- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan

Ezinezkoa dirudi egiten den arte.
Nelson Mandela
Giro ezberdinak nahasten dira Biarritzen, giro surflaria ponpoxo edo finarekin. Bere kaleetako estilo elitista hori mantentzen da, baina zorionez bertako olatu ospetsuak eta hondartza harrigarriak ezagutzera joaten diren milaka bidaiarirekin nahasten da.
EZINBESTEKOAK BIARRITZEN
Protagonismo nagusia hondartzek eramaten dute, horien artean Grande Plagek, alokatu ditzakezun koloretako dendekin. Itsas pasealekua aukera ona da une lasai batez gozatu nahi baduzu. Baina horretarako eguraldiak lagundu beharko zaitu.
⏩Hôtel de Palais. Napoleon III.ak bere emazte Eugenia de Montijo enperatrizaren omenez E formarekin eraikitzea agindu zuen. Biarritzeko bi hondartza nagusien artean zeukaten beraien udako egoitza. Sute larria jasan zuen XX. mendearen hasieran eta urte batzuk geroago berreraiki zuten. 1893. urtetik, luxuzko hotel bezala erabiltzen da. Bost izarreko hotelak golf-zelaia, igerilekua, Michelin izarrak dituzten jatetxeak eta ozeanoaren ikuspegi harrigarriak ditu.
⏩Itsasargia. Lurmuturrean dagoenez, Biarritzeko eta kostaldeko ikuspegirik onenak eskaintzen ditu. 70 metrotik gorako altuera duen itsasargi hau 1834an eraiki zen eta goiko aldera igotzeko aukera dago.
⏩Iglesia de Sainte-Eugénie. Napoleon III.aren emazteagatik deitzen da horrela, 1903an amaitu zen eraikitzen eta estilo neogotikoa du. Santa Eugenia elizaren ondoan tabernaz eta jatetxez betetako plaza bat dago, Biarritzen ikus daitekeen kale komertzial nagusietako batera eramaten duena.
⏩Birjinaren arroka. Itsasotik ateratzen den haitz bat da, metalezko pasabide bati esker lur zoruarekin lotzen dena. Pasabide hau Napoleon III.aren aginduz eraiki zen 1887an Gustave Eiffelen eskutik (edo hori diote). Arroka, arrantzaleek eraikitako birjinaren eskultura batek koroatzen du, ekaitz gau batean etxera itzuli izana eskertzeko.
Bizkaiko Golkoko ikuspegiak eta Grande Plage alde batean, eta bestean, euskal kostaldea du. 

Hemendik hurbil, arrantzaleen portua dago. Garai batean, hara iristen ziren baleontziak, eta han bizi ziren arrantzaleak, gaur egun, dendak eta jatetxeak bihurtu direnak.
⏩Rocher du Basta. Hiriarekin harrizko zubi batekin lotuta dagoen uharte txiki bat da. Kasinotik, udal igerilekutik eta Grande Plagetik metro gutxira dago.
Biarritzera egin genuen azken ihesaldian, Le Blé Noir izeneko kreperian afaldu genuen, uhartetxotik oso gertu. Oso ondo jan genuen, gomendagarria.
Egin atzera
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
.jpg)

