4 EGUN ERROMAN

BUTROI- PLENTZIA IBILBIDEA

Kokapena: 

Distantzia:
14km (joan- etorria)

Iraupena: 3 ordu

Zailtasun- maila: baxua

Non aparkatu: Butroi gazteluko aparkalekuan

Ibilbidearen nondik norakoa:
Aparkalekuan autoa utzi orduko, lehendabizi gaztelua kanpotik bisitatzea gomendatzen dizuet.
Erdi Aroko gaztelua da. XVI. mendetik, bi bandotan banatutako Bizkaiko noblezia familien arteko borroken lekuko izan zen. Dena den, gaur egun ikusten duguna, XIX. mendean egindako zaharberritze baten ondorioa da. Kanpotik mirestearekin konformatu behar gara, ez baitago barrualdea bisitatzeko aukerarik. Duela urte batzuk, bisitak antolatzen ziren. Agian hemendik urte batzutara aukera izango dugu barrura sartzeko... nork jakin. Baina bertatik pasatzen naizen bakoitzean, neure buruari galdetzen diot zergaitik administrazio publikoak ez duen esku hartzen.
Gure ibilbidea aparkalekuaren eskuinaldetik hasten da, justu Butroi ibaiaren ertzetik. Ibilbide osoan zehar ibaia ezkerraldean daukagu, elementu bikaina ez galtzeko. Hala ere, GR 280 taldeko marka zuri-gorriak ere ikusiko ditugu.
Bide luzea egingo dugu zementuzko auzo-errepide batetik, Arbina- presa eta baserri bakartiren bat atzean utziz. 
Hortik hurbil egurrezko plataforma batekin topo egingo dugu, angulak harrapatzeko puntu baimendua omen da.
Bide asfaltatutik jarraituz, Isuskitza auzoko lehen etxeekin topo egingo dugu; hauek "Plentziako Abanikoko" eraikinen parte dira.
Igotzen hasteko unea iritsi da... Eskuinera egin eta lurrezko bidea hasten da. Ez da tarte aldapatsua, guztiz ermanagarria da. Hori bai! Aurreko egunetan euria egin badu, lokatza topatuko duzue, beraz oinetako egokiak eraman.
Ezkerrean Butroiko baserria utziko duzue.
Itsasadarraren albotik itzulingurua egiten du ibilbideak, bide estu eta lokaztu batetik pasatuz.
"El Abanico" taberna klub soziala aurrez aurre dugunean,  bidea igotzen hasten da, itsasadarra bistatik galduz. Hemendik Mandañu bidera heltzen gara. Errepidean, ezkerrera egingo dugu eta berehala beherantz, seinale-gurutze batek eta GR markak gidatuta, harrizko iturri baten parera helduko gara.
Txaleten gunera helduko gara eta hortik biribilgunera arte bota, Plentziako zubira heltzeko.
Gozatu ibilbideaz!!

Egin atzera