4 EGUN ERROMAN

EZINBESTEKOAK MENORCAN

  

Leku batzuetan norbera geratzen da, eta beste batzuetan, berriz,norberarengan.

                                                       

Menorca Balearretako ekialdeko lurraldea da, uharterik txikiena eta lasaiena. Mediterraneoko uharte honek bere barnean ondare ekologiko eta kultural aberatsa gordetzen du, 1993an UNESCOk nazioartean aintzatetsi zuena. Menorca helmuga ezin hobea da turkesa koloreko hondartzak aurkitzeko. Baina hondartzez gain, Menorcak egiteko asko du. 

Menorcan ibiltzeko modurik onena autoz mugitzea da. Guk kotxe bat alokatu genuen, eta askatasun osoa eman zigun uharte osoan zehar gure airera mugitzeko. 

EZINBESTEKOAK MENORCAN.

50 km pasatxo ditu puntatik puntara, eta bere erakargarritasun nagusia hondartza idilikoak eta kalak dira.


☑ Iparraldea.
Cavalleria kala. Hare gorrixkako hondartza zabala da sarbide errazarekin. Doako aparkalekua du. 
Pregonda kala. Bertara iristeko, autoa Binimellako aparkaleku batean utzi behar da (doakoa) eta 30 bat minutuz ibili behar da Camí de Cavallsen zehar. Bidean paisaia polit batez gozatuko duzu eta beste bi kalatatik igaroko zara.
Tirant kala. Kalara eskailera batzuetatik iristen da. Kalak urre-koloreko harea du, eta atzeko aldean hezegune babestuak daude.
Fornells. Portu natural ikusgarri baten ertzean dago finkatuta. Arrantzale herri hau nahiko turistikoa da. 
☑ Hegoaldea
Turqueta kala. Menorcako kalarik ospetsuenaz hitz egiteko txanda da. Bere harea oso zuri eta fina da, ur kristalinoekin eta izenak adierazten duen bezala, ur turkesarekin. Altuera txikiko labarrez eta hondartzaraino iristen diren pinuz inguratuta dago eta horrek esan nahi du itzalgune asko dagoela. Autoa aparkalekuan aparkatu ondoren irits daiteke kalara. Bertan ez dago ez tabernarik ez zerbitzurik; aparkalekuan daude, 900 metrora gutxi gora behera.
Kontuz! Hondartza birjina izan arren, udako hilabeteetan nahiko masifikatuta dago. 


Macarella kala. Macarella Menorcako kalarik ospetsuena dela esan daiteke, labar baten etenaldian dagoena etzanda. Eta ez da gutxiagorako. Ur oso kristalinoak ditu, kala oso fotogenikoa izanik.
Autoa doakoa den lehenengo aparkalekuan utz dezakezu eta basoan 15-20 minutu bitartean ibili.
Galdana kala. Hondartza ikusgarria da. Bere luzera 400 metrotik gorakoa da eta bainu gune izugarria du.
Mitjana kala. Menorcako beste hondartza eta kala ezinbesteko bat Mitjana kala da: hondartza birjina pinuz inguratua, hare zuria, ur turkesak ... Mitjana kala labarren artean sartuta dago.
Udan bazoaz, goizean goiz joatea gomendatzen dizut, lekua hartzeko eta gozatzeko.
Galdana kalatik gertu dago eta doako aparkaleku handi batetik ateratzen den baso-pista batetik iristen da. Ibilaldiak 20 minutu irauten du.
Porter kala. Kala urbanizatua da eta, beraz, zerbitzu guztiak ditu. Kala bat izan arren, tamaina onekoa denez, ez da gehiegi betetzen.
Xoroiko kobak. Taberna bat kobazulo baten barruan, itsas gaineko iluntze batez gozatzeko bikaina. Sarrerak 15 euro balio du ilunabarrean joanda, bestela 16:30ak baino lehen, prezioa 10 eurora jaisten da, baina argia ez da hain polita izango.
Gu sartu ginen, baina ezin izan genuen ilunabarraz gozatu, erabat zorabiatu bainintzen. Bai, ez dakit zer gertatu zitzaidan. Baina horrela ezin nintzen egon ezta ilunabarra ikusi arte itxaron, beraz joan egin ginen.

☑Ekialdea
Binibeca. Menorcan herri bat bisitatu behar baduzu, hori Binibeca da. Antoni Sintes arkitektoak diseinatu zuen estetika berezi batekin, inoiz existitu ez zen arrantzaleen herrixka zahar bat simulatuz. Zalantzarik gabe, deigarria da etxeen kolore zuriagatik, baina, batez ere, kale estuengatik. Horrexegatik onena kaleetan zehar galtzea da.

Mahon. Uharteko hiriburua, oraindik ere aire koloniala mantentzen du britainiarren nagusitasunak utzitako arrastoaren ondorioz. Udan azoka txiki ibiltariak izaten dira arratsaldean. 
Mahonen ikus dezakezuna honako hau da:
Merkatuak. Menorcako produktu tipiko ugari topatuko dituzu.
Espainia plaza eta Printzipe plaza. Hiriko gune nagusia da, eta hiriko kale garrantzitsuenek bat egiten dute bertan. 
Santa Maria eliza, XIX. mendeko organo izugarri batekin, udaletxearen ondoan dago. 
Hiriko harresi zaharraren aztarnak ere ikusiko dituzu. Inguru horretan terraza eta taberna ugari daude.
Portua ere leku ikusgarri eta magikoenetako bat da.
Es Castell. Ekialdeko herria da. Hirigunetik plaza nagusia eta El Roser eliza nabarmentzen dira.
Favaritx itsasargia. Mahon inguruan bi orduko txangoa egin dezakezu Favaritxeko itsasargia bisitatzeko. Itsasargiak 28 metroko altuera du, zuria da eta banda beltz kiribildua du. Uharteko farorik bisitatuenetako bat da!
Goi-denboraldian autoz baino ezin zara parkinera iritsi, handik bi aukera dituzu: oinez itsasargiraino egin edo autobusez.


☑Mendebaldea 
Kala Blanca. Oso irisgarria da, eta ur kristalinoak ditu.
Ciudadela. Uharteko antzinako hiriburua Ciudadela da, eta merezi du bisitatzea. Bere kaleetan barrena zoazenean, bere itxura dotorea eta hiriko aberastasun kulturala nabaritzen duzu. Guk iluntzean bere interesgune garrantzitsuenak bisitatu genituen:
Menorcako Udala. Aurrez aurre Born plazarekin egingo duzu topo. Honetan XX. mendeko 22 metroko obelisko handi bat dago, turkiarren erasoaren aurkako defentsa oroitarazten duena.
Santa Maria katedrala. Meskita zahar baten gainean eraikitako katedral gotikoa, aldaketa barrokoak dituena eta guda zibilaren ondoren zaharberritua.
Carrer Josep Maria Quadrado. Erosketak egiteko kale komertzial aproposa.
Baina, zalantzarik gabe, Ciudadelako gauzarik onena bertako kaleetan barrena galtzea da.
Forcat kala. Hotel handi baten babesean dago. Bere zementuzko plataformetako batean eguzkia hartu dezakezu edota hondarretan, bi hondar zati txiki baititu. 
                    

Egin atzera