4 EGUN ERROMAN

SANTORININ JAN ETA EDANEAN

 

Santoriniko gastronomia anitza da, zaporez eta kolorez betea. Sukaldaritza tradizionalari eusten die lurraldeko baliabideak eta osagaiak erabiliz, km 0-ko produktuak hain zuzen ere.
Santoriniko jatetxeetako prezioak ez dira gehiegizkoak, ondo daude. Hori bai! Zuhurrak izan behar gara, jaterakoan leku turistikoak saihesten baditugu hobe.
Ordutegiari dagokionez gure antzekoa dute, beraz arazorik ez.
Santorinira baldin bazoaz ezin zara etxera itzuli honako hauek probatu gabe:
-Moussaka: lasagna bat da haragi, berenjena, kanela eta ardo beltzarekin.
-Tzatziki saltsa: jogurta, oliba-olioa, baratxuria, pepinoa eta eneldoa du. Janari askotan aurki dezakezu saltsa hau.
-Feta gazta: ardi esnez egindako gazta zuria, freskoa eta garratz samarra.
-Arrainak orokorrean: lupia, bisigua, olagarroa, txibiak ...
-Souvlaki: txitxi- burruntzi antzeko bat da.
-Baklavak: labean egindako hostopila, almendrekin, eztiarekin eta banillarekin.
Grezian kalitate bikaineko ardoak daude: ardo zuria oso gozoa da, baina protagonista nagusia, "Vinsanto" ardoa da, ardo beltz goxoa.


Jarraian zenbait jatetxe gomendatuko dizkizuet bazkaltzeko nahiz afaltzeko:
BAZKALTZEKO/AFALTZEKO AUKERAK
Cava Alta. Teilatuan terraza bat duen jatetxe bikaina. Jabea espainiarra da eta horregaitik karta gaztelaniaz ere badute. Janari oso gozoa eta prezio onean. Janaurrekoa (likore botilatxo bat eta ogia saltsatxo batzuekin) eta postrea (panna cotta) beraien kontura da. 
Epar.Od. Pirgou Kallistis - Profiti Ilia, Pirgos Kallistis 847 00, Grecia.

Señor Zorba. Santoriniko galdaran dago, eta ikuspegi bikaina du sumendiari eta Egeo itsasoari begira. Mexikoko eta nazioarteko plater ugari ditu. Terraza zoragarria da, baina haize asko jotzen du. Horregatik, norbaitek behar izanez gero, mantak prest dauzkate. 
Zorbas Mexican Restaurant, Senor, Pirgos Kallistis 847 00, Grecia.
Taverna Katina.  Ammoudiko portuan dago, eta bista bikainak eta janari goxoa du. Arraina txingarretan egiten dute zure aurrean. Gure hautua: otarrainxkak plantxan, olagarroa txingarretan eta bisigua txingarretan, patatekin batera. Postrea etxeko oparia izan zen (baklava). 
Ammoudi Puerto, Oia 84702, Grezia Tel: 22860-71280.
Metaxy Mas Tavern. Neurri handiko platerak, giro atsegin batean. Hemen Santoriniren benetako entsalada edo "Kreta" dastatu daiteke tomate, pepino, piper, patata, gazta, oliba eta gailetekin. Bertan, uharteko sukaldaritza dastatzeko aukera dago. Garrantzitsua: denboraz erreserbatu.
 Exo Gonia Santorini Po 84700 Santorini, Greece.



Egin atzera