2 EGUN FLORENTZIAN

EZINBESTEKOAK IBIZAN

 Atsegina eta beroa, irekia eta eskuzabala.

EZINBESTEKOAK IBIZAN.
Balearretako uharte bat da Mediterraneo itsasoan. Bost udalerri ditu: Eivissa (hiriburua), Santa Eularia des Riu, Sant Antoni de Portmany, Sant Josep de Sa Talaia eta Sant Joan de Labritja.
Eivissa. Harresiz inguratutako zonaldea, 1999an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Dalt Vilako akropolia, kalexkaz eta monumentuz beteta dago, gaztelua edo katedrala kasu. Azken hau, XVIII. mendean berriztatu zen estilo barrokoan.
Goikaldetik dauden bistak izugarriak dira, Eivissako portua eta badia osotasunean ikus daitezkeelarik.

Eivissako portua merkataritza- eta aisialdi-jardueraren zati handi bat hartzen duen lekuetako bat da.
🌊 HONDARTZAK 🌊
👉D´en Bossa hondartza. Uharteko hondartzarik luze eta zabalena da, ekialderantz badia- egitura irekia duena. 
    Jatekoa inguruan: ✔           Garraioa: ✔         Soroslea: 

Santa Eularia des Riu. Uharteko bigarren udalerri handiena da. Hondartza ederrak dituen kostaldeko udalerria da. Herrigunean hondartza bat, itsas pasealekua bere dendekin, jatetxeekin... eta kirol-portua daude. 
Bertan Puig de Missa ezinbesteko bisita bihurtzen da eta toki honetatik herri osoa ikus daiteke. Piratengandik babesteko, herriko biztanleek, 1598. urtean tenplu bat eraiki zuten muino baten gainean. Uhartearen defentsa eta zaintza sistemaren beste leku bat da.
Udalerri honetan ere, Sant Carles de Peralta dago. Landa- ingurune batean kokatuta,  hippy garaiko aztarnak kontserbatzen dituen uharteko herri gutxietako bat da. Herrian, XVIII. mende bukaerako eliza nabarmentzen da, oinplano angeluzuzenekoa. 
Eta herritxo honetan ezin daiteke galdu... Daliaseko Hippy azoka ospetsua larunbatero ospatzen dena. Askotariko postuak aurki daitezke: arropa, imitaziozko bitxiak, zaharkinak...
🌊 HONDARTZAK 🌊
👉Nova kala. Bitan banandutako hondartza zabala, erdiko harri- irtengune baten ondorioz.
    Jatekoa inguruan: ✔           Garraioa:            Soroslea: 
👉Llenya kala. Kala tipiko zabala.
    Jatekoa inguruan: ✔           Garraioa:            Soroslea: 
👉Aigua Blanca kala. Oso badia irekia osatzen du, ekialderantz orientatua eta  amildegi ez oso altuez inguratua.
    Jatekoa inguruan: ✖          Garraioa:           Soroslea: 
👉Llonga kala. Ekialdean irekita dagoen badia sakon baten barruan dago, kostalde malkartsuko kalaren muturretan sortzen diren mendi garaiez inguratuta.
    Jatekoa inguruan: ✔           Garraioa: ✔         Soroslea: 

Sant Antony de Portmany. Herrigunea eta badia herriko bizitzaren erdigune dira. Inguruan dendak, jatetxeak, hotelak... daude.


⏩Sant Josep de Sa Talaia. 
Uharteko udalerririk zabalena da eta hegoaldean kokatzen da. Gune babestuak eta edertasun berezikoak dituelako nabarmentzen da, Ses Selines parke naturala kasu. Gatzagek lehorrean 3.000 hektarea eta 13.000 itsas hektarea baino gehiagoko lurraldea hartzen du. Parke honetan, ezaugarri ekologiko ezberdinak dituzten ingurune ugari aurki ditzakezu: gatzagetako urmaelak, hondartzak, itsaslabarrak eta eremu harritsuak, non belatz handia eta arrano arrantzalea bezalako hegaztiak omen dauden.
                                   
Gainera, hondartza eta kala gehien dituen udalerria da.
🌊 HONDARTZAK 🌊
👉Comte hondartza. Kostalde baxu eta luzeko eremua da eta harezko hondartza txiki oso finak ditu, bainatzeko oso egokiak diren harkaitz-gune eta -sarrerekin tartekatuta.
    Jatekoa inguruan: ✔           Garraioa:           Soroslea: 
👉Bassa kala. Hondartza bera nahiko itxita eta babestuta dagoen badian dago.
    Jatekoa inguruan: ✔           Garraioa:           Soroslea: 
👉Vedella kala. Kostaldean oso sarrera itxia osatzen duen kala.
    Jatekoa inguruan: ✔           Garraioa: ✔         Soroslea: 
👉D´Hort kala. Hondartza nahiko ondo babestuta dago, badia-egitura oso itxia du.
    Jatekoa inguruan: ✔           Garraioa: ✖         Soroslea: 
👉Des Jondal kala. Haizez eta olatuz ondo babestutako badia zabala da, hegoaldera begira dagoelako eta alboetan bi mutur zabal dituelako.
    Jatekoa inguruan: ✔           Garraioa: ✖         Soroslea: 
👉Tarida kala. Nahiko egitura itxia eta babestua duen hondartza da. Ertzetan arroka-lautadak eta uhartetxo txikiak ditu.

⏩Sant Joan de Labritja. Uharteko udalerririk zabalena da eta hegoaldean kokatzen da. 
🌊 HONDARTZAK 🌊
👉San Vicente kala. Mendigune batzuen artean sartuta dagoen hondartza da. Ez ginen geratu.
    Jatekoa inguruan: ✔           Garraioa: ✔           Soroslea: ✔
👉Xarraca kala. Badia batean kokatutako hondartza, non beste bi txikiago dauden.
    Jatekoa inguruan: ✔           Garraioa:           Soroslea: 
👉Portinatx kala. Uhartearen iparraldean dagoen golkoa, punta luzea du eta lau hondartza ditu barruan: Portinatx, S´Arenal Petit, S´Arenal Gross eta Es Racó de Sa Imatge.
    Jatekoa inguruan: ✔           Garraioa: ✔         Soroslea: 
👉San Miguel portuko hondartza. Kostalde malkartsu baten artean kokatutako hiru hondartza naturalen multzoa, elkarren artean hurbil-hurbil komunikatuta.
    Jatekoa inguruan: ✔           Garraioa: ✔         Soroslea: 
👉Benirras kala. Kala txikia da, koniferoz oso estalita dauden mendigune malkartsuen artean kokatuta. 
    Jatekoa inguruan: ✔           Garraioa: ✖         Soroslea: 

Egin atzera