4 EGUN ERROMAN

EZINBESTEKOAK BORDELEN

Loti ederra

Bordele ardoaren hiria izateaz gain, zerbait gehiago bada. Gida honetan, Bordelen ikusi beharreko ezinbesteko lekuak, jatetxe gomendagarri batzuk eta zenbait aholku emango dizkizut.

Ideia bat egiteko, guk ostiral arratsaldean kotxea hartu eta gauerako, Bordelen geunden. Egun gutxiko ihesaldi bat egiteko leku aproposa da. Beraz ez dago aitzakiarik, joan eta disfrutatu!

EZINBESTEKOAK BORDELEN
Egun osoa paseatzen ibiltzeko hiri ezin hobea da Bordele. Bere kalexka harriztatuetatik barrena galtzeko toki aproposa. Inprobisazioak albo batera utzita, zer bisitatu planifikatzea gustatzen zaizun horietakoa baldin bazara (nire modukoa zara😝), hementxe hiriaren mapatxo bat:
Antzoki handia. XVIII. mendeko estilo neoklasikoko antzokia da. Begiratu bere arkupeari... harrizko 12 estatua ditu (bederatzi musa, Minerva, Venus eta Junorekin batera).


⏩Notre Dame eliza. Jacobinotarren eskutik egina, barrokoaren ezaugarriak ditu. Bere sarreran garaiko filme ugari grabatu izan dira.
Doako sarrera.
⏩Dijeaux atea. Erromatarren garaitik hirira sartzeko mendebaldeko sarrera atea izan da. Dauphine izenarekin ere ezagutzen zaio.
⏩San Andres katedrala eta Pey- Berland dorrea. Gizateriaren Ondarearen zati eta Compostelako Donejakue bidearen zati da estilo gotikoko eraikuntza hau. Katedralaren alboan, XV. mendeko kanpandorrea dago.
Ordainpeko sarrera.
⏩Kanpai handia. XV. mendeko sarrera atea da. 40 metroko bi dorre zirkularrek, 1759. urteko erlojuak eta kanpai handi batek osatzen dute. Kanpaiak 7.800kg pisatzen du eta bere garaian, gertaera publiko garantzitsuak iragartzeko jotzen zen. Egun oso gutxitan erabiltzen da.
⏩Parlamentuko plaza. Hiriko plaza italiarra da, non jatetxe ugari dauden.
⏩Sainthe Catherine kalea. Oinezkoentzako kale honek 1.250 metroko luzeera du, hiriko merkataritza- kalerik luzeena.
⏩Garaipen plaza. Plaza honetan gillotina bidezko exekuzio publikoak egiten ziren.
⏩Harrizko zubia. 487 metroko luzera eta 17 arku ditu zubi honek.
⏩Cailhauko atea. 35 metroko garaiera du hiriko harresiaren zati izan zen ate honek.
⏩Girondinsen monumentua eta Zabalgunea. 43 metroko altuera duen zutabe bat eta bere gainean, askatasunaren sinboloa den irudi femenino bat du, esku batez, apurturik dauden kate batzuei eusten diena.
⏩Burtsako plaza. Plazan, Burtsaren jauregia, Aduanako eraikin zaharra eta "Fuente de las tres gracias" izeneko iturria nabarmentzen dira, azkena Zeusen alaben omenez egina. Bidea gurutzatuta, Michel Courajud arkitekto eta paisajistaren proiektua den ur- ispilua dago, 3.450 m2- ko azalerako "ur- xafla". Honek ispilu efektua sortzen du lurrean, baina kontuz!☝ Neguan, funtzionamendua eten egiten da, hodietan izotzik ez sortzeko.  

⏩Jacques Chaban Delmas zubia. Garona ibaiaren gainean, 575 metroko luzerarekin eta 77 metroko altuerarekin, Europako zubi altxagarririk altuena kokatzen da. Zubia urdin dagoenean, itsasgora adierazten du eta berdez dagoenean, berriz, itsasbehera. Bitxia benetan!

NON EGIN LO?

Appart-Hotel Mer & Golf City Bordeaux. (21 rue de Gironde, 33000 Bordele, Frantzia).


NOLA MUGITU GAITEZKE?
Egia esan, Bordeleren erdigunea bisitatzeko, ez da garraiobiderik behar, oinez arazorik gabe egin daiteke eta. Dena den, gure kasuan bezala, hotela erdigunetik kanpo baldin badago, erosoena tranbia erabiltzea da.
Ideia bat egiteko bidaia batek 1.7€ balio du. 10 bidaiako txartelak daude eskuragarri (13.7€).

Baliozkotu beti txartela!
NON JAN ETA EDAN?
Marche des Capucins: Bordeleko azoka honetan primeran bazkaldu edo gosaldu daiteke. (Place des Capucins, 33.000, Bordele, Frantzia).

Table Bordelaise: eguneko menu ona prezio egokian. (10 rue des Piliers de Tutelle, 33.000,  Bordele, Frantzia).

Egin atzera