- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Hamahiru mendeko historia duen herria da Saint- Emilion. Inguruan dagoen kareharria zoru aparta da herriko mahastietarako. Harri horri esker, Akitaniako Erdi Aroko herririk aberatsenetako batean bihurtu zen. XIX. mendean, mahatsondoa monolaborantza bihurtu zen, Saint Emilion herriaren ospeari lagunduz.
Herriaren historia apur bat ikasita, has gaitezen zer bisitatu behar den kontatzen. Egun bat nahikoa da herria goitik behera arakatzeko.
EZINBESTEKOAK SAINT- EMILIONEN
⏩Eliza monolitikoa eta kanpandorrea. XII. eta XV. mendeen artean eraiki zen eta bi mende geroago oinarria indartu zuten. Saint- Emilioneko punturik altuena bihurtzen duen kanpandorre bat du. Kanpandorrearen azpian eliza monolitiko ikusgarria dago, XII. mendearen hasieran harri bakar batean zizelkatua izan zena.
⏩Eliza kolegiata eta bere klaustroa. XII. eta XV. mendeen artean eraikia, bere monasterioak agustindarrak hartu zituen Frantziako Iraultza arte. Aldaketa askoren lekuko, estilo erromanikoa eta gotikoa bat datoz eliza eta klaustroan.
Gu joan ginenean Erdi Aroko azoka bat zegoen klaustroan.
⏩Cadeneko atea eta etxea. Eraikuntza eder honek XVII. mendeko fatxada zizelkatua du. Cadeneko atea hiriaren barruko atea izan zen. Bere izena gaskoizko "kate" hitzetik dator. Kate batez itxita, ateak hiri garaiko populazio noblea eta hiri apaleneko populaziorik xumeena banatzen zuen.
⏩Harraska. XIX. mendean eraikitako harraska publiko hau Emilion monjeak, VIII. mendean, bere koban sortutako iturriak elikatzen du. Latsariak hara joaten ziren arropa garbitzera.
⏩Bruneteko atea. XII. eta XIII. mendeen artean, herriak 2 km inguruko harresi-sistema ikusgarria zuen, elementu askorekin. Horietako bat ate hau da, hobekien kontserbatu dena.
Ikusten duzun bezala egun batekin nahikoa da herria ezagutzeko. Ardoa gustuko baldin baduzu, mahasti edota bodegaren batera hurbil zaitezke.
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
