4 EGUN ERROMAN

5 EGUN OPORTON

Kontrasteen hiria: dekadentea eta modernoa

1. EGUNA. Ribeira
2. EGUNA. Guimaraes eta Vila Nova de Gaia
3. EGUNA. Aliados, Bolhao eta Miragaia
4. EGUNA. Aveiro
5. EGUNA. Matoshinos

ZER IKUSI? EGUNEZ EGUN.
1. EGUNA. RIBEIRA
Toki berri batera heltzerakoan asko gustatzen zait doakoak diren tourren bat egitea, bereziki burua kokatzeko eta hiriaren historia ezagutzeko. Nik normalean Sandemans New Europe Free Tourrekin egiten dut. Ezagutu beraien tourrak eta funtzionamendua hemen.
⏩Bi Aliatu etorbidea. Txantxa bat dirudien arren, sartu bertako McDonalds-ean eta bisitatu barrutik. 1936. urtean inauguratu zen Oportoko kafe inperialaren gainean eraikita dago.
Klerigoen dorrea. 76 m-ko dorrea, gu kanpotik ikusita konformatu ginen baina aukera dago igotzeko.
Erriberako plaza eta kalea. Ibaiaren ondoan dauden kalexkek, azulejudun etxeez inguratuta dagoen plaza batera ematen dute. Toki hau aproposa da ibaiaz bestaldeko upeltegiak ikusteko. Gainera kalexka eta plaza honen inguran jatetxe ugari daude.
                                      
San Nikolas eleiza. Tamaina txikiko Erdi Aroko eleiza dugu, baina 1758an izandako sute baten ondorioz berreraikia izan zen. Estilo klasikoa eta barrokoaren nahasketa bat da. Bere kanpoko fatxadan dauden azuleju urdin eta leiho handiengatik nabarmentzen da. Merezi du begirada bat botatzea eta gainera doakoa da.
Burtsaren jauregia. Dirua, dirua askoren burua... Gu ez ginen sartu baina bere aretoak harrigarriak omen dira. 
    Prezioa: 7€
    Ordutegia: 9.00tatik 18.30etara.
San Frantzisko eleiza. Kanpotik eleiza gotiko soil bat dirudien arren, barrutik barroko portugaldarraren eredu argia da.
    Prezioa: 7€
    Ordutegia: 9.00tatik 19.00etara.
Sé katedrala. XII.mendeko katedrala. Guztiz gomendagarria bertako klaustro gotikoa bisitatzea, Ama Birjinaren bizitzako eszenak islatzen dira azulejuekin apaindurik dauden paretetan.
Katedralaren kanpoaldean patio erraldoi bat dago eta bertatik ikuspegi ederrak daude alde zaharrera eta Duero ibaira. Plaza horretan hiltzaileak urkatzen zituzten pikota dago!
    Prezioa (ikasleak): 2€
    Ordutegia: 9.00tatik 12.30etara eta 14.30etatik 19.00etara.
⏩ Santa Klara eleiza. Guk itxita topatu genuen baina antza barrualde ikusgarri bat omen du, urre koloreko tailu landuz betea.
    Ordutegia: 9.30tatik 12.00tara eta 15.30etatik 19.00etara.

