4 EGUN ERROMAN

EGUN BAT SINTRA- CASCAIS- ESTORILEN

Urtean behin, joan inoiz egon ez zaren lekuren batera.

Dalai Lama

Hiria berotzen denean, lisboatarrek ez dute urrutira joan behar txango polit bat egiteko.

Kolore berdez bustita, Sintra egun bateko bisita saihestezina da, zorabiatzeko moduko jauregiak eta lorategi handiak ikustekoNire ustez, esan bezala, halabeharrezko helmuga da egun bateko txangoa egiteko; hori bai, ospe handia hartu du, eta, beraz, zaila da turista multzoetatik ihes egitea. Hego- mendebaldean, Cascais itsasoz, kulturaz eta giroz osatutako konboa da, eta bere ondoko Estorilek bidaiaria jolasera tentatu dezake.

TXANGO EGUNA. SINTRA- CASCAIS- ESTORIL

Gosaldu ondoren autoa martxan jarri genuen Sintra aldera. Haur ipuin batetik ateratako orrialde bat bezalakoa da. Unescok, Sintraren zentroa, Munduko Ondare izendatu zuen. Eta ez da harritzekoa!
Sarreran dagoen aparkaleku batean (Sintrako portela) doan aparkatu genuen, geltokiaren aurrean.
Apuntatu! Aparkalekuak P1 N - Portela parkea 1 Norte du izena. Hori bai, goiz ibili behar da lekua aurkitzeko.
Sintrako tren geltokiraino joan behar zara eta Miguel Bombarda doktorearen etorbidean, 434 autobusa irteten da, jauregia eta gainerako atrakzio turistikoak zeharkatzen dituena.
Guk autobus-txartel bat erosi genuen (10€ bakoitzak), Sintrako edozein autobusetara igotzeko aukera ematen dizuna.
Gure asmoa jauregira goiz joatea zen, ilarak saihesteko, baina geldialdian nahastu eta uste baino lehenago jaitsi ginen autobusetik.
Dena dela, ibilaldia nahiko atsegina izan zen eta Castelo dos Mouros ikusi ahal izan genuen. Oraingoan ez ginen sartu, egin nuen aurreko bidaia batean sartu bainintzen. Merezi duela esango nuke, baina nahikoa baten bisitatuta.
IX. mendeko gaztelu arabiarraren hondakinak dira, 2km guztira, baina ibilbide lasaia eta atsegina da. Harresia mendi-gailurrean gora doa, goroldioz estalitako haitz erraldoiak salbatuz. Bitxia bada ere, lurralde horretan ez zen inoiz batailarik izan, gazteluaren funtzioa ez baitzen Sintra hiria defendatzea, baizik eta Lisboa eta inguruak zaintzea.
Esan bezala, ez ginen sartu, baina harresiaren inguruan paseatu genuen.
Azkenean iritsi ginen Pena Jauregi Nazionalera. Laino behe batek hartu gintuen, misteriozko kutsu bat erantsiz. 500 metroko altueran eraikia eta Bavariako jauregietan inspiratua, bere bavaro-manuelino estiloan kupula erraboildunak, ferra-arku moriskoak, harrizko suge bihurriak eta kolore arrosa eta limoi horiz almenatutako dorreak konbinatzen ditu. Portugalgo Erromantizismoaren arkitekturaren eraikuntzarik ederrenetako bat da eta oso izaera irudimentsua du.
Sarreraren prezioa 14 €- koa da eta egunero irekitzen dute 9.30etatik 18.30etara.
Onena da sarrerak web honetatik erostea: https://www.parquesdesintra.pt/pt/ (guk hala egin genuen).
Jakin, halaber, lorategiak bisita ditzakezula sarrera konbinatua erosita. Gutxi gora behera laurogeita bost hektarea hartzen ditu eta baldintza geologiko eta klimatiko bereziak dituzte. Hori bai, niri ez ninduten asko hunkitu.
Autobusa hartu eta erdigunera itzuli ginen bazkaltzera, ogitarteko batzuk jan genituen, ez baikenuen denbora asko galdu nahi jatetxe baten bila. Erdigunean, Sintrako Jauregi Nazional historikoa aurkituko duzu, tximinia konikoekin. Arabiarren eraginez, XII. mendetik XIX. mendera arte Portugalgo errege-familiaren egoitza izan zen. Denbora dela eta, ez ginen sartu. 
Oinez hurbildu ginen b
idaia honetan deskubritutako leku zoragarri batera, Quinta da Regaleira. XX. mendearen hasieran eraiki zen, António Augusto Carvalho Monteiro jabearen eta Luini Manini arkitekto italiarraren irudimenari esker. Lorategietan zehar, nonahi daude sinbolo mitologikoak eta tenplarioak eta 30 m-ko sakonera duen putzua nabarmentzen da. UNESCOk Munduko Ondare gisa sailkatutako toki honetan, sinboloz eta metaforaz betetako irudimenezko unibertso batean zehar bidaiatuko duzu. Oso gomendagarria da, baina denbora behar da bisitatzeko.
Prezioa: 10€ (irakasle deskontua 5€). Ordutegia: astelehenetik igandera, 10.00etatik 17.30etara.
Erosi zure sarrera hemen: regaleira.byblueticket.pt
Denbora baduzu, hurbildu zaitez Cabo da Rocara. 150 metroko altuera duen itsaslabarra da, Europako mendebaldeko lurmuturra. Europa kontinentaleko punturik mendebaldekoena izateagatik ezaguna, Luis Camoensek "Lurra amaitzen den eta itsasoa hasten den lekua"  bezala deskribatu zuen. 1758an eraikiarazi zuten itsasargi bat dago, 22 metroko altuera duena eta bere argia 40 km-ra iristen dena. 
Autoz edo 434 autobusarekin irits zaitezke bertara. Denborarik ez baduzu, salto egin toki hau eta joan zuzenean Cascaisera.


