanik.
-Sinagoga, 1315. urtean eraikia. Espainian kontserbatzen diren hiru sinagogatariko bat da.
Ordutegia: 9etatik 15etara. Sarrera: doakoa
-Udal Zokoa, arabiar itxurako toki ederra, egun artisau-tailer batzuk dituena.
Ordutegia: 10etatik 14etara. Sarrera: doakoa
Ordutegia: 9etatik 15etara. Sarrera: doakoa
-Udal Zokoa, arabiar itxurako toki ederra, egun artisau-tailer batzuk dituena.
Ordutegia: 10etatik 14etara. Sarrera: doakoa


Gainera, Judutarren auzoan paseatzen ari ginen bitartean, Loreen kalexkatik igaro ginen, lorez betetako loreontziak dituzten etxe zurien argazkia egiteko, sakonean meskitarekin. Zapiaren kalexka, hiriko estuenetakoa, Suaren kalexka, xarma handiko txokoz betea eta Ilargiaren kalexka.
Kasualitatez, San Bartolome kaperarekin topo egin genuen eta hau bai polita kasualitatea! Eliza apal hau, alboko kaperarekin batera, Kordoba hirian mudejar artea iritsi zen garaiaren irudikapen eredugarri bihurtzen da.

Erromatar zubirantz jarraitu genuen pasiatzen eta ordurako Lorenzok ondo jotzen zuen. Abanikoa motxilatik kanpo geneukan eta baita kantinplora ere.
331 metrorekin eta 16 arkuz osatua, zubi hau izan zen hogei mendez Guadalquivir ibaia zeharkatzeko hiriko igarobide bakarra. Zubiaren iparraldean Zubiko Atea ikus daiteke, hirira sartzeko ate nagusietako bat, erromatar jatorrikoa.
Zubiaren gaur egungo egitura XVI. mendekoa da Felipe II.a erregeak hirira egindako bisitaren ondorioa.