2. EGUNA. GUIMARAES ETA VILA NOVA DE GAIA
Txango eguna, Guimaraesera. Lehendabizi, goizean goiz, Oportoko geltokiari begiradatxo bat...
Sao Bento geltokia. Egunero Guimaraesera joateko tren dexente daude. Lehenengoa 6.20an irtetzen da eta azken itzulera trena 22.48tan da. Ordutegi eguneratua kontsultatu hemen.
Guimaraes. UNESCOk 2001ean Gizarteriaren Kultur Ondare izendatu zuen Guimaraeseko zentro historikoa. Hiria egun erdian eta oinez bisitatu daiteke arazorik gabe.
     -Larruaren gunea. Hiri honetan larruaren tradizioak eta industriak Erdi Aroan du    jatorria eta XX. mendearen erdira arte luzatu zen. 1977. urtean Interes Publikoko Ondasun izendatu zuten. Eremu honetan, larrua lantzeko lehortegi- tontorrak eta tindategi- andelak eraiki ziren.
    -Oliveira plaza. Bere izena leku honetan landatutako ehun urteko olibondo bati zor dio.
    -Nossa Senhora da Oliveira eleiza. Mumadona kondesak sortu zuen XII. mendean. Erdi Aroan, gune erlijioso ospetsu bihurtu zen, erromesek Santiagora jarraitzen zuten bidean bisitatzen zutelako. 1910. urtean Monumentu Nazional izendatu zuten.
    -Gaziaren errolda. Eleizaren parean dago monumentu gotiko txiki hau, Alfonso IV-nak eraikiarazi zuena, Saladoko guduaren garaipenegatik. Alde batetik Kristo gurutziltzatuta dago eta bestetik, Birjina.
   -Bragankako dukeen jauretxea. Jauregi hau XV. mendean eraiki zen Alfonso jaunaren agindupean. Gela ezberdinak bisitatzeko aukera dago eta horietako batean tapizen bilduma handi bat dago. Aste Santuan Erdi Aroko azoka bat egin ohi dute. Sarrera doakoa da.
  -San Miguel eleiza. Eleiza erromanikoa da, non Alfonso Henriques jauna bataiatua izan baitzen. Apaindurarik gabeko eraikin hau 1910. urtean Monumentu Nazional izendatu zuten. 
   -Gaztelua. Muino batean altxatutako zazpi dorreko gaztelua da. XI. mendean eraiki izan zen Santa Maria monastegia babesteko. Harresia doan bisitatu daiteke.
     -Santa Klara komentua. Egun udaletxe bezala balio du.
Arratsalde partean berriro Oportora bueltan... Oraingo honetan zubia gurutzatu eta Vila Nova de Gaia ezagutzera joan ginen.
Luis I. aren zubia. Goiko maila oinezkoentzat da, eta metroa, berriz, azpikaldetik doa, nahiz eta oinezkoentzako pasabide estuak dauden. 172 metroko arkua du, munduko luzeena. Ibaiaren eta alde zaharraren ikuspegiak izugarriak dira.
Do Morro lorategia. Hiriaren panoramika ona aurki daiteke begiratoki honetatik. Leku bikaina ilunabarra ikusteko edota paseo lasai bat emateko. 
Diogo Leite etorbidea. Etorbide luzea. Alde honetan upeltegi guztiak daude, eta baita tabernatxoak ere.

3. EGUNA. ALIADOS, BOLHAO ETA MIRAGAIA 
Gosaldu eta martxan, egun berriari hasiera emateko.
Arimen kapera. Azuleju urdinez estalitako kapera ikusgarria. Hainbat santuren bizitzako pasarteak ikus daitezke.
Bolhaoko merkatua. Goizeko 7.00etatik arratsaldeko 17.00k arte irekita dago.
Karmengo eleiza. Rokoko arkitekturaren adibiderik argiena da. Elizak bi fatxada ditu, elkartuta dauden bi eliza baitira: Karmeldarren komentua XVII. mendekoa eta estilo barrokokoa eta gaur egungo Karmengo eliza, barrokoa eta rokokoa nahasten dituena.
    Prezioa: doakoa.
    Ordutegia: 9.00etatik 18.00etara. 
Auzo judutarra. XIV. mendean Oportoko biztanleriaren herena judua zen. Auzo honetan ikus ditzakegu: Nossa Senhora da Vitoria eliza eta begiratokia.
22. tranbia. Alde historikoa beste ikuspegi batetik bisitatzeko aukera ematen du. Tranbia honen inguruko informazioa eta garraioaren inguruko argibide gehiago nahi izanez gero, irakurri "Nola mugitu gaitezke?" atala.
Sao Pedro de Miragaia eliza. Erdi Aroko eliza, Portoko zaharrenetakoa da.
Ordutegia: 15.30-19.00
Eguna bukatzeko, plan polita izan daiteke, Luis I.aren zubia gurutzatu eta garagordo fresko batekin iluntzeaz gozatu.