Cascais, arrantzaleen antzinako herria. Gaur egun, eguzkia hartzera eta Atlantikoko ur hotzetan plisti-plasta ibiltzera joaten diren udatiarrak erakartzen ditu. Baina guk ez genuen eguzkirik hartu, ezta plisti-plasta egin ere, Cascaisek gauza asko baititu egiteko.
Autoa lehenengo geldialditik gertu utzi genuen.
Boca do Infierno. Cascaisetik 2km mendebaldera dagoen begiratoki bat da. Kostaldetik oinez 20 minutura geratzen da. Arkuko begiratokira hurbiltzeko ordurik onena ilunabarrean da, gu askoz lehenago joan ginen.

Autoa Cascaiseko gotorlekura jaitsi genuen eta ordainpeko aparkaleku batean aparkatu genuen. Itsasoz egindako erasoetatik babesteko eraikitako antzinako gotorleku batekin topatuko zara.
Santa Martako itsasargia gertu dago. Bisitatu beharreko txokorik fotogenikoenetako bat da, barruan museo bat duena. 20 metroko altuera duen itsasargi hau, urdin eta zuri koloreko azulejuz apaindua, defentsa militar bezala erabili zen XIX. mendean.
Denborarekin eta haurrekin bazoaz, aukera ona izan daiteke Museu do Mar Rei Dom Carlos bisitatzea, itsasoari eta bertako jendeari eskainia eta gaikako erakusketa-nukleoetan antolatua: Cascaiseko hondoratzeak, arrain, ugaztun eta uretako hegaztien aleak, itsas maskor eta fosilak, itsasoko jendea...
Alde zaharretik buelta bat eman eta bertako hondartzetara hurbildu ondoren, erdialdeko jatetxe batean afaltzea erabaki genuen. Ondo jan genuen.
Gauean Estorilera hurbildu ginen, Kasino hain ospetsua ikustera. Estorilek hiri glamourosa izatea amestu zuen, non aberats eta ospetsuak beren aberastasunak xahutzera joaten ziren. Baina egun haiek igaro ziren, eta gaur egun Estorilek hondartza eta kasinoa baino gutxixeago du.

 Beste bisita interesgarri batzuk ...
Palacio Nacional de Queluz. 
Versaillesen urruneko ahaidea omen da, oso urrunekoa esango nuke, kanpotik ikusita behintzat.
Erregetzaren udako egoitza izan zen, lorategiz inguratua. Sartu ez nintzenez, ezin dut iritzirik eman, baina hor dagoela jakin.
Praia Azenhas do Mar. Itsaslabar baten gainean dagoen herri bitxia. Bertan, etxeak ur gaziko igerileku natural bateraino jaisten dira itsatsita.

Egin atzera