4 EGUN ERROMAN

OPORTON JAN ETA EDANEAN

Oportok sukaldaritza eskaintza zabala du, sasoiko eta jatorriko  jaki freskoekin.
Antza ezin zara Oportotik joan bertako Francesinha probatu gabe. Hau okel errearekin, gaztarekin eta arrautzarekin egindako ogitarteko handia da. Guk ez genuen probatu, beraz badaukagu aitzakia berriro Oportora itzultzeko.
Nahiz eta Belemeko pasteltxoak Oportoko janari tipikoa ez izan, gozo- denda ugari daude horrelakoak saltzen. Nik "Manteigaria" denda gomendatzen dizuet.
Arrain freskoa eta prezio onean jan nahi izanez gero, hobe Matoshinos aldera joatea. Aurrerago gomendatuko dizuet tokiren bat ...

GOSALTZEKO AUKERAK
Dama Pe de Cabra. Egundoko gosaria prezio merkean. 8€-ren truke bi pertsonak jan dezaketen menu bat: etxeko ogi xerrak Oportoko ardo-mermeladarekin, kalabaza, azenario edo gaztaina ogiak kalabaza-mermeladarekin, arrautza nahasiak, zukua eta kafea. Gainera dendan beraien produktuak erosteko aukera dago. Oso toki txikia da, beraz goiz jaiki, merezi du eta! Bertako gizona oso jatorra eta adeitsua da. Passeio Sao Lazaro 5, Porto 4000-507 Portugal.
Zenith- brunch eta Coctails Bar.  Gosari onak ematen dituzte, baina garesti samarrak. Praca Carlos Alberto 86, Oporto 4050-158 Portugal.

BAZKALTZEKO/AFALTZEKO AUKERAK
O Lusitano. Leku ezin hobea arraina jateko, Matoshinos auzoan dago. Jabeak gomendatzen dizu zer jan eta momentuan prestatzen dute. Arrainari laguntzeko patata erreak egiten dituzte, ezin gozoagoak. R. Heróis de França 329, 4450-158 Matosinhos, Portugal.
A grade. Arrain eta itsaski freskoa duen erdiguneko jatetxea. Derrigorrezkoa da lima- tarta probatzea, munduko onena iruditu zitzaidan! Rua Sao Nicolau 9, Oporto 4050-561 Portugal.
Marianus. Hanburgeseria bat da. Kasualitatez sartu ginen, hanburgesak onak eta originalak. R. das Flores 293, 4000-069 Porto, Portugal.
Egin atzera