4. EGUNA. AVEIRO
Goizean goiz esnatu ginen ilara luuuuze bat egiteko. Non?
Lello liburu-denda. 1906ko denda neogotikoa. Bertako eskailera inspirazio iturri izan omen zen Harry Potterren egilearentzat.
    Prezioa: 5€. Diru hori liburuetan truka daiteke.
    Ordutegia: 10.00etatik 19.30era.
Orain betiko galdera... Merezi du? Gu ia 1h eta 30 minutu egon ginen ilaran, ireki aurretik. Bi ilara egin behar dira: bata sarrerak erosteko (eta motxilak gordetzeko) eta bigarrena liburu-dendan sartzeko. Bakoitzak baloratu behar du sartzea merezi dion ala ez. Egia esan interesgarria duen gauza bakarra eskailera da. Oso zaila da lekuaz gozatzea.
Aveiro. Mmmm...Egia esanda ez du merezi bertara joatea. Portugalgo "Venezia" bezala ezagutzen da, baina ez du bat ere antzik. Kanal bat (Cais dos botiroes) da erakargarriena, ezer gutxi gehiago. Ordu bateko bidaia da gutxi gora behera eta joan- etorriak 7.1€ balio du.
5. EGUNA. MATOSHINOS
Azken eguna Oporton :(Azkenengo bisitak eta argazkiak.
Santo Ildefonso eliza. Eliza barroko dotorea, ohiko azuleju portugaldarrekin apaindua. 
    Ordutegia: 9.00etatik 12.00etara eta 15.00etatik 18.30tara.
Autobusa hartu eta Matoshinos aldera joan ginen. Bertan São Francisco Xavier fuertea bisitatu daiteke, XVII. mendean eraikia Afrikako iparraldeko piraten erasoetatik babesteko. Beste aukera bat, eguraldiak laguntzen badu, hondartzara joatea da. 
Matoshinos toki ona da arrain freskoa jateko. Begiratu "Oporton jan eta edanean" sarrera.

NON EGIN LO?

Hotel ZERO BOX LODGE. Ez da ohiko ostatu bat. Esperientzia alternatibo bat bizitzeko prest? Gelak egurrezko konpartimentuak dira, ohe eta komun handi batekin. Egia esan erosoa iruditu zitzaigun eta gainera hiriaren erdigunean dago! Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu hotelaren web orria hemen.

(Rua do Ateneu Comercial do Porto nº 13, União de Freguesias do Centro, 4000-380 Oporto, Portugal, Porto).


NOLA MUGITU GAITEZKE?
Oportoko FRANCISCO SÁ CARNEIRO aireportua, hiriaren erdigunetik 17km-ra dago. Buruhausteak ekiditeko, zentrura joateko modurik errazena, metroko E linea (kolore morea) hartzea izango litzateke. 
    E linea: Estádio do Dragão- Aeroporto.
    Ordutegia: 6.00h- 01.00h
METROA. 6 linea ezberdin daude eta 2. lineak erdigune osoa barne hartzen du.  Txartel batekin garraio ezberdinak erabil daitezke ordu batez.

Pertsona bakoitzak bere txartela izan behar du, nahiz eta joanaldi bateko bidaia izan.


TRANBIA. Tranbia zaharren 3 linea daude: 1E ibaiertza gurutzatzen du, parte zaharretik Foz arte; 18a Massarelosetik Carmora doa eta 22a erdigunetik dabil. Azken hau aproposa izan daiteke erdigunea bisitatzeko!
Prezioa: 3.5€

22. zenbakiak hainbat geltoki ditu alde zaharrean. Eserita joan nahi badugu, hobe ibilibidearen hasieran hartzen bada, PraÇa Parada Leitao kalean (Carmo auzoa).










Autobusa.
 Inguruko auzoetara mugitzeko aukera bat izan daiteke. Guk Matoshinosera joateko erabili genuen, 502 eta 200 zenbakiak hartuz.
Prezioa: 2.6€

Egin atzera