4 EGUN ERROMAN

EZINBESTEKOAK MALLORCAN

                                 Mallorca paradisua da, aurre egin badiezaiokezu.

                                                        (Gertrude Stein)

EZINBESTEKOAK MALLORCAN.

Balear Uharteetako irlarik handienak denetarik du: ur kristalinozko hondartzak, gaueko aisialdi bizia, ondare kultural eta historiko handiak, paisaia natural harrigarriak eta gastronomia bikaina.                           


Iparraldea.




Pollença. Herri polita eta aproposa bere kaleetatik galtzeko. Bere Plaza Nagusian, XVII. mendeko eliza bat dago.
Pollençako portura ere hurbil zaitezke. Hemen aukera dago itsasontzi bat hartu eta Formentorrera hurbiltzeko. 
Mallorcan bisitatu beharreko paisaiarik ikusgarrienetako batzuk Formentorren daude. Bertan Formentor hondartza dago, basoz inguratutako hondar fineko hondartza. 
Gainera Es Colomer begiratoki ederra dago, ikuspegi bikainak dituena.

Ekialdea.

Millor kala. 2 kilometroko luzeera duen hondartza da, itsas pasealeku batez mugaturik. 
Bertatik hurbil Manacor dago. Kanpoaldean, Majoricaren denda ofiziala bisitatu daiteke, perlak egiten adituak baitira. Denda barruan erakusketa txiki bat dago perlak egiteko prozesua eta haien historia ikusteko. 

Dracheko leizeak. Porto Cristo herritik gertu dauden haitzuloak dira. Barnean munduko lurpeko lakurik handienetako bat ezkutatzen da, Martel lakua. Gainera, barrualdetik ibilbide bat egin daiteke estalaktitak eta estalagmitak ikusiz, ordubete inguru irauten duena. Bisitaren amaieran, lakua itsasontziz zeharkatzeko aukera izango duzu.




Hego-ekialdea.




Porto Colom. Garai bateko xarma mantentzen duen herri arrantzalea da.
S´Almunia kala. Bere uraren koloreak asko harritzen du, urdin turkesa bizia baitu. Txiki- txikia izan arren, merezi du ikuspegiaz gozatzera hurbiltzea.
Des Moro kala. Mallorcako kalarik onenetarikoa da. Ikuspegi bikainak ditu kalara heltzeko egin behar den bidetik.
S´Amarador hondartza. S 'Amarador Mondragó parke naturalean kokatuta dago, Santanyitik hurbil. Beste hondartza batekin konektatuta dago, Mondragó kalarekin.



Hegoaldea.

Uharteko hiriburua bertan dago: Palma. Oso hiri txikia da, baina xarma handikoa. Bisitatzeko modurik onena...👣👣
·Bellver gaztelua. Erdigunetik nahiko urrun dagoen XIV. mendeko estilo gotikoko gaztelua da, bere oinplano zirkularragatik nabarmentzen dena. Mendixka baten gainean altxatzen da eta eguzkiaren irteeran Palma eta Mediterraneoko ikuspegi bikainak oparitzen ditu. Barruan, Historia Museoa dago eta patio borobil ikusgarria dago ikusteko. Hemendik Palmako ikuspegirik onenaz gozatuko duzu.
Autobus turistikoak geltoki bat du gazteluaren aurrean. 
 
·Katedrala. Kanpotik harritzen duen gotikoko altxorra da. Munduko arrosa- leiho handiena du (13 metroko diametroa). Itsasoko parketik argazki politak atera daitezke.
·Almudaina. Katedralaren alboan dago errege familiaren egoitza ofiziala.
Bisita honen ostean, inguruko kale estuetatik galtzea komeni da, batzuk XIII. mendea baino lehenagokoak eta jatorriz medina arabiarraren trazadurakoak.
·Alde zaharra. Harrizko kalexketatik galtzea ezinbestekoa da. Harresi zaharrean kontserbatzen diren galtzadetatik, udaletxetik eta bere plazatik, non XIX. mendera arte Inkisizioaren eraikina zegoen, pasa zaitezke. Hemen 600 urte baino gehiagoko olibondoa dago.
·Portua. Itsas pasealeku ederra du, lasai batean ikusteko eta bertatik pasiatzeko.
Hegoaldeko hondartzaren bat aukeratu beharra izanez gero, Can Pastilla izango litzateke. Hondartza luzea, hare fina eta itsaso urdinarekin. Gainera hiritik kilometro gutxitara dago.

⏩Ipar- mendebaldea (Tramontana mendilerroa).  

UNESCOren Munduko Ondarea da. Mendilerroa izanik, bihurgunez beteriko errepideak gurutzatu beharko dituzu herrixketara heltzeko. 
Valdemossa. Sierra de la Tramuntana eskualdean dagoen harrizko udalerri xarmangarria da. Ipuinetatik ateratako herritxo hau nahitaez bisitatu behar da, bere harrizko kale estuak eta loraz apaindutako etxeak ikusteko. Hainbat gauza daude ikusteko:
·Valldemossako KartujaXIV. mendeko eraikina. Atzean lorategiak daude (sarrera doakoa).

·Errektoretza kalea. Kale oso polita, txoko guztiak landarez apainduak.
·Lladonerseko begiratokia. Valldemossaren ikuspegirik politena topatuko duzu.
Jarraian Deiá eta Soller herriak bisitatu daitezke. Azken honetan, hondartza bat dago, egia esan nahiko zikina, portuko itsasontziek botatzen duten hondakinengatik. Herria tranbian bidez bisitatu daiteke.

Egin atzera