4 EGUN ERROMAN

EZINBESTEKO 9 LEKU TUNISIAN

Tunisia: gutxi batzuen ausardia.

EZINBESTEKO 9 LEKU TUNISIAN. 
Hammamet inguruan bisitatu daitezkeen 9 toki interesgarri aipatuko ditugu:
Bardoko museoa. Tunisiako erdigunetik 6 kilometrora dago eta herrialdeko museorik garrantzitsuena dela esan daiteke, non munduko mosaiko erromatarren bildumarik handiena biltzen den.
2015. urteko martxoaren 18an atentatu terrorista bat izan zen 19 hildakorekin eta horregaitik sarreran beraien omenezko mural bat altxatu zuten.
    Ordutegia: asteartetik igandera, 9.00etatik 17.00etara.
    Prezioa: 11 dinar (3€)
⏩Tunisiako udaletxea. Medinaren sarreraren alboan topatuko duzue.
⏩Tunisiako medina. Laberinto bat dela esan daiteke, kalexka ugariz osatuta dago eta. Merezi du Gizateriaren Ondare den toki honetan galtzea. Egia esan, nahiko harrituta geratu nintzen, bertako dendariak nahiko astunak zirela entzunda nuen. Kontrara! Ez ziguten askorik estutu, birritan ezetz esanda, zure airera uzten zaituztete. Hori bai! Horrelako tokietan edozein prezio da negoziagarria.

⏩Cartagoko hondakinak. Imaginazio handiko pertsona izan behar zara toki honetara joanez gero. Zergaitik?  Zutik oso gutxi geratzen delako, zutabe pare bat, besterik ez. Lasai, uste dut bertara heltzen garen guztioi geratzen zaigula ergel aurpegia! Beraz, aukera izanda eta damutu baino lehen, gida bat kontratatu, tokiko azalpenak entzuteko.
UNESCOk 1979an Munduko Ondare izendatu zuen feniziarrek sortutako antzinako zibilizazio hau. Erromatarrak izan ziren hirian sartzea lortu eta erabat suntsitu zutenak.
⏩Hammamet. Gune turistiko garrantzitsuena da eta bertan kokatzen dira hotel konplexu, denda, jatetxe ... gehienak (gure hotela ere bertan zegoen) hondartza luze baten alboan. Zer ikusi dezakegu bertan?
    Yasmine Hammamet. Gune turistiko erraldoi bat da, medina artifizal batekin (jatetxeak, dendak, parkea ...). Kirol portu bat ere badago.
     Hammameteko medina. XV. mendekoa da eta harresiz inguratuta dago. Bere kalexka estuetan hainbat denda eta artisautza postutxo daude.
⏩Sidi Bou Said. Itsas ertzeko herrixka polit honetako etxe guztiak zuriak dira, ate eta leiho urdinekin. Bere kale aldapatxuetatik galdu beharra dago eta hor biltzen dira turista eta dendatxo guztiak larruzko, ehunezko edota zeramikazko gauza ugarirekin.
Aukera baldin baduzue, joan goizean goiz, jende gutxi dabilen orduetan.
⏩Nabeulgo azoka. Ostiralero egiten den azoka honetan artisautza produktu ugari topatu ditzakezu: potoak, pitxerrak, azulejuak ...
Ezin zara Tunisiatik joan pinoiak dituen tea edota shisha bat erre gabe. 
Egin atzera