- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Kokapena:
Distantzia: 24km
Iraupena: 6 ordu eta 15 minutu
Zailtasun- maila: ertaina
Non aparkatu: Poncebos baino kilometro bat lehenago dagoen aparkalekuan.
Ibilbidearen nondik norakoa:
Poncebos asturiar herri txikian hasten da Cares ibilbidea. Bideak ez du galerarik, ezin hobeto seinalizatuta baitago. Cares ibaiaren arroilaren harkaitzean landutako oinezkoentzako bidearekin topatuko zara. 2km inguruko igoera batekin hasten da, arroila ezkerretara utziz. Ibilbide honetako zatirik gogorrena hasieran dugu!
Behin muinora iritsita, inguruan izango ditugun gailurren bistaz gozatzeko une egokia izango da. Hortik aurrera, mendien harkaitzetan zulatutako bidean sartuko gara.
Orain maldan behera egitea tokatzen da, baina bidea geroz eta estuagoa da. Bidean Martínez pasarela zeharkatuko dugu; hau luzi baten ondorioz eraiki egin behar izan zen.
Aurrerago, arroilaren punturik estuenean, Rebecos eta Bolín zubiak zeharkatuko ditugu.
Caín herrira heldu baino lehen, horman leihoak irekita dituen 100 metro inguruko tunel batean sartuko gara. Kontuz buruarekin!
Laster Caingo presara iritsiko zara, pasabidea zeharkatu eta Caín de Valdeón herri pintoreskoan egongo zara. Bertan jatetxeak daude, itzulia egiteko indarrak hartzeko toki aproposa.
Egin atzera
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
