- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Kokapena:
Distantzia: 10km (buelta osoak)
Iraupena: 3 ordu gutxi gora behera
Zailtasun- maila: ertaina
Non aparkatu: Ekoetxean
Ibilbidearen nondik norakoa:
Ibilbidea Peñas Negras Interpretazio Zentroan hasi genuen. Toki aproposa kotxea uzteko eta informatzeko, zentroan bertan ibilbidearen inguruko nondik norakoak azaltzen baitizkizute, bertaratuz gero.
Zonaldea kobazulo eta meatze- galeria ugariren tokia da, izan ere, inguru horretan, ustiapen nagusia lurpean egin zen. Burdina- meatzeen garairik
oparoena XIX. mendearen amaieratik XX.
mendearen hasierara izan zen.
Interpretazio zentrotik ibilbide ezberdinak irtetzen dira eta bidearen hasieran dagoen kartel handi batean ikus daitezke aukera guztiak. Ibilbide bakoitza kolore ezberdin batekin markatuta dago eta bidean zehar kolore ezberdinak ikusten joango zara. Argi baldin baduzu zure kolorea (guk morea egin genuen), ez dago galtzeko aukerarik.
Kartelaren aurrez aurre, lurrezko pista bat hasten da gorantz. Bide hori igoko dugu.
Momentu batean zuzen jarraitu beharrean, eskuinerantz biratu beharko duzu, zehazki harritxintxarren pista zabalago batera heltzerakoan. Pista honek gune irekiago batera eramango zaitu, Meatzaldeko biotopo panela dagoen puntura.
Panela eskuinetara utzi eta bidezidorra jarraitu behar duzu. Laster, iturri zahar batekin topo egingo duzu, metalezko edalontzia eta guzti duena!
Iraganeko meatzari- ingurune batean gaudela arin batean nabarituko duzu. Eskuinetara Sauco haitzuloa topatuko duzu. Ez ginen sartzera ausartu.
Apur bat aurrerago, Sauco meategiko bulego zaharra dago, ikusgarria eta txundigarria benetan. Bere harrizko pareta hutsek asko transmititzen dute, iraganean suposatu zuena. Hemen langile batzuk bizi izan ziren eta bertan meategietan langileek zituzten instripuak sendatzen zituzten, horregaitik eraikina ospitale zaharra bezala ezagutzen da.
Bideak zuzen jarraitzen du El Katilu begiratokira heldu arte.
Bidegurutze batera helduko zara eta honetan eskuinetara egin beharko duzu, Magdalenako haitzulora jaisteko. Baina hor zaudela aprobetxatuz, hurbildu aurrez aurre topatuko duzun Elvira meategiko pitzadurara. Irekidura handi honek errespetua ematen du, nork esango zuen meatze- galeria sare handi baten gainean gaudela.
Aurreko ibilbideari helduz, harrizko pista batetik jaisten hasiko zara eta etxe multzo batera helduko zara. Hor ezkerrera egin eta belarrezko bideari jarraituz, Magdalenako haitzuloarekin topo egingo duzu.
XIX. mendearen amaieran, Sociedad
Bilbaína Urallaga y La Magdalena enpresaren Pepita meatzeak kobazuloa hartu
zuen. Minerala, lur azpiko galeria baten bidez, El Saucoraino igotzen zuten eta
hortik, kate flotatzaile baten bidez,
Galdamesetik Sestaora trenera jaisten
zuten.
Barrukaldean ganaduarekin topo egin genuen eta ixil ixilik Santa Maria Magdalenari eskainitako ermitara hurbildu ginen. Auzokide batzuk ermita garbitzen zeuden, antza uztailaren 22an erromeria tradizionala egoten baita.
1960an utzi zioten meatze- jarduerei, kobaren barruan hil ziren ehundaka meatzarien bizitza atzean utzita.
Aitortu beharra daukat ez nintzela ausartu kobazuloan larregi sartzen. Lehendabizi, behi artean bidea egin behar nuelako eta bigarrenez, tenperatura- aldaketa itzela nabaritu nuelako😓. Baina bueno... iraganean ehunka langilek egunez egun egiten zuten ibilbidearen zatitxo bat egi nuela esan dezaket.
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
