4 EGUN ERROMAN

LAIDA- SAN PEDRO ATXARRE IBILBIDEA

 Kokapena: 

Distantzia: 9km (buelta osoak)

Iraupena: 3 ordu gutxi gora behera

Zailtasun- maila: ertaina

Non aparkatu: Laidako hondartzan

Ibilbidearen nondik norakoa (PR-BI 161// GR 123):
Laidako hondartzatik autoa utzi. Justu kanpinaren ezkerreko aldean (Kanala hasten dela adierazten duen kartelaren aurrez aurre), harrizko bidexka bat topatuko dugu, basorantz sartzen dena.

Bideari jarraituko diogu, ez dago galtzeko aukerarik. Momentu batean ezkerrera egin beharko dugu. Kanala auzoko baserri batzuekin topo egingo dugu eta berriro ere ezkerreko bidea hartu beharko dugu. Puntu hau seinalizatuta dago, beraz lasai. 

San Martin ermita eta etxe handi bat igaro ondoren, gure begien bistan topatuko dugun lurrezko bidexka estutik sartuko gara, basorantz hurbilduz.

Bideari jarraituz eta aldapan gora eginez, seinale batekin topo egingo dugu basoaren erdian. Honek ezkerrera egin behar dugula adieraziko digu eta Atxarre mendia igotzen hasiko gara. Bidean zehar harriekin leihatzen ibiliko gara, kontuz!

Iritsi gara gailurrera! Zoragarria!

Atxarre mendiak 312 metroko altuera du, ez da oso garaia, baina ikuspegi bikainak eskaintzen dizkigun gailurra da.

Goikaldea Urdaibairen begiratoki bikaina da, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren zati handi bat ikusten delarik. Bertan dagoen ermitak ere aipamen berezia behar du, XV. mendekoa baita.

Bide beretik jaitsiko gara baina oraingoan, Akorda auzorantz egingo dugu. Seinaleei jarraituz gero, Akorda auzoko errepidera irtengo gara, lurrezko bidea atzean utziz. Errepidean zapaltzen dugun momentuan, ezkerrerantz jo behar dugu, hau da, beherantz. Hemen Akordako taberna eta etxe batzuk ikusiko ditugu, guk aurrerantz jarraituko dugu. Aurrera eta gora egiten du errepideak, hilerri bakarti bat gure ezker aldean utziz. 

Gametxo auzoan gaude. Bideari jarraituko diogu eta Gametxo hotelera helduko gara. Bertan begiratoki eder bat dago. Hotela ezkerretara utzi eta jaisten hasiko gara. Hurrengo bidegurutzean berriro ere ezkerrera egingo dugu eta Laida hondartzarantz jaisten hasiko gara. Ez dago galtzeko aukerarik!


Egin atzera