- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Kokapena:
Distantzia: 6km (urtegiaren ibilbidea)
Iraupena: 2 ordu
Zailtasun- maila: erraza
Non aparkatu: "El Regato" doako aparkalekuan, justu San Roke elizaren alboan.
Ibilbidearen nondik norakoa:
"El Regato" Barakaldon dagoen eremu polita da, non ura den protagonista nagusia. Ibilbidea Gorostizako urtegiaren ingurutik igarotzen da.
Aparkalekuan kotxea utzi eta San Roke elizaren parean geunden. Atzealdean, Castaños erreka zeharkatzen duen zubitxo bat dago eta hortik hasi genuen gure ibilbidea. Bidexka ezberdinak egon arren, guk zingira inguratzen duena egin genuen.
Ez dago galtzeko aukerarik! Bide asfaltatua jarraitzea besterik ez dago.
Guk ez genuen osorik egin eta etorri ginen bide beretik bueltatu ginen. Dena den, osorik eginez gero, urtegia errepidetik inguratuz itzultzen da.

- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan