- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Kokapena:
Distantzia: 7km (buelta osoak)
Iraupena: 3 ordu gutxi gora behera (geldialditxo bat barne)
Zailtasun- maila: ertaina
Non aparkatu: Elantxoben
Ibilbidearen nondik norakoa:
Elantxobeko begiratokian kotxea utzi (batzokiaren alboan) eta martxan jarri gara. Herriko Kale Nagusitik aldapan gora egin dugu Elantxobeko hilerrira heltzeko.
Dena aurrera egin behar da Ogoñoko lurmuturrera iristeko. Asfaltatutako errepideari jarraituz, Ogoño Mendi landetxea ezkerretara utziko dugu eta aurrez aurre hiruzpalau etxerekin topo egingo dugu. Hemendik gutxira asfaltatutako bidea amaitu egiten da eta basoan, lurrezko pistan, satuko gara. Bidea marra paraleloekin markatuta dago, beraz ez dago galtzeko arriskurik.
Ogoñoko "putzu magikoaren" albotik pasatuko gara. Bai arrazoia! Orain ez dauka magiko itxurarik bere ur beltz eta zikinarekin.
Kartelak argi adierazten du: Ogoñoko Talaiara joateko, norantza egokian goaz, dana zuzen. Bat- batean bidea harria da, lurrezko pista atzean utzi dugu. Puntu honetan argi ibili, irrist egiteko arriskua dago eta!
Heldu gara! Ogoñoren punturik gorenak, Lagako hondartza eta inguruko paisaiaz gozatzera gonbidatzen gaitu. Bistak izugarriak dira eta horrexegatik geldialditxo bat egiteko momentua da; hamaiketakoa atera eta harrietan eserita, paisaiaz gozatu.Itzultzeko ordua da eta bide beretik egingo dugu. Denbora izanda, Elantxoben geldialdi bat egin dezakezue, bere porturaino jaitsiz.
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