Vianako Jauregirantz joatea erabaki genuen, baina lehenago taberna batean gelditu ginen izotz askoko freskagarri bat hartzeko. Bagenekien asteazkenetan Patioen bilduma eta Jauregiko gune instituzionalaren (beheko solairua)
bisita doakoa dela 14:00etatik 15:00etara (izatez sarrera normala 10€ dira). Hara joan ginen, baina lehenago Patioetako zaintzaileen monumentua ikustera joan ginen, handik oso gertu dagoena.
Vianako Markesen Jauregia Santa Marina auzo xarmangarrian dago bere hamabi patio, lorategi bat eta jauregiarekin. Bost mende baino gehiagoko historia du eta Kultur Intereseko Ondasun izendatu zuten, Kordobako lekurik politenetakoa delarik.
Benetan merezi du bere patio eder guztiak zeharkatzea, uraren eta landareen presentziaz gozatuz.
Bazkaltzeko gure logelako sukaldea aprobetxatu genuen. Zerbait azkar prestatu eta lo-kuluxka bat egin genuen, goizean nahikotxo ibili baikinen. Horrela, era berean, eguneko ordu beroenak saihesten genituen, ezinezkoa kalean egotea, ezta itzaletan ere (hauxe zen gure trukotxoa: siesta).
Siesta eta dutxa hotzaren ondoren, lasai-lasai geunden, arratsaldeko "suari" aurre egiteko prest.
⏩Erromatar tenplua. Udaletxea altxatzen hasi zirenean aurkitu zuten.
⏩Erromatar tenplua. Udaletxea altxatzen hasi zirenean aurkitu zuten.
⏩Korridoreko plaza. Gaztelau plaza baten adibide argia da, Madrilen eta Salamancan dauden plaza nagusien estilokoa.
Afaldu arte egon ginen plazan kañatxo batzuk hartzen eta giroaz gozatzen. Hain ongi geunden bertan...
Afaldu arte egon ginen plazan kañatxo batzuk hartzen eta giroaz gozatzen. Hain ongi geunden bertan...
Portzierto gogoratu Andaluzian gure "zuritoari" "kaña" deitzen zaiola!
Afaltzera, Kordobako patio tipikoa duen jatetxe batera joan ginen. Besteak beste, salmorejoa probatu genuen lehenengoz bidaian, tomate, oliba-olio, baratxuri eta ogiz egindako krema hotza.
JATETXEA: El Rincón de Carmen
JATETXEA: El Rincón de Carmen
3. EGUNA.
Egun on! Gosalduta.
Ilara egitea tokatzen zitzaigun, Errege Kristauen Alkazarrera sartzeko. Izaera militarreko eraikin hau Alfontso XI.ak eraiki zuen 1328an. Gizateriaren Ondarea da eta eraikin hau errege katolikoen egoitza izan zen.
Jakin Kristobal Kolonek Indietara egindako bidaiaren finantziazioaren nondik norakoak hemen erabaki zirela.
Errege-erregina katolikoen ostean, Inkisizioaren Auzitegiaren eskuetara igaro zen eraikina. Inkisizioak atsedenik gabe jarraitu zituen judu konbertituak, errituak pribatuan praktikatzeaz susmagarri zirenak, estatu katoliko indartsu eta zentralizatu baten oinarriak finkatzeko asmoz. Ondoren, Alcazar espetxea izan zen eta instalazio militarrak izan zituen.
Handik gertu eskultura bat geratzen zitzaigun ikusteko: aitona eta haurraren monumentua. Ingurutik ibili ginen kalez kale.
Hurrengo orduetan etorri zen guztia ustekabea izan zen niretzat. Bai! Nire ahizpak hainbat sorpresa zituen prestatuta, baina ez nituen jakin, unea iritsi arte.
Lehenengo ezustekoa bazkaria izan zen. Autobus bat hartzera behartu ninduen jatetxe batera joateko, esperientzia gastronomiko bat Recomiendo jatetxean. Imajinatuko duzuenez, bidaia eman nion, nora gindoazen asmatu nahian, uste dut nire irudimenari hegan egiten utzi niola minutu batzuez, eta noski... ez nuen asmatu.
Plater ugari dastatu ondoren eta tripa oso beteta geneukala, autobusa hartu genuen Kordobako erdigunera itzultzeko. Hammam Al Ándalusen gure zain zeuden. Meskitatik metro gutxira, arabiar arkitektura baten azpian dagoen bainu bat da. Erabateko erlaxazioa saio bakar batean. Kordobara bazoaz eta denbora badaukazu, ez izan zalantzarik segundo batez ere. Esperientzia benetan pozgarria izan zen.
Hammametik flotatzen atera nintzela uste dut. Hau bakea, hau lasaitasuna... Hori bai, kaleko beroak errealitatera itzuli ninduen.
Hain ondo geunden, ezen arratsalde-gaua Corredera plazan igarotzea erabaki baikenuen, berriro ere giroaz gozatuz. Tapa batzuk hartu genituen pikatzeko. Tapak nahiko handiak izaten dira, bi lagunentzat nahikoak.
Hain ondo geunden, ezen arratsalde-gaua Corredera plazan igarotzea erabaki baikenuen, berriro ere giroaz gozatuz. Tapa batzuk hartu genituen pikatzeko. Tapak nahiko handiak izaten dira, bi lagunentzat nahikoak.
Gauean maleta guztiak prest, eginda uztea tokatu zitzaigun, goizean denborarik ez galtzeko eta zuzenean taxia hartuta, autobus geltokira joateko.
Hurrengo geldialdia... MALAGA
NON EGIN LO?
Hotel LOS PATIOS DE SAN AGUSTÍN. Estudio-apartamentu berria, Kordobako etxe tipiko batean kokatua. Dekorazio bero eta abegikorrarekin.
(Calle Pozanco, 9 , 14001 Córdoba, España).


- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan















