4 EGUN ERROMAN

VENTANA DE RELUX IBILBIDEA

  Kokapena: 

Distantzia: 3km (ibilbide osoak)

Iraupena: 2 ordu 

Zailtasun- maila: erraza

Non aparkatu: bide bazterrean

Ibilbidearen nondik norakoa:
Kontxa auzoa eta Lanestosa lotzen dituen errepidetik joanda, Alto de Ubal portura iritsiko zara (641 metroko altuera, punturik garaiena). Momentu batean, "Ventana de Relux" adierazten duen desbideratzea hartu behar da, justu eskuin aldean geratzen dena. Ez dago oso ondo adierazita, egurrezko seinalea oso txikia baita. Beraz, adi egon!
Bidexka horretatik zuzen jarraitu behar duzu, zementuzko pistaren bukaerara iritsi arte, bertan Monrealeseko abere-etxolarekin topo egingo duzu.
Autoa bide bazterrean utzi beharko duzu, ez dago beste aukerarik.
Hormigoizko pistaren amaiera abiapuntutzat hartuta, ezker aldean geratzen den metalezko hesia zeharkatu behar da. Hortik harrizko bide bat topatuko duzu, zelai zabal batzutaraino eramango zaituena.
Zelai horien bukaeran, seinale bat topatuko duzu, ezkerretik jarraitu behar duzula adierazten dizuna. Puntu honetatik aurrera paisaia zeharo aldatzen da, kareharriz beteriko zonaldean sartuko zara. Ezkerretara begiratuz gero, zenbait gailurrek atentzioa deituko dizute, ziur nago.
Zuzen jarraitu bideari, ez dago galtzeko aukerarik.
700 metro baino gehiagoko altueran zaudela, aurrez aurre harrizko arkua topatuko duzu. Ez duzu ikusiko bere aurrean egon arte, zulo batean sartuta baitago. Kontuz, ez hurbildu amildegira!! Putreen konpainiarekin, leiho honek eskaintzen dizkizun ikuspegi ederraz gozatuko duzu: Riancho herria eta urrunean itsasoa. Bizkaiaren eta Kantabriaren arteko mugan dago Ventana de Relux.













Paisaiaz gozatu ondoren, itzuli beharra dago. Horretarako, bide berbera egingo dugu. 


Egin atzera